Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, bai eta profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. The Industry Cluben akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Thriller psikologiko ezohikoa (…) maila goreneko emaitzarekin”.
Angel Aldarondo, BERRIA
“Antzezpen bikainak, erritmo tinkoa eta eszenaratze sendoa”.
Stefan Dobroiu, CINEUROPA
“Beren ekintzen eta axolagabekerien erantzukizunaren aurrean galduta dauden pertsonaia batzuen azterketa bikaina”.
Víctor Esquirol, EL DIARIO VASCO ESPECIAL
“Avranas ez da konformatzen erdipurdiko film bat egiten, eta ikusleen buruak eztanda egiteraino eramango du bere ausardia”.
Angel Aldarondo, BERRIA
“Gordina. Erabat lehorra. Iluna. Eta hala ere, film honek, non algara bakar bat ere ez den entzuten, sakonera emozional itzela du”.
Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO ESPECIAL
“Manipulazioaren eta abusuaren salaketa irmo, dotore eta zoragarria”.
Alfonso Rivera, CINEUROPA
“Drama historiko sentsuala, sentibera”.
Guy Lodge, VARIETY
“Tenis arloko film baten moduan aurkezten zaigu, baina konturatzerako, askoz ere pertsonalagoa den drama bat bilakatzen da.”
Uxue Arzelus, BERRIA
“Primeran egindakoa izateaz gain, gidoi bizi-lasterra du (…) ezinezkoa da filmaren azken sekuentzietan bihotza taupadaka ez sentitzea. Ez dut inoiz ikusi horren tenis-partida zirraragarririk”.
Iratxe Fresneda, GARA
“De luxe’ produktu bat (…) ohikoa baino trebezia askoz ere handiagoz egindako film berezi bat”.
Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO ESPECIAL
“Familia kantu bat, xuxurla bezain leuna, optimismoaren ateetan absentzia-sentimendua helarazten duten elementu bisualekin”.
Jay Weissberg, VARIETY
“Taxu bikaineko dokumental bat, ilustrazio misteriotsuekin hasi, eta bereziki finak diren kreditu-tituluekin amaitzen dena”.
Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO ESPECIAL
“Muntaia dotorez, erritmo biziz eta aukerako soinu bandaz hornitutako filma”.
Harkaitz Cano, EL DIARIO VASCO ESPECIAL
“Umore basatia tragediarekin tartekatzen ikusi dugu, Bruno pertsonaia indartsuaren begietan”.
Urtzi Urkizu, BERRIA