Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, bai eta profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. The Industry Cluben akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Emakume izaerari eta haren irudi erreprimituari buruzko gogoeta neurtua”.
Luis Martínez, EL MUNDO
“Dotorezia batere ez itxuratia, sentsualitate handikoa eta adierazkortasun ia-ia piktorikokoa zentzuak irudikatzeko moduari dagokionez; hau da, munduaren parte izateko eta autoafirmaziorako forma gisa”.
Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO ESPECIAL
“Garaiko drama iluna, Christine A. Maier-en zinematografiaren bitartez dotoretasunez irudikatua”.
Vassilis Economou, CINEUROPA
“Indar handia du (…) Maria Dragus, ez itsu ez pianista izan gabe, zoragarri dago”.
Oti Rodriguez Marchante, ABC
“Drama intimo bat, espero izatekoa zen moduan karga alegoriko erabat indartsuari esker goratzen dena”.
Víctor Esquirol, GARA
“Film enigmatiko bezain txukuna, hotz bezain txundigarria”.
Luis Martínez, EL MUNDO
“Barbara Lennieren antzezpen zoragarria”.
Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO ESPECIAL
“Bidaia liluragarri, zirraragarri eta harrigarria”.
Lee Marshal, SCREENDAILY
“Lengoaia zinematografiko ez-konformista hau esperientzia atsegina da gizatasunaren bazter ilunenetan zokomiran ibili nahi dutenentzat”.
Vassilis Economou, CINEUROPA
“Emakume burujabe baten erretratu zaindu eta trebea”.
Jessica Kiang, VARIETY
“Hartualdi bakoitza kontu handiz antolatu da, soinu meheekin eta paleta beix, gris eta arrosa ahul batekin; hala, toki distiratsuago eta argiago baten kopia koloregabea den mundu bat iradokitzen du”.
Lee Marshall, SCREEN DAILY
“Filmak ustekabean harrapatzen zaitu, harrigarria da, ez delako inork espero zuena. Ez, askoz gehiago da”.
Angel Aldaronco, BERRIA
“Gidoiak eta eszenaratzeak barne-mekanika guztiz fina eta trabagabea dute, eta filmak primeran erabiltzen ditu antzerki-kode klasikoak”.
Fabien Lemercier, CINEUROPA
“Bidaia emozional gorabeheratsua, xarmagarria baino arriskutsua”.
Giorgia del Don, CINEUROPA
“Ikusmina sorrarazten duen istorio bat (…) denok bizi izan dugun garai zail baten isla”.
Uxue Arzelus, BERRIA
“Pertsonalaren eta politikoaren arteko harmonia ezohikoa duen talde-filma. Erabat bitalista”.
Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO ESPECIAL
“Filigrana bisual eta soinudun txundigarria (…), atsekabea, gizagabetzea, alienazioa eta indarkeria helarazten ditu, batzuetan maisutasunez, batzuetan mailukadaka”.
Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO ESPECIAL
“Aktoreen lana beste maila batean dago. Filma hasi eta ordu erdi besterik ez zen igaro Frances McDormandek txalo zaparrada jaso zuenerako”.
Uxue Arzelus, BERRIA
“(Viscarretek) miresten duen gizon bati buruzko erretratu berezi bat sortu du (…) bere karismak harrapatzen zaituen gizon horietako bat”.
Uxue Arzelus, BERRIA