"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, bai eta profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. The Industry Cluben akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Ur handiak”.
Olga Pereda, EL PERIÓDICO
“Zoragarria, alegorikoa eta errotik poetikoa. (…) Bikaina, zalantzarik gabe”.
L. Martinez, EL MUNDO
“Film erraldoia (…), zinema txikiak ahalduntzearen aldeko adibideetako bat”.
Iratxe Fresneda, GARA
“Konplexutasuna, sotiltasuna, emozioa eta egia. Film bitxia da, adierarik onenean”.
Carlos Boyero, EL PAÍS
“Umorez eta ironiaz gainezka egiten duten elkarrizketa mamitsuak. Eromen frenetikoa kameraren aurrean”.
Ariane Kamio, GARA
“Finkielen filmak, zalantzarik gabe, ongi ulertzen du oinazearen izaera nekeza”.
Guy Lodge, VARIETY
“Gaztetako amodioaren erretratu samurra eta harrigarriro errealista”.
Lee Marshal, SCREEN DAILY
“Baltsamo bat da hirugarren munduko pobrezia ustiatzen duten obren aldean (…) filmaren xarma landugabeak eta “neska, egundokoa zara!” jarrerak aretoko jendea zoratu beharko lukete”.
Maggie Lee, VARIETY
“Indartsua da Silvina eta Ulisesen proposamena (…) istorio honetan Izadia nagusitzen da: bulldozerrak eraso eta botatzeko lanetan hasi arren atzera egiten ez duen Izadia”.
B.T., EL DIARIO VASCO ESPECIAL