72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
2017-09-24

“Emakumeek egindako zinemaren potentzialaren beste adibide bikaina (…) Espanturik gabe egindako zinema humanista eta zintzoa”.
A. Aldarondo, BERRIA

“Bete-betean asmatzen duen erradiografia (aurreiritzirik eta mespretxurik gabea denez), maitasuna ordaintzearen poderioz… hari uko egin dion gizarte bati buruzkoa”.
Víctor Esquirol, GARA

“Egikera bikaineko filma, garrantzi bisual eta tematiko aberatsez eta gogoetatsuz betea”.
Lee Marshall, SCREEN DAILY

“Ekintza zitalenari buruzko gogoeta estimulatzailea; hau da, sorkuntza artistikoari buruzkoa”.
Víctor Esquirol, GARA

“Estatuan komedia berriak duen maila onaren beste adibide apart baten aurrean gaude”.
Angel Aldarondo, BERRIA

“Javier Gutiérrezen antzezpen bikaina (…) Antonio de la Torre txundigarri eta bikaina”.
Carlos Boyero, EL PAÍS

“Itxurosoa, dotorea eta sentikorra”.
Angel Aldarondo, BERRIA

“Mamiz eta zentzuz, eta edertasunez, hornitzen du alderdi literarioa; sotiltasun liluragarriz eraikitzen ditu irudiak”.
Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“Gogorra bezain garratza, benetan”.
Víctor Esquirol, GARA

“Tragediaz eta magiaz kutsatutako istorio bat (…) beste behin ere, agerian geratzen da espiritualtasunak gainditu egiten duela planetan bizi diren gizakien hutsaltasuna –eta zorigaitza–”.
Alfonso Rivera, CINEUROPA

“Maitasun sutsu bati buruzko istorioa, bi pertsonaia oso berezien arteko topaketa”.
Juan Zapater, NOTICIAS DE GIPUZKOA

“Drama ausart, sendo eta emozional bat, bazterketaren aurkako borrokari buruzko ikuspuntu desberdina eta orain arte ikusi gabea ematen duena”.
Vassilis Economou, CINEUROPA

“Tentsio sexuala dago film honetan. Heriotza dago. Kamera diskretu bat dago, trebea eta zenbait unetan dotorea”.
Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“Duintasunez, amorruz, zinemaz, maitasunez eta moralaz gainezka egiten du. Moral on eta modernoaz. Benetakoaz”.
Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“Erretratu errukibera eta guztiz fina (…) beharbada, bizitza transgeneroaren eguneroko oztopoei buruzko lekukotza zinematografiko garrantzitsuena eta enpatikoena”.
Guy Lodge, VARIETY

“Presarik gabeko film bat da; hemen, guztiak ondo korritzen du, sentsualitatea eta afektibitatea eskutik doaz, ugaria da esan gabe ere argi eta garbi ulertzen dena, eta ezin hobeki inguratzen gaitu maitasun-harremanaren inguruko emozio, anbiguotasun, zoriontasun eta zaurgarritasunaren nahasteak”.
Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“Istorio samurra, ukigarria, eta behar bezain gozoa, maitasun ezkutuari, fede desafiatuari eta nahi gabe partekatzen den saminari buruzkoa (…) maitasunak askotariko formak hartzen ditu hemen, eta bakar bat ere ez da besteak baino garbiagoa”.
Guy Lodge, VARIETY

“Surflari kementsu bati buruzko erretratu xehe-xehea, gizon bat bikaintasunera bultzatzen duten beldurra, ausardia eta anbizioa –eta horrek berekin daraman kostua– aztertzen dituena”.
Emiliano De Pablos, VARIETY

“Bitxia, pausatua, misteriotsua. Ezohikoa da inondik ere”.
Nagore Olkoz, NOTICIAS DE GIPUZKOA

 
 
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: