Glocal in Progress Industria Sariaren helburua da Europako film luze bat bukatzen laguntzea, hizkuntza ez-hegemonikoetan ekoitzia (Europako guztiak alemana, gaztelania, frantsesa, ingelesa, italiera eta errusiera izan ezik), eta Donostia Zinemaldiko Glocal in Progress sailean hautatua.
Saria eskuratzeko guztiz Europan eginak diren ekoizpenak izan daitezke hautagai, edo koprodukzioak, baldin eta partaidetza europarrak filmaren produkzio osoaren % 51 gainditzen badu eta oinarri hauen 4. atalean jasotako baldintzak onartzen badira.
Hala, film sarituak hainbat ekarpen jasoko ditu postprodukzioko zerbitzuetan. Aurrerago zehaztuko dira, eta honako enpresa babesle hauek emango dituzte: Ad Hoc Studios, BTeam Pictures, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm, S.L., Nephilim producciones S.L. eta No Problem Sonido.
Industriaren Glocal in Progress sarirako proiektu hautagaiak aurkezten dituzten ekoizpen-etxeek oinarri hauek onartuko dituzte, muga edo murrizketarik gabe.
Hautatutako filmen artean, sari honen enpresa babesleetako bakoitzeko (lehen atalean aipatuak) ordezkari batek osatutako epaimahai batek film irabazlea aukeratuko du, hautatutako film guztiak ikusi eta haien egoera baloratu ondoren.
Epaimahaiaren erabakiak apelaezinak dira.
Donostia Zinemaldiaren barruan jakinaraziko dute zer filmek irabazi duen.
NEPHILIM PRODUCCIONES, SLk eta saria irabazi duen ekoizpen-etxeak finantza-koprodukzioko kontratua sinatuko dute, enpresa babesle guztien (lehen aipatutakoak) kontura, saritutako filmak Espainiako nazionalitatea lor dezan eta Espainian merkatura dezaten. Kontratuaren testua NEPHILIM PRODUCCIONES, SLk proposatuko du, eta ekoizpen-etxe irabazleak saria onartu eta hiru hilabetera sinatuko da gehienez ere, betiere postprodukzio-lanak hasi baino lehen. Kontratua sinatu ezean automatikoki galduko da saria.
Aipatutako kontratuari jarraiki, NEPHILIM PRODUCCIONES, SL filmaren ikus-entzunezko koproduktore bilakatuko da eta eskubide guztiak izango ditu haren gainean. Horretaz gain filmaren eskubideen % 100 eskuratuko du Espainian –modu esklusiboan– eta Andorran –modu ez esklusiboan–.
Pelikula irabazlea ekoiztetxe espainiar batek ekoiztua bada, NEPHILIM PRODUCCIONES-ek film horren mundu mailako eskubideen ehuneko bat lortuko luke, Espainiarako eskubideak barne. Sariko postprodukzio-enpresen ekarpenak filmaren guztizko kostuaren gainean suposatzen duen ehunekoaren baliokidea izango da ehuneko hori. Saria irabazten duen ekoiztetxeak ekoizpenak ordurarte izan dituen guztizko ekoizpen kostuak jakinarazi beharko ditu kontratua firmatu baino lehen. Jakinarazpen horretan gastu guztiak egongo dira zehaztuak postprodukzio kostua (NEPHILIM PRODUCCIONES-en ekarpena izango bait da) eta aurrerago erabakiak izango diren publizitate eta kopia kostuak izan ezik.
Ekoizpen-etxe irabazleak filma ustiatzeko eskubideen titularra izatea eta, esandakoaren arabera, NEPHILIM PRODUCCIONES, SLrekin koprodukzio-kontratua sinatzeko gaitasuna duela bermatu behar du. Berme hori hautsiz gero, ekoizpen-etxeak kalteak ordaindu beharko dizkio NEPHILIM PRODUCCIONES, SLri.
Honako hauek dira ekoizpen-etxe irabazlearen betebeharrak:
Enpresa babesleek hurrengo deskribapenaren arabera amaituko dituzte postprodukzio - lanak: materialen harreratiko 9 hilabeteko gehieneko epe batean eta haiek diseinatutako eta filmaren ekoizpen – etxeak onartutako lan egutegia jarraituz.
Honako hauek dira sariaren irabazleak bidali beharreko materialak:
Enpresen ekarpena honako hau izango da:
Ekoizpen-etxeak bere gain hartutako eta dagokion enpresari eskatutako beste edozer lan, adierazitakoez gain.