Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, bai eta profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. The Industry Cluben akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
«Afrikan laguntza humanitarioaren mugei eta zenbait GKEk betetako funtzioari buruzko film biribila».
Oti Rodríguez Marchante, ABC
«Pultsu onez zuzendua, primerako egikera du. (…) Ikuspuntu orekatua du, sentsazionalismotik at, ez da ez beltzaren ez zuriaren lagun eta gris koloreko ñabardura ugari erakusten du Lafossek».
Angel Aldarondo, BERRIA
«Lafossek behatzaile gisa dihardu, eta ez du kadentzia dramatikorik bortxatzen ikuslea engaiatzeko asmoz, batez ere, ez duelako ez on eta gaiztorik seinalatu nahi, ezta jarrera jakin bat aldarrikatu ere».
Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO
«Zuzendariak zintzoki eta trebeki jarraitu dio film sozial biribilaren eskuliburuari. Gogoetarako proposamena nahi du izan, eta hala da: pentsatzeko gonbita mingarria gertatzen da amaieran».
Luis Martínez, EL MUNDO
«Hasi lehenengo iruditik eta azkenekoraino: dena da edertasun bisuala Back to the North filmean».
Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO
«Back to the North-ek zuhurtasunez uztartzen ditu pertsonala eta kolektiboa; hala, konpondu gabeko arazo gehiegi dituen jendarte baten gaitzen isla ezin hobean bihurtzen da».
Víctor Esquirol, GARA
«Liu Haok lasaitasun eta edertasun erakustaldia eman du, iradokitzeko ahalmen eta positibismo erakustaldia».
Juan Zapater, NOTICIAS DE GIPUZKOA
«Une goren hitsean, bete-betean eta modu praktiko eta goragarrian lotzen dira hari-mutur guztiak».
Neil Young, HOLLYWOOD REPORTER
«Galdutako bost pertsonari buruzko film bat da hau: eta lorpen nabarmena da, hala zuzendariaren, nola idazleen eta aktoreen aldetik, pertsona horietako bakoitza axola zaigula».
Lee Marshall, SCREEN DAILY
«Son of Saul, urteko film benetan garrantzitsuetako bat».
Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO
«Hungariar errealizadoreak izu-sinfonia bat idatzi du, enkoadraketa zabal eta muturrekoetan laukiratua eta betiere gogoetara gonbidatzen duen koreografia makabro eta erabat neurtu batean».
Koldo Landaluze, GARA
«Guillermo Francellaren duda-mudarik gabeko begirada, giroa, erritmoa eta musika nahiko dira ikuslea aulkira itsatsita uzteko ».
Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO
«Bikaina, basatia eta lazgarria, harritu egiten du El clan filmak; batez ere, erakusten duenagatik; (…) inoiz ez dugu guztiz sinetsi nahi izaten halakorik posible izan zela».
Koldo Landaluze, GARA
«Adorez, sen onez eta, labur esanda, jakituriaz egina: eskarmentu handieneko maisuen ezaugarriak horiek guztiak».
GARA
«Unibertso harrigarri baten aurkikuntza izango da askorentzat».
Urtzi Urkizu, BERRIA