72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
2015-09-23

«Oso ondo marraztua eta are hobeki kontatua: berezitasun hori du filmak.»

Oti Rodríguez Marchante, ABC

«Filmak faktura tekniko eta artistiko oso duina du, helduak ere dibertitu ditzakeena, batez ere haur sentitzen direnak».

Angel Aldarondo, BERRIA

«Haren zinema gero eta konplexuagoa da, pertsonaiak hobeto eratzen dira eta irudiei zirrara, poesia, eta abentura-sen handiagoa darie. Magia handiagoa.»

Beatriz Martínez, EL PERIODICO

«Anime ariketa nabarmengarria, balio handikoa eta trebezia itzelekoa. (…) Lan zoragarria da».

Juan Zapater, NOTICIAS DE GIPUZKOA

«Diseinu ekoizpen bikaina, interpretazio liluragarriak, Kubricken ukituak eta patxada britainiarrez betetako elkarrizketak».

Angel Aldarondo, BERRIA

«High Rise kontakizun futurista zoro eta liluragarria da».

Mitxel Ezquiaga, EL DIARIO VASCO

«Psikodelia, surrealismoa eta zorotasuna, nahaste psikotiko, hipnotiko, subertsibo, irrigarri, morbodun batean. Zinezko adjektibo-festa, pantailako eroaldia eta estasia goraipatzeko.»

Beatriz Martínez, EL PERIODICO

«Hobe funtzionatzen du zenbat eta gehiago ematen denean zoramenera; hertsiki eta esklusiboki zinematografikoak diren baliabideei kontakizuna aztoratzen uztean batez ere.»

Víctor Esquirol, GARA

«Egunerokotasunaren alderik arraroena erakutsiko digu, absurdoa batzuetan, isekagarria bestetan, pasarte oniriko barregarriekin zipriztinduta».

Angel Aldarondo, BERRIA

«Veirojek ia ezerezetik ateratzen du bere zinema, inguruan duenarekin gehiago, eta xarmaz eta trebeki ateratzen du».

Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO

«Gai handiez hitz egiten duen film txiki bat».

Beatriz Martínez, EL PERIODICO

«Gure garaietako linbo espiritualaren erretratu “martetar” eta dibertigarria».

Víctor Esquirol, GARA

«Istorio sinplea da, baina mamitsua benetan, giza existentziaren inguruan hausnartzera gonbidatzen baikaitu.»

Beñat Eizagirre Indo, BERRIA

«Gozamena da halako film bat ikustea, chic denaz edo modan dagoenaz trufatzen dena, galtzaileen mesedetan. Le Nouveau hamahiru urteko edo gutxiagoko paristar orok nahitaez ikusi beharreko filma da benetan».

Jordan Mintzer, HOLLYWOOD REPORTER

«Zinema dokumentalaren eta poesiaren arteko batasun zirraragarri eta lazgarria. Liluragarria da izugarrikeriari uko inoiz egiten ez dion begiradaren garbitasuna helarazten duenean; erabat premiazkoa beste guztian.»

GARA

«Moralari eta zoriari buruzko hausnarketa interesgarria da.»

Beñat Eizagirre Indo, BERRIA

«Allenek dilema moralak, bizitzaren zentzua, zoria eta filosofiari buruzko erreferentzia ugari sartzen ditu koktel-ontzian.»

Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO

«Allenek ondo sinkronizatutako film entretenigarria eta dibertigarria egin du.»

Koldo Landaluze, GARA

«Zinemak, eta bizitzak, diktadura guztien gainetik aurrera ateratzeko duten ahalmenaren alaigarri».

Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO

«Taxi Téhéran zinematografiako ariketa oso interesgarria da; itxuraz atsegina, dokufikzioz mozorrotutako giza-kronika hunkigarri bat aurkituko dugu itxuraren atzean».

Koldo Landaluze, GARA

«Memoria zauriak osatzeko gune gisa, edo orainaldia premia gisa; ideia horiek gure begiradetan barrena bidaiatzen dute, dagoeneko artearen historiaren parte diren hitz idatziaren, musikaren eta irudien bitartez. Bikaina».

Iratxe Fresneda, GARA

«Izagirreren filma txikia, intimoa eta fina da. Bikote harremanetako inkomunikazioan murgiltzen da, ikusleari zer pentsatua emanez. (…) Opera prima hau ez da errazkerian itotzen».

Urtzi Urkizu, BERRIA

“Gaiaz ikusitako lan onenetakoa da Sanctuaire, onena ez bada”.

Urtzi Urkizu, BERRIA

«Noraino iristeko prest dago pertsona bat hainbat dolar (edo euro) milioiko ordainketa bat jasotzeko? Galdera horretan datza Querejeta eta Antonio Merceroren gidoiko alderdi interesgarriena.»

Alissa Simon, VARIETY

 
 
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: