Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, bai eta profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. The Industry Cluben akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
«Isiltasunean, begirada, keinu edo ekintza sinple batekin esan daitekeen guztia. Iradoki dezakeena».
Urtzi Urkizu, BERRIA
«Asier Altunaren lanik lirikoena, eta ederrena».
Harkaitz Cano, EL DIARIO VASCO
«Ondo kontatutako filma da, irudi oso estetikoekin eta giroduna nolabait».
Carlos Boyero, EL PAIS
«Zaharra eta berria. Klasikotasuna eta modernotasuna. Pultsio horiek guztiak hartzen ditu filmak barruan».
Beatriz Martínez, EL PERIODICO
«Indar, egiazkotasun eta iradokitzeko ahalmen ukaezineko poema bat».
Víctor Esquirol, GARA
«Frantses komedia buruargia, sentikorra, itxura onekoa, eta sexualki egiazalea».
Lee Marshall, SCREEN DAILY
“Pertsonaia pikaroak ditu (…), elkarrizketa pipertsuak (…), lizentzia fantasmagorikoak eta baita antzezpen aipagarriak ere”.
Angel Aldarondo, BERRIA
«Urtezaharreko “zuzeneko” programa berezia urrian, telebista-estudio batean eta benetan kontratatutako estrak diren ikusleen aurrean egitearen ideia, (…) metafora indartsua da gaur egungo prime time telebista-kulturaren hutsaltasunari dagokionez, baita islatzen duen, edo sortu duen, gizarteari dagokionez ere».
Lee Marshall, SCREEN DAILY
“Sparrows film biribila da, tinkoa, ederra, oso duina. Naturaltasun osoz eta modu oso errealistan eguneroko bizitza erakustea lortzen du; (…) Morboa eta sentimentaltasuna saihestuz. Konbentzionalismorik gabe”.
Angel Aldarondo, BERRIA
«Fikzio iluna eta nahasia, non irudi dokumentalak erabiltzen baitira Evitaren irudi ikonikoaren bitartez herrialdearen historiarekin elkarrizketatzeko».
Beatriz Martínez, EL PERIODICO
«Anomalisa, (…), lañoki esanda, urteko film onenetakoa».
GARA
«Koreedak egungo modari aurre egiten dio irmotasun osoz, eta, gizakiaren doilorkeriaren aldeko tesia defendatu beharrean, biziaren mirarian sinesteko deia egiten digu.(…) Bikote harremanetik haratago maitasuna existitzen dela frogatzen digu».
Beñat Eizagirre Indo, BERRIA
«Unibertso intimo konplexu bat sortu du, non bat egiten baitute autobiografikoak eta erreferentzia literario eta zinematografiko ugariak».
Koldo Landaluze, GARA
«Atsegina eta dibertigarria da oso, (…) une gogoangarri bat igarotzeko aukera eskaintzen digu».
Beñat Eizagirre Indo, BERRIA