"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, bai eta profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. The Industry Cluben akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
«Ukitu enigmatiko, lotsagabe eta sentikorra, zati berdinetan».
Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO
«Mamu-ipuin kutsua duen tragikomedia bat, funtsean, libre izan nahi duena».
Luis Martínez, EL MUNDO
«Arintasuna eta komedia-sen nabaria ditu».
Carlos Boyero, EL PAIS
«Libertinaje zinematografikoaren erakusgarri ausarta eta are desinhibituagoa».
Víctor Esquirol, GARA
«Filmaren kadentziak eta kontakizuna eta pertsonaiaren sentimenduak paisaiarekin bat etorrarazteko moduak bereziki erakargarri bihurtzen dute Sparrows».
Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO
«Hesitutako nerabezaro baten deskribapen fin, sentikor eta egiazkoa».
Carlos Boyero, EL PAIS
«Koherentzia eta neurritasun-lezio hutsa».
Juan Zapater, NOTICIAS DE GIPUZKOA
«Gogo-aldarte gisa ulertutako Urtezahar-gauari, bizirik egotearen kontrol ezari, eta ergelkeriari egindako omenaldi burugabea».
Luis Martínez, EL MUNDO
«Plazer lotsagabea».
Víctor Esquirol, GARA
«Álex de la Iglesiaren film koralena, kaotikoena eta esperpentikoena ere».
Beatriz Martínez, EL PERIODICO
«Ez da Latinoamerikako gaur egungo agertokian erabakigarrienetakoa den egile batek orain artean egindako lanik biribilena soilik: baita lagun izaten dituen erruaren, «arduraren eta memoria(eza)ren gaineko gogoeta lazgarrienetakoa (eta ondorioz, beharrezkoenetakoa) ere».
GARA
«Koreedak funtsik gabeko dramatismorik gabe garatzen du xalotasun hunkigarriz betetako film hau».
Koldo Landaluze, GARA
«Zati berdinetan seduzitzen, harritzen eta hunkitzen duen benetako altxorra».
Koldo Landaluze, GARA
«Halabeharrez jakin-mina sortzen duenetakoa».
Jonathan Holland, HOLLYWOOD REPORTER