72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
2015-09-20

"Betiere bizia, bikaina, dramatikoa eta ironikoa, Cesc Gay-k mailaz igotzea lortu du film honekin".
Oti Rodríguez Marchante, ABC

"Gidoigintza fina eta are antzezpen finagoa, komediaz koloreztatutako eszena sumagarrietan. Darin-ek antzezpen nabarmengarria helarazten du".
Lee Marshall, SCREEN DAILY

"Truman urteko filmetako bat da".
Oskar Belategui, EL DIARIO VASCO

"Agurraren lezioa ikasten hasteko modu bat da Truman".
Harkaitz Cano, EL DIARIO VASCO

"Darin-ek (…) sutan jartzen du pantaila, beste guztia errausten duen antzezpen kartsu batekin".
Alberto Moyano, EL DIARIO VASCO

"Tentsio emozional handiko filma".
Juan Zapater, NOTICIAS DE GIPUZKOA

"Ulertzeko gaitzak diren horietarikoa, ikusleengan amodioa edo gorrotoa piztuko duena".
Angel Aldarondo, BERRIA

"Bisualki indartsua eta liluragarria, argazkilaritzak eta soinu-lanak dute rol protagonista".
Juan Arteaga, EL DIARIO VASCO

"Guztiz sentikorra eta asaldatzailea".
Beatriz Martínez, EL PERIODICO

"Lucile Hadzihalilovicek ohiko bideetatik urrun ibiltzeko gogo agerikoa duen filma sortu du".
Juan Zapater, NOTICIAS DE GIPUZKOA

"Argiaren erabilera zoragarriari esker,margo preinpresionistaz jositako museo batean gaudela dirudi".
Angel Aldarondo, BERRIA

"Filmatzeko garaian, aparteko dotoretasuna du; filmaren aura ilunkerakoa eta elegiazkoa da, berebiziko fintasunekoa. Irudiek koadroak dirudite. Eta soinuek, patu ezezagunari eta etsipenari buruzko herri-abestiak".
Beatriz Martínez, EL PERIODICO

"Terence Davies puruena. Gozamena".
Víctor Esquirol, GARA

"Denboraren joanari eta gure itxaropen eta identitateen izaera iragankorrari buruzko lan eder askoa".
Pedro Vallín, LA VANGUARDIA

"Oinarri ezin hobea filmaren bilbe engainagarri askoa garatzeko; hain engainagarria, detektibe protagonistaren lepo inguruan estutzen doala".
Oti Rodríguez Marchante, ABC

"Primerako artisaua da Aménabar, eta badaki giroak nola sortu eta soinu bandarekin gu nola zentrifugatu".
Harkaitz Cano, EL DIARIO VASCO

"Kontakizuna eraikitzeko tresnei heltzen die (…), informazio-dosi berberak ematen ditu, dena barruan hartzen duen tapiz hitsa ehuntzen joan daitezen".
Pedro Vallín, LA VANGUARDIA

"Regressionek ederki irudikatzen du komunitate gogoetatsu bat, non bakoitzak bere interesari begiratzen dion, denek ezagutzen duten elkar, eta denek duten irudipen sutsua".
Jonathan Holland, HOLLYWOOD REPORTER

"Ikasle-komedia atsegina (baina zorrotza eta ondo eraikia)".
Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO

"Stephan Richter ekosistema guztiz zinematografikoa eta izugarri tentagarria sortzeko gai da".
Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO

"Larraínek konplexutasun osoan erakusten dizkigu jokabide gogaikarriko pertsona horiek; haien izaera oinazetua, estutasun eta mamuak, haien paria egoera eta biziraupena".
Carlos Boyero, EL PAIS

"Film aztoratzaile bat, gizakiaren izaera ilunenera hurbiltzen gaituena".
Beatriz Martínez, EL PERIODICO

"The Assassin ikustea plazera da zentzumenetarako (…). Gozamena da filmaren kolore gorri, urrezko eta berdeetan murgiltzea, kamera-mugimendu horizontal dotoreei jarraitzea, begi-belarrietan agertzen zaizkigun paisaia natural horietara ateratzea".
Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO

"Berebizikoa bisualki.(…) Gustu zorrotzenak asetzeko altxor bat".
Beatriz Martínez, EL PERIODICO

"Tentsiopean egongo da ikuslea une oro".
Beñat Eizagirre Indo, BERRIA

"Eszena bizi-lasterrak, Denis Villeneuvek ezin hobeki antolatuak".
Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO

"Dibertigarria eta, aldi berean, sakona,(…) barrua mugiarazten duen horietakoa".
Beñat Eizagirre Indo, BERRIA

"Bere zapore propioa du (…) Urteko freskagarririk ezustekoena".
Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO

"Edizio lan oso txukun batekin. Nazioartean zer esana emango duen dokumentala izango da".
Urtzi Urkizu, BERRIA

 
 
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: