IBERMEDIA etxeak NUESTRO CINE/NOSSO CINEMA izenburupean gauzatzen duen programetako bat da. Haren helburua telebistako kate publikoen bitartez Iberoamerikako zinema zabaltzea da.
Edizio bakoitzak urtebete irauten du eta 52 film ematea aurreikusten du. Edizio bakoitzak bilduko dituen filmak Hautaketa Batzorde batek aukeratzen ditu, aldez aurretik. Batzorde hori, bestalde, CACIk (Iberoamerikako Zinematografiako Agintarien Konferentzia) izendatzen du, berariaz, lan horretarako. Ondoren, CACIren Gobernu Arteko Batzordeak behin betiko hautaketa berresten du.
IBERMEDIAren programa berriena da eta IBERMEDIA TVren jarraipen naturala.
Online Plataforma berritzailea dugu IBERMEDIA DIGITAL, eta bere helburua IBERMEDIA TVren ondarea Latinoamerikako kultur-, hezkuntza- edo/eta prestakuntza-erakundeen eskura jartzea da.
Ondare hori osatzen duten filmak herrialdean bertan eta nazioartean eginiko kritikekin batera bidali ohi dira, baita testuinguru historikoaz eta zinematografikoaz, sortzaileekin eginiko elkarrizketez, konferentziez, maisu-eskolez eta Iberoamerikako zinemari buruzko material osagarri ugariz lagunduta ere.
Erabilera mugatuta dago, Programak berak kudeatzen duen sarbideen eta erabiltzaileen kontrol baten bitartez.
HEDAPENERAKO DIRU-LAGUNTZA moduan emandako ekarpena 25.000 USD-koa da fikziozko lanentzat, eta 15.000,00 USD-koa dokumentalentzat.
Filmak jatorrizko hizkuntzan ematen dira, gaztelaniazko eta Brasilgo portugeseko azpitituluekin.
PROZEDURA:
1.- Sari-banaketa:
Eskubideak honako baldintza hauetan lagako dira, datak egokituta:
IBERMEDIA TV | IBERMEDIA DIGITAL |
TB publikoan ematea, irekian. |
Streaming bidez erreproduzitzea eta komunikatzea. |
Edizioa filma ematea aurreikusi den urteko martxoaren 1ean hasiko da, eta hurrengo urteko martxoaren 31ra arte iraungo du. |
Edizioa filma Ibermedia TVn eman den urtearen ondorengo urteko martxoaren 1ean hasiko da, eta bost urte geroago amaituko da, otsailaren 28an. |
Eskubide ez esklusiboak. |
Eskubide ez esklusiboak. |
Programari atxikitako telebista-kateek bi aldiz eman ahalko dute film bakoitza. |
Streaminga enkriptatuta dago eta hezkuntza/prestakuntza/kultura-erakundeei mugatuta. |
Lurraldea: Latinoamerika (Puerto Rico izan ezik). |
Lurraldea: Latinoamerika. |
2.- Ekoizleak/banatzaileak bidali beharreko materialak:
Ez bazara lagapen-eskubideen jabe, mesedez jakinarazi, eta adierazi norekin jarri behar dugun harremanetan.
3.- Komunikazioa:
Sariaren irabazlearen izena Donostia Zinemaldian zehar egingo den Industriaren Zinema Eraikitzen sariaren entrega-ekitaldian jakinaraziko da.