72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
2014-09-25

“Harrapatu egiten zaitu, estetikoki zoragarria delako, ziur asko; edertasuna helaraztea lortzen du, bere estiloa soila izan arren, eta horrexegatik xarma berezia du.”

Beñat Eizagirre Indo, BERRIA

“‘Eden’ filmak zoragarri islatzen du ‘techno’-ak Frantzian, 90eko hamarkadan eta XXI. mendeko lehenengo hamarkadan, izan zuen eferbeszentzia (…).”

Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

‘Eden’-ek, bere laugarren filmak, Mia Hansen-Løve Frantziako gaur egungo zinema-zuzendari interesgarrienetako bat dela baieztatzen du.”

Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“Belaunaldi baten erretratua izango zela agintzen zuen eta lortu du.”

Gregorio Belinchón, EL PAÍS

“Bere sakontasun emozionalak eta helmen narratiboak ikaragarrizko aurrerapauso bilakatzen dute ‘Eden’.”

Nando Salvà, EL PERIÓDICO

“(…) harrigarri eta miragarria, kafkiarra eta argitsua aldi berean.”

Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“(…) drama atsegina eta xaloa burutu du, bikote homosexual bati buruzkoa”.

Beñat Eizagirre Indo, BERRIA

“Filmaren tonu orokorra miresgarria da.”

Fionnuala Halligan, SCREENDAILY

“Oso ondo kontatua (…).”

Carlos Pumares, LA RAZÓN

“(…) filmean Meira gaztearen rola jokatzen duen Hadas Yaronen interpretazioa ezin hobea da.”

Juan Zapater, NOTICIAS DE GIPUZKOA

“Eta horrela, istorio horrek, natura eszenatoki zinematografiko batez jabetuta bere hondamena eragozten irudikatzen duen benetako kondaira horrek, ‘Simindis kundzuli’ soila, neurritsua eta emankorra dela sentiarazten laguntzen du, zinema-lan handia eta bikaina.”

Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“Zintzotasun bizkorgarriz filmatua eta interpretatuta.”

Jonathan Holland, THE HOLLYWOOD REPORTER

“(…) pelikulak Zinemaldian bizi izan den une loriatsuena berreskuratzen du.”

Luis Martínez, EL MUNDO

“Bere film berria poesia hutsa da. Baina kontuz, magia bihurtutako poemak dira.”

Víctor Esquirol, GARA

“(…) janarizale-belaunaldi berri baten inguruko begirada liluragarria.”

Mark Adams, SCREENDAILY

“Bernerik berehalako kaosa iradokitzeko sekulako gaitasuna erakusten du eta etengabeko tentsio egoeran jartzen gaitu.”

Nando Salvà, EL PERIÓDICO

“Inoizko gitarrista onenetako baten oroitzapena, lasaitasun atseginekoa eta intimoa.”

Jonathan Holland, THE HOLLYWOOD REPORTER

“Film honek bi bertute nagusi ditu. Bata, umorearena, (…). Bigarrena, (…) ezustekoak emateko gai dela.”

Harkaitz Cano, EL DIARIO VASCO ESPECIAL

“Zuzendari alemaniarrak argazkilari brasildarrari buruz egindako dokumentala izugarri gustatu zaie ikusleei.”

O. L. Belategui, EL CORREO

“Sumindura eta kitzikapena neurri berean nahasten dituen sormenezko apustu barregarria da.”

Jonathan Holland, THE HOLLYWOOD REPORTER

“Familia baten drama, maisuki landua. Gai korapilatsua gustu handiz jorratzen du, sotiltasuna galdu gabe.”

Jonathan Holland, THE HOLLYWOOD REPORTER

 
 
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: