72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
2014-09-24

“Jon Garaño-Jose Mari Goenaga tandemak, ‘80 egunean’ filmean erakutsi zuen eguneroko lirismo horretan beste pauso bat emanda, lan biribilagoa, aberatsagoa, sakonagoa oparitu digu.”

Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO

“(…) jakin-mina eta lan erakargarri bezain ezohiko baten aurrean nagoen irudipena.”

Carlos Boyero, EL PAÍS

“Itxuraz minimoa den istorioa urre bihurtuko du bi zuzendarien lanak, plano guztiak mimo handiz zainduta, eta erritmoa eta istorioaren garapena ederki kudeatuta”.

Gontzal Agote, BERRIA

“‘Loreak’ filma narratiboki miresgarria da, planifikazioa ondo pentsatuta dago, eta soinu-bandaren erabilera erabat sormenezkoa da.”

Mikel Insausti, GARA

“Sinpletasuna, arte bihurtua.”

Carlos Pumares, LA RAZÓN

“Txikitasuna handitasunez inguratzea lortzen dute, bere zoritxarra arintzeko euskarri txikiak antzeman eta onartuko dituen emakume apal baten istorioa pultsu narratibo finez kontatzea…”

Oti R. Marchante, ABC

“'Loreak’-en onena filmazioaren dotorezia da: bikain zaindutako enkoadraketa eta Pascal Gaigneren musika malenkoniatsua.”

Oskar L. Belategui, EL CORREO

“(…) Errumaniako pelikula bat, zuzendari berri batek, Alexander Nanauk, egina. Ekialdeko zinemako urteko uztak interesgarria izaten jarraitzen duen adierazle izan daiteke."

Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO

“Zinema Eraikitzen sailaren seme Cristián Jiménez-ek naturaltasunez eta gatz pixka batekin irudikatu ditu familia-harremanak, haserrealdi, liskar arin eta jakintzat emandako kontuz betetako elkarrizketen bidez.

Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO

“(…) ezin zaizkio gatza eta maltzurkeria ukatu familia baten inguruko kontakizun honi (…).”

Pedro Vallín, LA VANGUARDIA

“Freskotasun nahia, ondo eraikitako pertsonaiak eta egoerak.”

Oti R. Marchante, ABC

“Irudi eta lekukotza hunkigarriek eta balio handiko sekuentziek –bai ikus-entzunezko bai metafora gisa– debut hau lan bikain bihurtzen dute.”

Iratxe Fresneda, GARA

“Lan ona da hau, mamitsua eta erraietatik egina.”

Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO

“Oroz gain, kirolaren eta geopolitikaren mugak gainditzea lortzen duen giza-erretratu bat da, tristea eta dibertigarria…”

Víctor Esquirol, GARA

“(…) pertsonaien konposizioa nekez ahaztu daitekeen indar, begikotasun eta emozio irakaspen handia da.”

Koldo Landaluze, GARA

“Isilunez eta poesiaz betea (…)”

Magdalena Tsanis / Efe, NOTICIAS DE GIPUZKOA

“Gertaeren kokalekuen eraikuntza gustatzen zait. Protagonistak joan-etorrian eta egonean dauden toki- huts?- horietako ekortze itxurako alboko 'travelling'-ek liluratzen naute.”

Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO

"(…) Thomas Salvador zuzendari berri eta aktoreak ikuslea bere irudimenezko munduan murgiltzen du, halako pertsuasio handiz non erabat bereganatzen duen, komedia isil baten moduko estiloarekin, eta azken txanpan arnasarik gabe uzten du.”

Jonathan Holland, THE HOLLYWOOD REPORTER

“(…) batzuetan komikoa da, beste batzuetan hunkigarria, baina beti errespetuzkoa.”

Jonathan Holland, THE HOLLYWOOD REPORTER

“Film txukuna eta interesgarria dela ez dago ukatzerik, egileak intriga amaierara arte mantentzeko gauza dela erakusten baitu”

Beñat Eizagirre Indo, BERRIA

“(…) bukaera bikaina du, jostaria, hunkigarria eta gordina.”

Neil Young, THE HOLLYWOOD REPORTER

 
 
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: