72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
2014-09-23

“Aurtengo obra handietako bat. Ikusleei hutsuneak betetzeko aukera ematen die.”

Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO

“Christian Petzold alemaniarrak hunkidura eragiten du nazien erruz aurpegia desitxuratuta daukan emakume baten bidez.”

Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO

“(…) zalantzarik gabe, Zinemaldiko proposamen bikainenetakoa.”

Darío Prieto / Luis Martínez, EL MUNDO

“Amaiera indartsua bezain tristea da, ahaztezin horietakoa.”

Carlos Boyero, EL PAÍS

“Zalantzarik gabe, Urrezko Maskorra lortzeko lehian orain arte ikusitako pelikula onena.”

Nando Salvà, EL PERIÓDICO

“Ispilu-jokoa, metakontakizuna, panpina errusiarren jokoa, zinema-, antzerki- eta opera-nahasketa bitxia. ‘Casanova Variations’-ek ia bi orduko metrajean seduktore veneziar mitikoaren inguruko ikuspegi krepuskularra ematen du.”

Alberto Moyano, EL DIARIO VASCO

“(…) bere alderdi onenetako bat kontatzen duen istorioarekin uztartutako Mozarten ‘Figaroren ezteiak’, ‘Don Giovanni’ eta ‘Cosifantutte’ lanetako pasarteen bizitasun handia da.”

Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO

“(…) Shim Sung-bok ezer geratzen ez denean zer geratzen den deskribatzen du. Kaosaren omenaldi onena.”

Darío Prieto / Luis Martínez, EL MUNDO

“(…) baliabide narratibo batzuk trebetasunez erabiliz, bat-batean barrearen eta harriduraren artean kulunkaraziko gaitu.”

Nando Salvà, EL PERIÓDICO

“Shim Sung-bo, zirrara eragingo digun opera prima honekin, bere maisu Bong Joon-ho-ren estiloaren jarraitzaile leial bilakatu da.”

M.I., GARA

“Ekoizpen ikusgarria, umore berezia eta bortizkeriarako joera saihestezina. Ez dira horiek faltako filmean, baita egungo egoera sozialaren gaineko hainbat zertzelada”.

Gontzal Agote, BERRIA

“Korapiloa oso ondo garatuta dago eta pertsonaien marrazkiak bikainak dira. Horri esker, ekoizpen hau saria irabazteko hautagai sendoa da.”

Carlos Pumares, LA RAZÓN

“Politikari gizatiar bat irudikatzen du eta ‘euskal gatazkaren zentzugabekeriaz’ distira handiz barre egiten du.”

O.L. Belategui, EL CORREO

“‘Negociador’-ek zinema mingots eta tragiko onaren kutsua hartzen du.”

Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO

“Eszenaratzea eredugarria da (…)eta elkarrizketa batzuk oso mamitsuak, (…) ia txotxongiloen moduan diseinatutako pertsonaia eta egoera batzuk dira komedia honen oinarriak.”

K.L. GARA

“Idazketa eta lumaren sentsazioa aposituen, lotailuen, usain leunaz, aire orbaintzailez kutsatuta dago.”

Oti R. Marchante, ABC

“‘La búsqueda’ dokumentalak (…) hunkidura eragin du Donostia Zinemaldiko emanaldian.”

Magdalena Tsanis, GIPUZKOA

“Lucchesik sinpletasunaren alde egindako apustuak oso harrera ona izan du Donostiako ikusleen artean."

Magdalena Tsanis, GIPUZKOA

“Kixote itxurako skateboarder bati buruzko dokumental bikaina, requiem moderno baten erritmoan kontatua. Barre egitea debekatuta dago; dar-dar egitea, baimenduta.”

Víctor Esquirol, GARA

“Poetikoa eta intimoa, bi neraberen piztea eta, aldi berean, naturarekin ezin hobeto bat eginda, bizitzari agur esatea sinbolizatzen du.”

Koldo Landaluze, GARA

“‘La isla mínima’ filmari indarra ematen dioten elementuak kutsu politikoa eta zuzendaritza artistiko ikusgarria dira. Segur aski, bi faktore horiek ez dira oharkabean gertatuko nazioarteko merkatuan.”

Fionnuala Halligan, SCREENDAILY.COM

“Banderasek intentsitate onez eta zuhurki antzeztu du heroi uzkur eta nekez sinesteko hori, dena behar bezain serio hartuta eta akziozko uneak lasaitasun egokiarekin kudeatuz.”

Fionnuala Halligan, SCREENDAILY.COM

 
 
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: