“Javier Gutiérrez-ek eraikitako pertsonaia harrigarria da. Bere epikotasuna eta onartezintasuna konplexutasun moral baten barruan lotzen dira eta Espainiak duen orbainaren metafora garbia da. Raúl Arévalok interpretatzen duen poliziak kontrapisua egiten dio; zentzuduna izan arren, zentzua galtzeko prest dagoen polizia batek.”
Oti Rodríguez Marchante, ABC
“2015eko Goya sariek badute sari gehienak irabazteko hautagai bat.”
O. L. Belategui, EL CORREO
“Lehenengo minututik harrapatzen du ikuslea, irudi deformatu kurbo txundigarrietatik hasita. Irudi horiek burmuinen erradiografiak edo ur-paperak izan zitezkeen, baina Guadalquivirreko padurak dira, zerutik ikusiak.”
Mikel G. Gurpegui, El DIARIO VASCO
“Tentuz, moralismo faltsurik gabe, generoko zinemaren baliabide endekaturik gabe, Siete vírgenes pelikulako zuzendariak thrillerraren mekanika biluztu du, gure garaiko zauriaren deskribapen ezin hobe bihurtzeraino.”
Luis Martínez, EL MUNDO
“Alberto Rodríguez-ek orain arte egindako lanik onena.”
Nando Salvà, EL PERIÓDICO
“Ahaztu ezazue generoko zinema ona estatubatuarrek egiten duten ideia. La isla mínima filmaz ari gara, pelikula beltz-beltz eta harrigarri batez. Film honekin, Alberto Rodríguez zuzendari sevilarrak ‘hemen nago’ esan du, Donostia Zinemaldiko lehiaketaren bigarren egunean.”
Miguel Ayanz, LA RAZÓN
“Gaia ezin interesgarriagoa eta garaikideagoa da: nortasun sexualak eta horien inguruko mito, tabu, zalantza eta haustura posibleak.”
Gontzal Agote, BERRIA
“Heterodoxian militatzen duen Ozon itzuli da, ezinezko planoak sortu eta estetikotasun nabarmeneko eszenaratzeak egiten dituen Ozon."
Juan Zapater, DEIA
“Gutxitan topatzen ditugu berearen moduko abiatze jostariak.”
Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO
“Bidean Roman Durisen interpretazio bikaina eta film ausart bezain erakargarri honen askatasuna geratzen dira.”
Luis Martinez, EL MUNDO
“Eguneroko ekintza arrunten bidez —besteak beste, etxetik ateratzea edo merkataritza gune batera erosketak egitera joatea—, François Ozonek nortasun berri baten eraikuntzan jarri du arreta, eta hortik haratago, sentimendu sakonenak kanporatzeko beldurrean."
Ariane Kamio, GARA
“(…) ikusleak pareko gutxi dituen komedia ero eta erakargarria ikusteko prestatzen ditu.”
Mikel Insausti, GARA
“Bere dotorezia dela-eta hunkipena eragiten duen zinema egiteko modu bat zutabe gisa duen maitasunezko istorio bat da.”
Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO
“Dokumentalak garrasi batean, hil ala bizikoa balitz bezala, adierazpen zinematografiko bikainenetakotzat jotzeko eskatzea lortzen du.”
Victor Esquirol, GARA
“Erretratu ederra, argazkigintzari eta gizatasunari dagokienez.”
Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO
“Sebastiao Salgado argazkilariaren bizitzari eta lanari buruzko dokumentala aurten galdu behar ez direnetako bat da, areto komertzialetan gutxi ikusten den uzta bikain baten parte.”
Iratxe Fresneda, GARA
“Oso bizia da, dramatikoa eta emozionala, bikain interpretatua, eta egokiro manipulatzen du. «Silent Heart»‘heriotza onaren’ kontraplanorik gabeko goraipamen bihurtzen da.”
Oti Rodríguez Marchante, ABC
“Antzeztaldean aspaldiko ezagun sorta bat bildu den irudipena daukagu.Ondo idatzia eta hobeto interpretatuta dago. Ezaugarri horiei esker, nahiz eta gaia lehorra izan, une oso distiratsuak ditu."
Juan Zapater, DEIA
“Zuzena, zapaldu gabe.Larria, min eman gabe.”
Luis Martinez, EL MUNDO
“Zinemagile daniarrak txalo zaparrada lortu du «Silent Heart» dramarekin.”
Gregorio Belinchón, EL PAÍS
“Bille Augustek (Virum, 1948) ikuslea hunkitzea lortzen du, sentsibilitatea, ironia eta umore ona jariatzen dituen film honekin.”
Xole Aramendi, GARA
“(…) planteatzen duen gaia interesgarria da oso.”
Beñat Eizagirre Indo, BERRIA
“Diego Lunaren «César Chávez» indartsu eta zirraragarria ikusi ahal izan da Perlak sailean.”
Beñat Eizagirre Indo, BERRIA
“Gehiegizko kirrinkarik gabe, agian César Chávezen beraren izaera berdinduz, filmak pixkanaka egiten du aurrera eta teknikoki ondo eginda dago.”
Koldo Landaluze, GARA
“Musikari baino gehiago, gizonari erreparatzen dio oro har Gibneyren lanak, eta lortzen du ikuslea haren benetako sentimendu eta motibazioetara gerturatzea, haren alderdirik indartsuenekin batera ahulenak ere agerian uzteko ahalkerik gabe. Indar handiko pertsonaia da Fela Kuti, eta indar hori transmititzen du filmak pasarte askotan.”
Juan Luis Zabala, BERRIA
“Hasteko, «Casa Grande» Fellipe Barbosaren fikziozko lehenengo film luzea da, familia brasildar aberats baten porrotari buruzkoa, eta aktoreen lana azpimarragarria. «Casa Grande» aurtengo Rotterdameko zinema-jaialdian estreinatu da, kritikarien artean harrera oso positiboa izan du, eta Toulouseko Cinelatino Rencontres sailean, Publikoaren saria eta Fipresci saria eskuratu ditu.”
Emilio Mayorga, VARIETY.COM
“Aurrekontu murritza bertute bihurtzen du filmak: ez dago kontatzen ari zaigun istoriotik desbideratzen gaituen xehetasun ttikiena ere. Soinuari, atrezzoko elementu zaindu atzuei eta aktoreen lanari esker, hasieratik irensten du ikusleak amua.”
Harkaitz Can, EL DIARIO VASCO
“Los tontos y los estúpidos aparta eta sinestezina da. Toma bakoitza, zati guztiak; ekoizpen-lerroa oso aberatsa (bai, ‘oso aberatsa’), baita arte-zuzendaritza ere.Emozionatu egiten gaitu.Hunkitu.”
Begoña Del Teso, EL DIARIO VASCO
“Castónek elkarrizketen eta emozioen joko adimentsu bat jarri du martxan, zuri-beltzak nagusi diren apaindura gutxiko eszenografia batean.”
Koldo Landaluze, GARA
“Zuzendari Berriak-en film samurra, atsegina eta xaloa aurkeztu du German Tejeirak.”
Beñat Eizagirre Indo, BERRIA
“(…) ageriko perfekzio ezaren barruan, ironikoki, perfekziora iristea lortzen duen artelan horietako batez ari gara.”
Víctor Esquirol, GARA
“Pelikula atsegina”
Carlos Pumares, LA RAZÓN
“Karim Aïnouz estilo bisual harrigarriaz baliatzen da maitasuna, sustraiak eta askatasunaren bilaketa lantzeko."
Victor Esquirol, GARA
“Tom Hardy da pelikulako protagonista nagusia, baina filmak badu bestelako interesgune bat. Izan ere, James Gandolfini aktoreak egin zuen azkena da; hortaz, aukera paregabea da aktore ahaztezina bere azken rolean ikusteko.”
Gontzal Agote, BERRIA
“Ikusleak plazer berezia hartzen du hain denbora gutxian urteen sedimentazioaren lekuko denean, famili-album filmatu baten orri-pasan ariko balitz bezala, aurreko orrialdean ume bihurria baino ez zena bat-batean nerabe porrozale nagi eta postizo bilakatuta ikustean.”
Harkaitz Cano, EL DIARIO VASCO
“Bitxia, gogorra, lizuna. Gor-mutuak protagonista bakar dituen pelikula batean ez ditugu horrelako adjektiboak espero.Baina horrelakoa da The Tribe film harrigarria, eta horregatik, Cannesko Kritikaren Asteko saria irabazi du.”
Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO