"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Zinema Eraikitzen 26 irailaren 22an, 23an eta 24an izango da, Donostia Zinemaldiaren 62. edizioaren barruan.
Donostia Zinemaldiaren eta Toulouseko Rencontres Cinélatinoren urteroko hitzordu bikoitz honen xedeak postprodukzio-fasean dauden Latinoamerikako film luzeak osatzen laguntzea eta beren nazioarteko banaketa sustatzea dira. Film luzeek 60 minututik gorako iraupena izan behar dute eta zati batean edo osorik Latinoamerikako herrialdeetan ekoitzitakoak izan behar dira.
Zinema Eraikitzen eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren III. edizioa aldi berean ospatuko dira aurten ere. Hala, bi jardueron helburuak sustatuko dira: ikus-entzunezko proiektu garrantzitsuenak bultzatzea eta Europako eta Latinoamerikako industriak indartzea, profesionalen arteko lankidetza sustatuz eta nazioarteko merkatu berrietara zabalduz.
Zinema Eraikitzen ekimenak nabarmen lagundu du azken urteotako Latinoamerikako film luze garrantzitsuenetako batzuk amaitzen eta hedatzen. Zinema Eraikitzen Sailaren 24. edizioan aurkeztutako filmetako bik harrera ona izan dute nazioartean: Alejandro Fernández Almendrasen Matar a un hombre filmak sariak jaso ditu Sundanceko, Rotterdameko, Miamiko eta Friburgoko zinema-jaialdietan, eta Benjamín Naishtaten Historia del miedo lana Berlingo Zinema Jaialdiko Sail Ofizialean lehiatu zen.
Zinema Eraikitzen 26ren barruan, Industriaren Zinema Eraikitzen saria entregatuko da. Daniel Goldstein SL, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim Producciones, No Problem Sonido eta Vértigo Films enpresak film baten postprodukzioaz arduratuko dira –ingelesez azpititulaturiko DCP kopia egin arte–, eta, horretaz gain, filma Espainian banatuko dute.
ONLINE IZENA EMATEKO FORMULARIOA
HELBIDE HONETARA BIDALI:
Kontaktuak:
Zinema Eraikitzen Sailak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du:Association Rencontres Cinémas d’Amérique Latine de Toulouse (ARCALT), Daniel Goldstein, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, MEDIA, Nephilim Producciones, No Problem Sonido, Programa Ibermedia, Vértigo Films, eta honako hauen laguntza: Caisse Centrale d’Activités Sociales (CCAS), Centre National du Cinéma et de l’Image Animée (CNC), Cetim, CINÉ +, Cinéfondation, Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, Conseil Régional Midi-Pyrénées, CROUS de Toulouse, Eaux Vives, École Supérieure d’Audiovisuel (ESAV), EP2C - Postproduction Training Programme, Europa Distribution, Fila 13, Firefly, La Trame, Mactari, Mairie de Toulouse, Ministère de la Culture et de la Communication, Producers Network (Cannes), Signis eta Titra TVS.