Europako bi zinema-jaialdik, Toulousekoak eta Donostiakoak, elkarrekin urtero antolatzen duten ekitaldi honen helburua postprodukzio-fasean oztopoak dituzten Latinoamerikako film luzeak amaitzea, banatzea eta promozionatzea da.
Amaitu gabeko sei film esklusiban aurkeztuko zaizkie zinemako profesionalei, ikusleengana iristen lagun dezaten.
TOULOUSEKO ZINEMA ERAIKITZEN SARIA:
AURORA
RODRIGO SEPÚLVEDARENA (Txile)
Enpresa laguntzaileek postprodukzio-zerbitzuak eskainiko dituzte, baita postprodukzio-lanak egiteko beka bat eta saritutako filma promozionatzeko zerbitzuak eta ekimenak ere.
Toulouseko Zinema Eraikitzen saria enpresa eta erakunde antolatzaileen ordezkariz osatutako epaimahaiak ematen du.
- CENTRE NATIONAL DU CINÉMA (CNC) erakundeak Frantzian egindako postprodukzio-gastuak estaltzeko beka emango du.
www.cnc.fr
- COMMUNE IMAGE-k Muntaketa-aretoak, hartualdi-estudioa, 4K kalibrazioa eta soinu-nahasketa egiteko emanaldi-gela, DCP sortzea, eta abar eskuragarri jarriko ditu, prezio txikien truke. Hala laguntzen dio Commune Image-k jaialdiari. Gainera, emanaldi gelan hamar egunez kalibrazioa egiteko aukera ematen du.
www.communeimage.com
- TITRA FILM PARIS, TVS eta LES STUDIOS DE SAINT OUEN. Aspalditik Zinema Eraikitzen saileko kolaboratzaile den TITRA FILM Parisek 3.000 eurotan balioztatutako laguntza ematen du azpitituluak jartzeko (egokitzapenik gabe), DCP sortzeko eta/edo bikoizteko edo iTunes zein Google Play paketea sortzeko lan teknikoak egiteko. Gainera, Latinoamerikako zinema babesteko markoan, TITRA FILMek Ventana Sur jaialdiko Primer Corte sailean ere hartzen du parte.
www.titratvs.fr
- MACTARI etxeak muntaketa edo nahasketa lanak egiteko zerbitzua eskainiko du, 15.000 euroko balioa duena.
www.mactari.fr
- EAUX VIVES film saridunaren postprodukzioa enpresa babesleekin koordinatzeaz arduratuko da, hau da, lau astez postprodukzioaren segimendua egingo du (8.600 euroko balioa).
www.eauxvivesproductions.com
- FIREFLY. Fireflyk software-suitea eskainiko du film irabazlearen kolorea zuzentzeko.
www.fireflycinema.com
- LA CAISSE CENTRALE D’ACTIVITÉS SOCIALES DU PERSONNEL DES INDUSTRIES ELECTRIQUES ET GAZIERES (CCAS) erakundeak saritutako zuzendariari bost asteko ostatua eskainiko dio Frantzian filmaren postprodukzioa edo promozioa egin dezan.
www.ccas.fr
CINE+ ERAIKITZEN SARI BEREZIA
AURORA
RODRIGO SEPÚLVEDARENA (Txile)
- CINE + kanalak CINE + Sari Berezia jaso duen filmari, filma 15.00 eurotan erosiko duela bermatzen du eta baita telebistan emango duela ere. Sari hori filma Frantzian banatzen duen etxeari emango zaio, baldin eta Zinema Eraikitzen ekimenaren esparruan eman ondorengo bi urteko epean Frantziako lurraldeko zinema-aretoetan komertzialki erakusten bada.
www.cineplus.fr
EUROPAKO BANATZAILEEN ETA ERAKUSLEEN SARIA
AUSÊNCIA
CHICO TEIXEIRARENA (Brasil, Txile eta Frantzia)
- EUROPA DISTRIBUTION erakundeak filma 125 kideen artean promozionatuko du.
www.europa-distribution.org
- CONFÉDÉRATION INTERNATIONALE DES CINÉMAS D’ART ET D’ESSAI (CICAE) erakundeak bere bazkideen artean hedatuko du informazioa (erakus-aretoetako 2.000 kudeatzaile) filmaren zirkulazioa bultzatzeko eta banatzaileak sentsibilizatzeko.
www.cicae.org
GAINERA
- FILA 13 SUBTITULATION etxeak Zinema Eraikitzen sailerako hautatutako filmen ekoizleei pelikuletako elkarrizketak frantsesez emango dizkie.
http://fila13.org
- CANNESEKO JAIALDIKO PRODUCERS NETWORK sareak Toulouseko Zinema Eraikitzen sailean hautatutako filmen ekoizleei bi akreditazio emango dizkie sail horretarako.
www.marchedufilm.com/en/producernetwork
- Midi-Pyrénées eskualdeak babesa ematen die Zinema Eraikitzen eta Zinema Garatzen sailei, eta koprodukzioa eta postprodukzioa laguntzeko programetan hautatutako filmen zuzendarien eta ekoizleen presentzia bermatzen laguntzen du.
www.midipyrenees.fr
ESKERRIK ASKO ZINEMA ERAIKITZEN SAILEKO BAZKIDEEI:
Centre National du Cinéma et de l'image animée (CNC), Région Midi-Pyrénées, Conseil Général de la Haute-Garonne, Mairie de Toulouse, Caisse Centrale d'Activités Sociales du personnel des industries électriques et gazières (CCAS), CINÉ +, Mactari, Titra TVS, Eaux Vives, Firefly, Commune image, Confédération Internationale des Cinémas d'Art et d'Essai (CICAE), Europa Distribution, EP2C Postproduction training program, La Cinéfondation, La Trame, l'École Supérieure d'Audiovisuel (ESAV), Producers Network (Cannes), Crous Toulouse, Cetim, Fila 13, Signis, Media, Daniel Goldstein, Deluxe, Dolby, Ibermedia, Laserfilm, Nephilim producciones, No Problem Sonido eta Vértigo Films.
|
Ondorengoaren babesarekin:>;
|