Zinema Eraikitzen (Toulouse eta Donostia) gero eta plataforma sendo eta beharrezkoagoa da postprodukzio-fasean zailtasunak dituzten film luze latinoamerikarren bidea errazteko (amaitzea, sustatzea, banatzea eta hedatzea).
Zinema Eraikitzen Latinoamerikako eta Europako zinema-profesionalek topo egiteko, hitz egiteko eta elkarri eragiteko gunea da, obra berezi eta independenteak sustatzen dituena, horrelakorik gabe zinemaren paisaia ez litzateke-eta den bezain aberats eta askotarikoa.
Toulouse-Donostiako hautaketa-batzordeak 15 herrialdetako 134 film ikusi ditu: Argentina, Bolivia, Brasil, Costa Roca, Ekuador, Guatemala, Kolonbia, Kuba, Mexiko, Nikaragua, Peru, Puerto Rico, Txile, Uruguai eta Venezuela. Gogoeta egin eta gero, sei proiektu hautatu ditu.
Sofía irakasle da Txileko kostaldeko Ventana hiri kutsatuan. Adingabeko bat adopzioan hartzekotan dela, prentsan irakurriko du haur jaioberri bat aurkitu dutela hilik zabor artean. Emakumeak ezingo du burutik kendu jaioberriaren patu beltza, legearen arabera, ez baitu izena edukitzeko eta hobiratzeko eskubiderik. Sofiak beragan eragin handia izango duen borroka legalari ekingo dio. Hasitako gurutzada eraldaketa pertsonalerako barne-bidaia bihurtuko da.
Drama bat, drama arrunt bat, familia, gizarte, sexu eta afektuzko arloei eragiten diena, eta Serginho 14 urteko haurrarengan hezurmamitzen dena. Ikuslea "jada haurra ez den, baina oraindik gizona ez den" nerabearen egunerokotasunaren lekuko izango da; etxeko gizon izateko ardura jaso berria, azokako lana, Mudinho eta Silvinha adiskideak, irakasle batekin duen harreman nahasia. Trantsizio garaian dagoen haurraren bizitza-zatiek osatzen dute filma.
Negua dela, bi gaztek kostaldera bidaiatuko dute. Martínek senide urrun batzuk bisitatzeko asmoa du, aitarentzat agiri bat jasotzeko. Tomazek harekin joatea erabakiko du, bien arteko harremana lehengoratzeko aukera delakoan. Nork bere unibertsoan murgilduta igaroko dituzte egun horiek, Martínen senideen arbuioa jasanez eta elkarrengandik zein urrun dauden nabarituz. Ustekabeko entretenimenduak eta bizitzari zein bien arteko adiskidetasunari buruzko gogoetak partekatuko dituzte, eta beirazko etxe batean hartuko dute ostatu, itsaso hotz eta haserretuaren ertzean.
Gatazka-eremu bateko hilketa bortitzak eta beren ondorioak hurbiletik ezagutzearen ondorioz behar baino goizago heldu bihurtuko den haurraren istorioa da honakoa. Halaber, asasinatutako nekazari atsegin baten erretratu zaindua da. Bi hari-mutur horiek Anselmok Epifanioren gorpua aurkitzean lotuko dira.
Cristian Jiménez zuzendari txiletarra Donostian izango da berriro, eta Sofiaren istorioa kontatuko digu: 35 urteko emakume honek bi seme ditu, izugarri maiteak. Baina azken boladan guztia gaizki aterako zaio. Duela gutxi banandu denez, arima bakean izatea du gogoan, eta alderantzizko isiltasun-botoa egitea erabakiko du: urtebete emango du mugikorrik, telebistarik, Internetik eta irakurketarik gabe. Bakeak, ordea, ez dio asko iraungo.
Perun indarkeria politikoa zegoen garaian desagerturiko gizon baten gorpuzkinak lurpetik atera dituzte, baina ez ditu inork erreklamatuko. Fidelek haren senideak aurkitzeko duen elementu bakarra hildakoak patrikan daraman nortasun agiriko argazkia da. Argazki erdi ezabatu bakar bat, garai eta memoria baten sinbolo ere badena.
TOULOUSEKO ZINEMA ERAIKITZEN SARIA
Enpresa laguntzaileek postprodukzio zerbitzuak eskainiko dituzte, baita postprodukzio lanak egiteko beka bat eta saritutako filma promozionatzeko zerbitzuak eta ekimenak.
Toulouseko Zinema Eraikitzen Saria enpresa eta erakunde antolatzaileen ordezkariz osatutako epaimahaiak emango du:
Le Centre National de la Cinématographie et de l'Image Animée (CNC), Mactari, Titra TVS, La Caisse Centrale d'Activités Sociales du Personnel des Industries Electriques et Gazières (CCAS), Eaux Vives, Firefly, Commune Image
CINE+ ERAIKITZEN SARI BEREZIA
CINE + kanalak bermatu egingo dio CINE + Eraikitzen sari bereziaren irabazleari 15.000 €-tan erosiko duela filma eta telebistan emango duela. Sari hori filma Frantzian banatzen duen etxeari emango zaio, baldin eta Zinema Eraikitzen ekimenaren esparruan eman ondorengo bi urteko epean Frantziako lurraldeko zinema-aretoetan komertzialki erakusten bada:
Ciné +
EUROPAKO BANATZAILEEN ETA ERAKUSLEEN SARIA
Europa Distribution sareko bi kidek eta CICAEko beste kide batek Europako zinema-aretoetara irits daitekeen filma hautatzen dute.
Europa Distribution, La Confédération Internationale des Cinémas d'Art et d'Essai (CICAE)
Sarien xehetasunak ikusi nahi izanez gero, egin klik hemen
MEDIA Programme - Daniel Goldstein - Deluxe - Dolby - Laserfilm - Nephilim producciones - No Problem Sonido - Programa Ibermedia - Vértigo Films - Centre National du Cinéma et de l’image animée (CNC) - Région Midi-Pyrénées - Conseil Général de la Haute-Garonne - Mairie de Toulouse - Caisse Centrale d’Activités Sociales du personnel des industries électriques et gazières (CCAS) - CINÉ + - Mactari - Titra T VS - Eaux Vives - Firefly - Commune Image - Confédération Internationale des Cinémas d’Art et d’Essai (CICAE) - Europa Distribution - La Cinéfondation - La Trame - l‘École Supérieure d’Audiovisuel (ESAV) - Producers Network (Cannes) - Crous Toulouse - Cetim - Fila 13 - Signis.
Association Rencontres Cinémas d'Amérique Latine deToulouse (ARCALT)
11 Grande Rue Saint Nicolas
31 300 Toulouse (Frantzia)
Tel.: +33 561 32 98 83 - Faxa: +33 561 32 68 31 arcalt31@wanadoo.fr
eva.m.k@wanadoo.fr www.cinelatino.com.fr
Donostia Zinemaldia
Okendo plaza, 1
20004 Donostia (Espainia)
Tel.: +34 943 48 12 12 - Faxa: +34 943 48 12 18
industryclub@sansebastianfestival.com www.sansebastianfestival.com