"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Newsflashak Zinemaldiko sailetan hautatutako filmek hedabideetan duten oihartzunaren berri ematen dute egunero, bai eta profesionalek hurrengo egunean dituzten jardueren programaren berri ere. The Industry Cluben akreditatutako profesional guztiei bidaltzen zaizkie.
“Lan fina, edergarririk gabea, erritmo pausatua duen pieza dramatiko sotila”.
Harkaitz Cano, EL DIARIO VASCO
“Susmoak eta zalantzak begirada konplize eta hitz txikietan du euskarria”.
Angel Aldarondo, BERRIA
“Gidoi basatia”.
G. Belinchón, EL PAÍS
“Gidoi itzelarekin eta oso ondo zuzendutako aktore-zerrenda bikainarekin film honek poliziaren manipulazioaz eta ezkutatutako frogei buruz hitz egingo digu. Ez ezazue galdu zinema-aretoetan estreinatzen dutenean”.
Carlos Pumares, LA RAZÓN
“Lan atsegina”.
Urtzi Urkizu, BERRIA
“Zuzendariaren kamerak seriotasun handiz paseatzen du paisaia tragiko horietan barrena”.
Oti Rodríguez, ABC
“Indar handiz deskribatzen eta kontatzen du gertaturikoa iradokizun argien bitartez".
Anton Merikaetxebarria, EL CORREO
“Ikusleari eskutik heltzen dio eta, lasai, baina irmo, dilema batera hurbiltzen du (…) seriotasunez planteatzen du beti interesgarria den gai bat, memoriarena eta ahanzturarena”.
Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO
“Zoragarria eta liluragarria da (…) film polita eta atsegina da, umorea nagusi baita”.
Beñat Eizagirre Indo, BERRIA
“Ausardia, etorria eta adimena erakutsi ditu François Ozon zuzendariak bere azken bitxi zinematografikoan”.
Koldo Landaluze, GARA
“Gerta liteke gustatzea, harritzea, gogaitzea edo harekin maitemintzea”.
EL DIARIO VASCO