72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
2013-09-22

Modu finean dokumentatuta, eta gertuko testigantzekin, harilkatuz doa dena Alardearen seme-alabak lanean”, Urtzi Urkizu, BERRIA

Gatazka eta indarkeria amaigabearen erdian laguntasuna goraipatzea bilatzen duen dokumentu ausart eta zintzoa, eta zuzendariak polemika sor dezakeela ere badakiena”, Rocío García, EL PAÍS

Aitor Merinok biluztu egin du bere burua kameraren aurrean oraindik hain urrun ez dagoen eta beti buruan dugun iragana gogorarazteko, elkarrizketa arin eta zinez espartarra eta ebazpen burutsua baliatuta”, Koldo Landaluze, GARA

“Ez genuen inoiz errumaniar batek eta japoniar batek osaturiko bikoterik ezagutu, baina ondo funtzionatzen du. Bai maitasunean, bai zineman". B. T., EL DIARIO VASCO

Abiapuntu erakargarri bat, ongi lortutako giro aseptikoa, ezinegon atmosfera, tempo aproposa...”, Koldo Almandoz, BERRIA

Mundu nahasgarri batera eramatea lortzen du, zinez eta modu oso gaixotian onirikoa eta, aldi berean, egiazkoa eta zorrotza", Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO

Argazki finko fin eta nahasgarria eskaintzen du”, Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO

José Saramagoren eleberriaren egokitzapen artegagarria”, Mikel Insausti, ZAZPIKA

“Korritu egiten du, aurrera egiten du, liluratu”, Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO

'Campanellaren 3D-ko lanak txaloak eta goraipamenak jaso zituen Donostian", John Hopewell, VARIETY.COM

'Futbolín’ aita batek bere semeari kontatzen dion ipuina da, denbora-tarte batez ordenagailuko jokoak utz ditzan eta mahai-futbol xume eta epiko bati errepara diezaion", Oti Rodríguez Marchante, ABC

Ikusleek gogotsu ikusi zuten: tarte batzuetan isilik eta beste batzuetan barrez. Amaieran, txaloak entzun ahal izan ziren”, Manex Munduate, BERRIA

Bisualki ikusgarria da, akzioa muturreraino eraman dute, elkarrizketa arinak ditu, eta mugatuak ziruditen hainbat egoeraren potentziala ondo aprobetxatuta dago, une distiratsuak lortzeraino”, Angel Aldarondo, BERRIA

Bikaina 2001ari buruzko hasierako aipua; barrez lehertzeko modukoak erdiko erdilari itxura duenak bizitzaren zentzuari buruz eginiko bakarrizketak”, L. Martínez, EL MUNDO

Mahai-joko ezaguneko panpinek bizitza duten 'Futbolín’ filmaren emaitza estimulatzailea da animazioaren kalitateari dagokionez”, Pedro Vallín LA VANGUARDIA

'Futbolin' % 100 Campanella da", Gregorio Belinchón, EL PAÍS

“Michael B. Jordan aktoreak trebetasun handiz osatu du ondo landutako rola, eta primeran egokitu zaio narrazioaren erritmoari; hemen garrantzitsuena ez da betiko amaiera tragikoa, baizik eta proiekzioa bukatzean azaleratzen diren etenpuntuak”, Koldo Landaluze, GARA

“Paulina Garcíak ausardiaz jokatu du eta erabateko konprimisoa hartu du txukun-txukun marrazturiko pertsonaiarekin", Koldo Landaluze, GARA

"‘Gravity'k 3D-ak film batean berriz ere garrantzia izan dezan lortu du”, Toni García, EL PAÍS

Haren marrazki biziek haren izenean hitz egiten dute. Sentipen kontrajarriak eraginez”, Urtzi Urkizu, BERRIA

Film polita eta hunkigarria ondu du, eta akzioa bazterrean utzi du protagonistaren sentimenduetan arreta ipintzeko asmoz”, Beñat Eizagirre Indo, BERRIA

“Lan honen presentziak edozer zinema-jaialdi duin egin eta denboran iraunarazten duen une ahantzezin horietako bat ezartzen du", Juan G. Andrés, NOTÍCIAS DE GIPUZKOA

La vie d'Adèle

Nerabe baten eta gazte liluragarri baten bilaketa emozional eta sexualari buruzko historia bikain eta zirraragarria", Oti Rodríguez Marchante, ABC

“Hanif Kureishiren gidoia bikaina da, eta bere pertsonaiei adimena eta umorea darie, bizitzari, denborari, maitasunari, arteari eta elkarbizitzari buruz duten ikuspegia zorroztasunez eta sarkasmoz beteta dago”, Oti Rodríguez, ABC

“Bi pertsonaiak dira osoak eta konplexuak, aktore-bikote ikaragarri honek urteko interpretaziorik onena izan daitekeena eskaini digu”, Oti Rodríguez, ABC

“Bi aktore bikain ditu protagonista, batez ere Lindsay Duncan finari dagokionez; benetan merezi du emakume aktore onenaren Zilarrezko Maskorra”, Anton Merikaetxebarria, EL CORREO

“Gidoia estimulatzailea da primeran atzematen baititu edonor identifikatuta sentitzeko moduko sentsazio horiek". Mikel G. Gurpegui, EL CORREO

“‘Le week-end’ intimista, dotorea, adimentsua, gazi-gozoa eta sotila da (…) Lehiaketa barruan orain arte ikusi dudan film onena da”, Carlos Boyero, EL PAÍS

“Asteburu bat Parisen igarotzea erabaki duen adinean sartutako Birminghameko bikote bati buruzko entretenimendu liluragarria da hau; aktoreek, gainera, pertsonaiak sortzeko dohaina dute”, Carlos Pumares, LA RAZÓN

“‘Le week-end' filmak maitasunari, desioari, laguntasunari eta errutinari buruzko galderak planteatzen ditu, eta ondo baino hobeto erantzuten ditu, modu entretenigarrian gainera”, P. Vallín, LA VANGUARDIA

“'Las brujas deZugarramurdi’ artefaktu dibertigarria da; arrakasta handia izango du", Oti Rodríguez, ABC

“Zalantzarik gabe izugarrizko arrakasta izango du zinema-aretoetan”, Juan Arteaga, EL DIARIO VASCO

“Beldurrezko eta umorezko zalaparta hau oso ongi salduko da, % 100 De la Iglesia baita", Mikel G. Gurpegui, EL DIARIO VASCO

“Ikuslea bi orduz butakari helduta daukan energia deskarga”, Mitxel Ezquiaga, EL DIARIO VASCO

“Duela asko ez nuen horrenbeste irribarre, barre eta algara egiten zineman (...) gagak, elkarrizketak eta egoerak mundialak dira, grazia eta ikusgarritasuna nahastu egiten dira, aktoreen komikotasunak ez dirudi antzezpena, ikusleak ez du nahi hitz eta irudi festa hori amaitzerik”, Carlos Boyero, EL PAÍS

“Álex de la Iglesiarik onena, Álex egoera puruan”, Mikel Insausti, GARA

“Erabat bikaina, gozatzekoa”, Carlos Pumares, LA RAZÓN

"'Las brujas de Zugarramurdi' filmarekin azken urteetako Alex de la Iglesia onena itzuli da", Juan Zapater, NOTÍCIAS DE GIPUZKOA

“Aktore-zerrenda bikainak eta elkarrizketa, pertsonaia eta egoera sorta batek eguneroko paisaia hurbil bat argitzeko balio dute, egungo Frantziako gizon arruntaren erretratu korala”, Juan Zapater, NOTÍCIAS DE GIPUZKOA

Soiltasunez eta sentimenduz erakutsiko digu hiri batean ez atzera ez aurrera dagoen ama gazte baten bizitza", Oti Rodríguez Marchante, ABC

Elementu oso gutxirekin, zuzendariak kontakizun triste, intimo eta sakona eraiki du, minaren eta, berriz (‘Enemy’n bezala, baina, alderantziz) ere beldurraren arteko zerbaiten ingerada lausoak xehe marrazteko asmoz" Luis Martínez, EL MUNDO

Neurritasunez eta erritmo onarekin amarekiko gatazkaz hitz egingo digu oreka bikaina mantenduta. Ondo kontaturiko filma. Ez aurretik gertatutakoak ez ondorengoak garrantzirik ez duen pasarte bat, gaurkoari bakarrik erreparatzen diona"" Carlos Pumares, LA RAZÓN

Costa Ricako mirari txiki eta zoragarria", Begoña del Teso, EL DIARIO VASCO

Savage

“Bi ordu intentsu, non surfa, ‘wave of life’ delakoa eta itsasoa angelu guzietatik biluzten baitiren. Aitzindarien benekotasunetik eta xarmatik, jarraitzaile adeitsuen ikaragarrizko indarrera", Víctor Esquirol, GARA

Primeran jakin du apustu honen zentzua bilatzen, eta ikusleei protagonista dituen haurren altuera naturalean jartzeko aukera eman die”, Koldo Landaluze, GARA

“Malgutasuna eta diziplina uztartzen ditu film hunkigarri honek, eta amaierak esangura berezia du: bidegurutzea. Batu egiten duten bide adiskidetzaileak”, A.L, NOTÍCIAS DE GIPUZKOA

Interes historikoaz gaindi, tentsio narratibo handikoa da dokumentala. Istorioan kateatuta gelditzen da ikuslea”, Urtzi Urkizu, BERRIA

Etorkizunari begira, altxor gisa gorde beharko den dokumentala”, Urtzi Urkizu, BERRIA

Istorio txiki batekin emaitza aparta lortzen du Asier Altunak, amaiera txundigarri batekin”, Urtzi Urkizu, BERRIA

Brugueraren komiki legendarioetako protagonista zoragarriak berreskuratu ditu, eguneratuta, eta eutsi egin die puxtarriekiko eta bihurrikeriekiko haien maitasunari”, Ricardo Aldarondo, EL DIARIO VASCO

Zinemagileak pantaila handira eraman ditu Zipi eta Zipi haientzat sorturiko istorio originalarekin”, Carlos Pumares, LA RAZÓN

“Publikoak barre egiten du, txaloak jotzen ditu, gaiztoei garrasi egiten die eta zintzoak animatzen ditu… Erabateko arrakasta”, Mitxel Ezquiaga, EL CORREO

 
 
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: