"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
“Detaileei eskainitako garrantzia dela-eta detaile horien esanahia berebiziko izango da, eta hain da horrela, ezen keinu bakar batek argudioaren dinamika guztia aldatuko duela”.
Mikel Insausti, GARA
“Zinema atsegina, asmo onekoa eta samurra. Sorin ehuneko ehun; hark hain berezko dituen lanen pasioa dario”.
Juan Zapater, NOTICIAS DE GIPUZKOA
“Blogak eta txatak pantailan ondoen erabiltzen jakin duen filma”.
Juan Arteaga, DIARIO VASCO
“Edozein dokumental baino gauza gehiago argitzen dituen fikzio erreala, maisu zaharraren lezio berria”.
Gontzal Agote, BERRIA
"Zentzugabeko mundu horrekiko begirada bikaina eskaintzen du”.
Alberto Moyano, DIARIO VASCO
“Robin Hood moderno honetaz Gad Elmalehk egin duen karakterizazioa ezusteko atsegina izan da, batez ere erabilitako tonu arrunt satirikoagatik, inolako zolitasunik gabekoa”.
Mikel Insausti, GARA
“Estrategiak, gezurrak eta logelako zein bulegoko sekretuak Shakespeareren lanik onenen kutsua duen tragediaren luzapen bilakatuko dira".
Juan Zapater, NOTICIAS DE GIPUZKOA
“Harrigarria izango da istorioak hartuko duen norabidea. Gutxik imajinatuko zuketen halakorik hasierako eszenen geldotasuna ikusirik”.
Beñat Eizagirre Indo, BERRIA
“Bayona (...) ezinegonaren, tragediaren, indarkeriaren eta harriduraren gailurrera iritsi da”.
Oti Rodríguez Marchante, ABC
“Ondo eginiko zinema komertziala”.
Anton Merikaetxebarria, EL CORREO
“Bayonak (...) oso gauza zaila lortu du: haurrak ezin hobe aukeratzea eta zuzentzea; Spielberg onenaren mailan dagoela esango genuke. Eta filmaren hasiera harrigarria ere hark egina izan zitekeen".
Carlos Boyero, EL PAÍS
“Astindu egiten du ikuslea tsunamiarekin, eta, jarraian, familiaren tragediaren inpaktu emozionalarekin”.
Mikel G. Gurpegui, DIARIO VASCO
"Zinema-birtuosismo hutsa; lan profesional hunkigarria benetan, Spielbergen faktoriako edozein dofinek sinaturikoa izan zitekeena”.
Juan Zapater, NOTÍCIAS DE GIPUZKOA
“Estilo eta tratamendu ausartak, saturatuak eta fantasmalak, kiskalitako, ahantzitako, izoztutako paisaien gainean”.
Begoña del Teso, DIARIO VASCO