72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
2012-09-26

"Filmak une oso gozagarriak lortzen ditu baliabide eskasekin, eta historiak kontatzeko ironiaz, umorez eta indarkeriaz beteriko energia bikainaz baliatuta”.
Robert Koehler, VARIETY

“Zintak liluratu egiten du, engainurik gabe eraikitzen duelako, bere ausardia eta ezohikotasuna dela-eta, ia subertsiboa den edertasuna”.
Alberto Moyano, DIARIO VASCO

“(Valerok) ez zuen inoiz paper gainean gidoirik izan, baina bai plano eta kontraplano mordoa, kamera-mugimendu on eta interesgarriak, eta muntaketa-erabaki jakintsuak".
Begoña del Teso, DIARIO VASCO

“Courtoisen filma garbi garatzen da, behar dituen denborak, korapiloak eta elipsiak hartuta, eta ikuslea informazioz, hausnarketaz eta zalantzaz beteta”.
Begoña del Teso, DIARIO VASCO

"Garbia, ongi planteaturikoa; begiradaz, oroimenez, bakardadez eta (des)itxaropenez beteriko Shell itsasotik urrun geratzen da, baina gizakion arimatik eta haren misterioetatik gertu”.
Begoña del Teso, DIARIO VASCO

“Ia-ia Hitchcocken intrigen modura abiarazten da filma, eta ondoren, traba bat jarriko digu: alderdietako baten alde jartzera behartuta dagoen norbaiten gatazka morala”.
O.L. Belategui, EL CORREO

“Film politiko eta historiko sakona, ezinegona eragin eta sinesgarritasun filmiko izugarria duten oihartzun garaikideak dituena”.
Anton Merikaetxebarria, EL CORREO

“Zinema serioa, interesgarria, sendoa, ongi pentsatua, ongi armatua, pertsonaia nagusia muturreko egoeran jarri eta hari pultsu bikainarekin jarraitzen dakiena”.
Mikel G. Gurpegui, DIARIO VASCO

“Zer pentsa eta zer eztabaida ematen duen film ederra da The Attack”.
Harkaitz Cano, DIARIO VASCO

 
 
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: