72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash
2012-09-25

“Hiri kaotiko eta eder batera eginiko bidaia, hango gatazketan eta agonietan barrena, haren nahietan eta pozetan barrena".
Rocío García, EL PAÍS

“Eguneroko borrokari, erresistentziari eta harrotasunari buruzko istorioak, eta A ella le duele abestiak dioen bezala, min ematen dio bai, baina abesten jarraitzen du”.
Iratxe Fresneda, GARA

“Denboraren igarotzeaz, jaiotzen eta hiltzen denaz, memoria kolektiboaren bitartez berpizten dugunaz, horretaz guztiaz hitz egiten du (...) baita zintzotasunez eta umore askorekin hitz egin ere”.
Paula Echeverría, NOTICIAS DE GIPUZKOA

“Bazterkeriaren eta abusuaren jatorriari buruzko istorio zirraragarria”.
Fionnuala Halligan, SCREENDAILY

“Después de Lucía bullyingari buruz egin den filmik onenetako bat (…) da”.
Harkaitz Cano, DIARIO VASCO

“Artistak haur baten lehenengo pausuei buruzko Rembrandten estanpa batean harrapaturiko ideia baten handitasuna azaltzen duena unea da, seguruenik, artearen mirariaren eta emozioaren oinarriaren azalpenik zuhurrena eta hunkigarriena”.
Oti Rodríguez Marchante, ABC

“Zaila da hain elementu gutxirekin horrenbeste egitea. Txikitasunaren handitasuna da”.
Gontzal Agote, BERRIA

“Heriotzaren errealitate ukaezinaren aurrean tolesgabetasunaren galerari buruzko hausnarketa bikainak biltzen ditu eta, aldi berean, gerraren hondamendien gainetik, artearen garaipena aldarrikatzen du”.
Antón Merikaetxebarria, EL CORREO

“Filmean guztia dago ezin hobe neurtuta, kontrolatuta, ez dago espanturik, ezta keinu edo etenaldi hilik ere".
Luis Martínez, EL MUNDO

“Liluratzen nauten gauzez beteta dago Carrièrek eta Truebak mimo handiz idatzi duten korrontearen aurkako film sakon hau; buruarekin, bihotzarekin eta maitasun handiz dago egina, historiak behar duen erritmoarekin eta etenaldiekin, iradokitzeko gaitasunarekin, alaia eta tragikoa aldi berean".
Carlos Boyero, EL PAÍS

“El Artista y la Modelo lanean Truebak ikaragarri ongi landutako hausnarketa eskaintzen digu hiru kontzeptu handien gainean: bizitza, heriotza eta artea”.
Fionnuala Halligan, SCREENDAILY

“Ongi harilkatutako film sendoa da”.
Gontzal Agote, BERRIA

“Cantetek bere talentu eta jenio txar guztia erakutsi du lan honetan, baita lirismorako eta estrapolazio sentsorial eta poetikorako duen gaitasuna ere".
Antón Merikaetxebarria, EL CORREO

“Ederra, benetan”.
Carlos Pumares, LA RAZÓN

“Bizitza bati eta emozio batzuei buruzko erretratua, malko errazak eta irribarre artifiziotsua eragitea baztertzeari dagokionez beste apustu arriskutsu batzuekin bat egiten duena, esaterako Julian Schnabelek Le Scaphandre et le Papillon film bikainean planteatu zuenarekin”.
Koldo Landaluze, GARA

“Komedia handiaren eta melodramaren dosi egokiak ezusteko izugarri bilakatu du film hau”.
P. Vallín, LA VANGUARDIA

“Zuloak ikusgarria eta berritzailea da, indartsua, ausarta, harrigarria eta garrantzitsuena: benetakoa. Txundigarria, hitz batean esateko”.
Beñat Eizagirre Indo, BERRIA

 
 
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: