"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
“Hanekek (…) maisutasunez erretratatu du bizitzaren azken etapa, gizakion existentziaren hauskortasuna. Hanekeren zinema bizitzari begira irekitako leihoa da, eta hura disimulurik eta beldurrik gabe erakusten digu, sentimentaltasunean erori gabe, baina guztiok hunkituz".
Iratxe Fresneda, GARA
“Apartamentuan harrapatuta eta emaztearen gainbehera fisiko, mental eta psikologikoaren lekuko izatera behartuta dagoen Jean-Louis Trintignan bikainak antzezturiko pertsonaiaz jabetzen den ezinegona eta herstura bera antzemango ditu ikusleak Amour filma ikustean”.
Koldo Landaluze, GARA
“Estilo baten zalapartarik gabe, Jareckik argudioak arrantza egiteko karnata gisa funtzionatzea eta ikusleek amaierara arte buztankadak ematen jarraitzea lortu du”.
Oti R. Marchante, ABC
“Arbitragek oreka zail batean dirau zutik: thriller komertziala da, eta dagozkion familia, maitale, polizia-ikerketa eta enpresa traizio dosiak ditu. Baina, aldi berean, zinema adimentsuaren ligan jokatzen du, eta diru-goseari, boteretsuen moral-pobretasunari eta bizitzako bidegabekeriei buruz mezu argia helarazten digu”.
Carlos Boyero, EL PAÍS
“Arbitrage filmaren argudioa hain da sendoa ezen eleberri saridunen batetik egokitua baitirudien, baina ez, filmen narrazioaren ezagutza sakonean oinarrituta idatzi dute”.
Mikel Insausti, GARA
“Zeitlingek sorturiko paisaian, pertsonak inguruan duten natura bezain hondatuta daude, baina ez pertsonak ez paisaia, ez dira horrelakoak izan beti”.
Pedro San Juan, EL CORREO
"Zinemagilearen harrotasuna, kamera askearena, gidoi perfektuarena; piztiak otzantzen dituen eta ikusleak liluratzen dituen harrotasun menderaezina”.
Begoña del Teso, DIARIO VASCO
“Argudio benetan originalaz eta tratamendu bisual indartsuaz baliatuta, Zeitlinek animalia jangarriak pertsonak balira bezala filmatu ditu, eta pertsonak elikagaiak balira bezala”.
Alberto Moyano, DIARIO VASCO
“Arnasa kentzen du”.
EFE, NOTÍCIAS DE GUIPÚZKOA
“Silent City ehunduren bitartez ere antzeman daiteke. Bere zeluloidearenak? Bai, noski, baina bere zeluloidearenak Rosak zatikatzen ikasten duen arrainen berak dira".
Begoña del Teso, DIARIO VASCO
"Fikzio bilakaturiko dokumentala, horretarako % 85ean egiazkoak diren datu fidagarriak erabilita (...) Lee Bonnerrek klase handiarekin diseinatu duen aurrekontu txikiko ekoizpen hau eroso mugitzen diren kamera digital txiki, arin eta abilekin errodatua dute”.
Begoña del Teso; DIARIO VASCO