"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Dokumentalak Euskadin bakearen aldeko apustu argia egiten duten emakumeen ahotsak biltzen ditu, eta horiekin batera, beste latitude batzuetan bidea ireki dutenenak. Guztiak dira desberdinak. Orotara, indarkeriarik gabeko Euskadi baterantz abiatzen den bidea egiten hasteko ekarpen indartsua osatzen dute. Bide hori haien partaidetzarik gabe egitea ez litzateke eraginkorra.