72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
4+1: Brasilgo Zinema Garaikidea
4+1: Brasilgo Zinema Garaikidea
Inaugurazioa
Cao Hamburger
BRASIL 
105 min.
Inaugurazioa Filma 70eko hamarkadako São Paulo zurrunbilotsuan dago girotuta, eta herrialdea kontrolatzen duen erregimen militarrarekin zerikusirik ez duten hamabi urteko haur baten kezkez hitz egingo digu. Lana Berlineko zinema-jaialdian lehiatu zen, eta sariak irabazi zituen Habanan, Huelvan, Rio de Janeiron eta São Paulon.
Klausurako filma
EDUARDO COUTINHO
BRASIL 
105 min.
Klausura Eduardo Coutinho Brasilgo dokumentalgile ospetsuenetako bat da, eta ez-fikziozko dokumental honetan emakume sorta baten eguneroko bizitzaren erretratu burutsua planteatuko du. Horretarako, pertsonek egiazko bizitzan rol sorta bat nola interpretatzen duten aztertuko du.
Cao Guimaraes
BRASIL 
80 min.
Ibiltzearen eta pentsatzearen arteko harremanari buruzko filma da hau. Gauzak etengabe lekualdatzen ari diren eta inoiz ezartzen ez diren lekuaren erretratua; pentsamendu iragankorren, soinu efimeroen eta irudi pasakorren lekua, eta bizitza igarotze soil gisa aurkeztuko digu.
CHICO TEIXEIRA
BRASIL 
90 min.
São Pauloko langile-auzo batean bizi den eta manikuragile gisa familia aurrera ateratzen saiatuko den berrogei urteko emakume baten erretratua. Filmak saria jaso zuen 2006ko Donostia Zinemaldiko Zinema Eraikitzen atalean, eta hurrengo urtean Horizontes Latinos sailean lehiatu zen. Bestalde, sariak eskuratu zituen honako jaialdi hauetan: Chicago, Edinburgo, Guadalajara, Habana, Rio de Janeiro eta São Paulo.
Andrucha Waddington
BRASIL 
115 min.
Brasilgo aktore ezagunenetako bik, egiaz ama-alabak diren Fernanda Montenegrok eta Fernanda Torresek, interpretazio onenaren saria irabazi zuten Guadalajarako zinema-jaialdian film honetan eginiko lanagatik. Filmak, Brasil iparraldeko lur babesgabeetan naturako indarrei aurre eginez bizi diren hiru emakume-belaunaldiren bizitza gogorra kontatuko digu.
Sérgio Borges
BRASIL 
68 min.
Dokumentalaren eta fikzioaren arteko mugak ezabatzen ditu film honek, Belo Horizonte hiriko hiru biztanleren bizitzako une jakin batzuen erretratuaren bitartez: irakasle gisa lan egiten duen prostituta transexual bat, Hare Krishna den futbolzale bat, eta idazle izan nahi duen gizon bat. Filma 2011ko Rotterdameko zinema-jaialdian lehiatu zen.
Sérgio Oksman
ESPAINIA 
96 min.
Emmy B. Joseph Mengeleren akuri izan zen Auschwitzen. Hirurogei urte geroago, film batean parte hartzea onartuko du. Ikuslearen begien aurrean, dokumentalak norabidez aldatuko du, eta memoriaren tranpei buruzko hausnarketa bilakatuko da.
João Moreira Salles
BRASIL 
80 min.
Amaitu gabeko film bati buruzko dokumentala: Santiagok maiordomo gisa egiten zuen lan filmaren zuzendaria hazi zen etxean; urte batzuk geroago, Santiagori buruzko film bat egiten saiatuko da hura. Baina orain, bere garaian errodaturiko materiala berreskuratu du berriz. Filmak sariak irabazi ditu Miamiko eta Limako zinema-jaialdietan.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: