"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Dokumentalaren eta fikzioaren arteko mugak ezabatzen ditu film honek, Belo Horizonte hiriko hiru biztanleren bizitzako une jakin batzuen erretratuaren bitartez: irakasle gisa lan egiten duen prostituta transexual bat, Hare Krishna den futbolzale bat, eta idazle izan nahi duen gizon bat. Filma 2011ko Rotterdameko zinema-jaialdian lehiatu zen.