"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
São Pauloko langile-auzo batean bizi den eta manikuragile gisa familia aurrera ateratzen saiatuko den berrogei urteko emakume baten erretratua. Filmak saria jaso zuen 2006ko Donostia Zinemaldiko Zinema Eraikitzen atalean, eta hurrengo urtean Horizontes Latinos sailean lehiatu zen. Bestalde, sariak eskuratu zituen honako jaialdi hauetan: Chicago, Edinburgo, Guadalajara, Habana, Rio de Janeiro eta São Paulo.