"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Brasilgo aktore ezagunenetako bik, egiaz ama-alabak diren Fernanda Montenegrok eta Fernanda Torresek, interpretazio onenaren saria irabazi zuten Guadalajarako zinema-jaialdian film honetan eginiko lanagatik. Filmak, Brasil iparraldeko lur babesgabeetan naturako indarrei aurre eginez bizi diren hiru emakume-belaunaldiren bizitza gogorra kontatuko digu.