"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Inaugurazioa
Filma 70eko hamarkadako São Paulo zurrunbilotsuan dago girotuta, eta herrialdea kontrolatzen duen erregimen militarrarekin zerikusirik ez duten hamabi urteko haur baten kezkez hitz egingo digu. Lana Berlineko zinema-jaialdian lehiatu zen, eta sariak irabazi zituen Habanan, Huelvan, Rio de Janeiron eta São Paulon.