"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
‘Bigarren belaunaldiak lekukoa hartu duela esan daiteke Americano filma ikusita.’
Koldo Landaluze, GARA
‘Arriya filma edonori gomendatzen diot; bestelako itxura eman arren, oso unibertsala da. Gure zinema eta imajinarioa aberasten duen lan ederra.’
Xabier Mendiguren Elizegi, DEIA
‘Zuri-beltzean filmatutako pelikula zorrotza, antzeztaldearen lan gogoangarria lagun duena; zinema-egintza soil batean, haragizko izakiekin, eskukada bat giza egia, berebiziko ezkortasuna eta etsipenak jotako pertsonaien zorigaitzak oharkabean jasotzen dituen kamera bat.’
Antón Merikaetxebarria, EL CORREO
‘Ripsteinek (pozoituta) oparitu digun lan hau, Ripstein hutsa da. Testuak pasioa, gehiegikeria eta belztasuna igortzen dizkigu.’
Mikel G. Gurpegui, DIARIO VASCO
‘Ripsteinek porrota deskribatzen du haragi bizitan, herdoilduta zirudien talentuarekin.’
Carlos Boyero, EL PAÍS
‘Lehendabiziko mugimendutik hasita, ohean etzanik dagoen emakume-aldakaren arabesko sentsuala, bihurgune zorabiagarriak; Ripstein galdutako paradisuaren bila abiatu da.
Juan Zapater, NOTÍCIAS DE GIPUZKOA
‘Hunkitu eta entretenitu egiten gaitu, garai bateko zinemaren xarma eta egungoaren modernitatea uztarturik.’
Koldo Landaluze, GARA
‘Aukera bat emanez gero, oso gustura ikusten da, eta hitzak ez dira faltan sumatzen.’
Beñat Eizagirre Indo, BERRIA
‘Egokitzapen honen alderdirik onena ez da hain abila izatea, hain arina, hain ikusgarria, hain jostaria, eta horren ondo muntatua, erritmoak eta koreografiak horren ondo egokituta (...) onena hori eta gainerako guztia da.’
Begoña del Teso, DIARIO VASCO
‘Film entretenigarria eta landua, inori huts egiten ez diona, garai bateko abenturazaleen dibertsioari dagokionez.’
SCREENDAILY