72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Lehen orrialdea Industria Newsflash
Newsflash 9/16/2011
2011-09-19

‘Rodrigo Garcíak adimenez eta sentimenduz kontatzen du ondo atera ezin daitekeen istorio tragiko hau, konpondu ezin dena.’
Carlos Boyero, EL PAÍS

‘Lan itzela egiten dute biek, halako moldez non gizonezkoen rolean sarturik ikusi ondoren ikusleak shocka hartzen baitu, lehen aldiz emakumezko arropak soineratzen dituztenean’
Harkaitz Cano, DIARIO VASCO

‘Barru-barrutik egindako filma, ikusleari naturara eta bizitzaren soiltasunera itzultzeko irrika pizten diona.’
EFE

‘Nader and Simin, a Separation egungo kontakizuna da, eta Irango gizartearen errealitatera eramaten gaitu; beren mugetatik harago bideak topatzen saiatu bai, baina, era berean, garai bateko familia eta erlijio usadioei estu loturik.’
Koldo Landaluze, GARA

‘Sasoi baten iraganari buruzko dokumentua; Espainiak 70eko amaierako trantsizioa alde batera utzi eta abiadura bizian kontsumo-gizartearen bideari heldu zionekoa.'
VARIETY

‘Sekuentzien etika bisuala, konposizioa, antolaketa eta eraikuntza zorrotz eta liluragarriak ditu.’
Begoña del Teso, DIARIO VASCO

‘Arima zaurituak eta sexu-grina jorratzen dituen drama. Alderik nabarmenen artean, McQueen jaunak New Yorkeko gau zorabiagarria eta ia suizida erakusten dizkigu, baita neba-arrebek dituzten traumei zentzua emateko duen intentzionalitate sotila ere.’
Koldo Landaluze, GARA

«Irristakorra, zalantzagarria eta krudela erabat, baita soinu-paisaia ere; bakarra da Snowtown. Erraiak limurtzen dizkigun horietakoa.’
Begoña del Teso, DIARIO VASCO

‘Take This Waltz filma ederki mugitzen da harreman pertsonalen lur labainetan; irudikatutako desioen eta hitz adierazi gabeko frustrazioetan, hain zuzen.’
Mikel G. Gurpegui, DIARIO VASCO

‘Komedia erromantiko atsegina.’
Mikel Insausti, GARA

 
 
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: