72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
4 + 1: Mexikoko zinema garaikidea
4 + 1: Mexikoko zinema garaikidea
Carlos Reygadas
Mexiko-Frantzia-Holanda 
132 min.
Johan eta bere sendia menotarrak dira, Lehen Mundu Gerraren ostean Mexiko iparraldera joandako korronte protestante anabaptista baten jarraitzaileak. Horietako asko oso kontserbadoreak dira, eta XVI. mendeko baldintza berberetan bizitzea erabaki dute; beste batzuk, ordea, moderatuxeagoak, eta medikuntza zientifikoa onartzen dute. Edonola ere, telefonoa, Internet eta tankerako komunikabideak erabili gabe jarraitzen dute. Jainkoaren eta gizakien legearekin erabateko kontraesanetan, Johan ezkondua eta familiaburua beste emakume batekin maiteminduko da.
Diego Luna
Mexiko 
83 min.
Abel bederatzi urteko mutila da, eta osasun mentaleko zentro batean daukate, bere portaeraren eta hitzik ez egiteko setaren ondorioz. Ama ezkongabeak medikuarekin hitz egingo du, haurrari astebetez kanpoan egoten utz diezaioten. Aita falta izanik, Abelek ezohiko aita baten egitekoa hartuko du bere gain. Film honek Horizontes eta Gazteriaren sariak eskuratu zituen 2010ko Donostia Zinemaldian.
Pedro González-Rubio
Mexiko 
70 min.
Dokumentalaren eta fikzioaren arteko lan honetan, Mexikoko kostaldean bizi den gizon bat, maia jatorriz, berriro elkartuko da emakume italiar batekin eduki zuen semearekin. Haurra laster joango da amarekin bizitzera; aita-semeak elkarrekin egongo dira denbora-tarte labur batez, naturarekin harremanetan.
Yulene Olaizola
Mexiko 
80 min.
Mexiko Hiriko Shakespeare eta Victor Hugo artean dago Rosa Carbajal ostatua, istorio bitxi eta zirraragarria gertatutako tokia. Orain hogei urte, Rosak Jorge Riosse maizter gaztea ezagutu zuen, eta adiskide min bilakatu ziren. Film honek Horizontes sariaren aipamen berezia eskuratu zuen 2008ko Donostia Zinemaldian.
Fernando Eimbcke
Mexiko 
81 min.
Suntsitutako familia batetik ihes egiteko ahaleginetan, Juanek auto-istripua izango du hamasei urterekin. Autoa konpondu nahian hiria zeharkatzen ari dela, giro absurdu eta txundigarrian bizi diren hiru pertsona ezagutuko ditu; horiei esker, heriotza zer-nolako gertakari natural eta ulertezina den konprenituko du. Lake Tahoe 2008ko Donostia Zinemaldiaren Zabaltegi-Perlak sailean eman zuten.
Tatiana Huezo
Mexiko 
104 min.
Gerra zibil latz batek astindutako El Salvadorreko herrixka batean girotutako dokumentala, bertako familia-talde baten bizimodua kontatzen duena. Tankera horretako sarraskia bizi ostean, gizakiak jaikitzeko, berreraikitzeko eta berriro bizitzari ekiteko zer-nolako gaitasuna duen erakusten du filmak. Erabat suntsitu ostean, biztanleen kemenari esker altxatutako herri honetako biztanleek minarekin bizi izaten ikasi dute. Kontakizun honek, era berean, herritarrek beren lurrari eta jendeari dioten maitasuna erakutsiko digu. Salvadorreko mendi artean gelditutako herrixka, oihanean galdurik eta hezetasunez blai.
Rigoberto Pérezcano
Mexiko-Espainia 
94 min.
Andrés Mexikoko mugara joan da, Estatu Batuetan sartzeko helburuz. Iritsi berri den hiri horretan, Tijuanan, bizimodua ez da batere erraza. Andrések bere sentimenduei aurre egin beharko die. Hau da, sorterrian utzi zuenari eta Tijuanan aurkitu duenari: Cata, Ela eta Asensio. Norteado 14. Zinema Eraikitzen sailerako aukeratu zuten. Ondoren, 2009ko Donostia Zinemaldiaren Zabaltegi-Zuzendari Berriak sailean parte hartu zuen.
Mariana Chenillo, Fernando Eimbcke, Amat Escalante, Gael García Bernal, Rodrigo García, Rodrigo Plá, Diego Luna, Gerardo Naranjo, Carlos Reygadas, Patricia Riggen
Mexiko 
110 min.
Hamar film laburrek osatutako filma, errealizadore mexikar prestigiotsu banak zuzenduta. Mexikoko Iraultzaren (1910-1917) ikuspegi kritikoa ematen du. Film labur horietako bakoitzak kontzientzia kolektiboan irauten duen "iraultza" ideiaren azalpen berezia egingo du. Horretarako, zuzendari bakoitzak bere unibertso formalak eta estetikoak baliatuko ditu.
Nicolás Pereda
 
76 min.
Senarrak utzi ostean, Teresak egunak etsita emango ditu, zer gertatu ote zen ulertu nahian. Erantzunak topatu ordez, senarra ezagutzen duten pertsonen kaleak eta etxeak bisitatzeari ekingo dio. Fikzioa eta dokumentala nahastuz, herriak eta biztanleak deskribatuko dituzte emaztearen bisitak baliatuta. Verano de Goliat filmak abandonuaren, bete gabeko promesen, deskonexioaren eta betiereko irrikaren osteko sufrimenduaz gogoeta egiten du.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: