72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Horizontes Latinos
Horizontes Latinos
Adrián Biniez
Uruguai 
90 min.
Jara Montevideoko supermerkatu bateko segurtasun guardia bakarti eta lotsatia da eta 35 urte ditu. Gela bateko jagoletza kamerak kontrolatzea da haren ardura. Gaueko txandan lan egiten duenez, inguruan ez da mugimendu handirik izaten eta, gutxi gorabehera, etxean egingo lukeena egiten du: filmak ikusi, gurutzegramak egin eta musika entzun. Haren bizitza aldatu egingo da, kasualitatez, 25 urteko garbitasuneko emakumea, Julia, aurkitzen duenean. Hasieran Jarak segurtasun-kameren bitartez begiratuko du, baina laster, jarraitu egingo du, zinemara, hondartzara, baita beste gizon batekin ateratzen denean ere. Egun batean zuzendaritzak zenbait langile kaleratuko dituela entzungo du. Julia dago langile horien artean. Jarak dilema bati egin beharko dio aurre orduan: bere obsesioa ahaztea edo hari aurre egitea.
Cary Joji Fukunaga
AEB-Mexiko 
96 min.
Hondurasen bizi den Sayra nerabearen ametsik handiena etorkizun hobea izatea da. Aspaldian ikusi ez duen aitarekin aurkitzen denean, hark eskainiko dio bere ametsa eskuratzeko aukera bakarra: aita eta osabarekin Mexikora joatea eta handik, AEBetara. Bitartean, "Willy" ezizenarekin ezagutzen duten Casper, Tapachulan (Mexiko) bizi den nerabea, Mara Salvatrucha gazte taldeko kidea da; haren burua Lil' Mago da. Hamabi urteko Smiley taldera etorri berria da, eta sartzeko, proba gogorra gainditu beharko du. Sayra eta bere senideek muga zeharkatuko dute eta Tapachulako geltokian AEBetara doan zama-tren batera igotzea lortuko dute. Tren berean igoko dira Lil' Mago, Casper eta Smiley, immigranteei lapurtzeko.
Carlos Serrano Azcona
Espainia-Mexiko 
70 min.
Santiago bere familiarengandik bananduko da. Epaileak ez dio emaztearengana eta seme-alabengana hurbiltzen uzten. Gainera, gertatutakoaren eta bere bizi-estiloaren ondorioz, lagun baten tabernan lan egin "beharko" du. Handik bota egingo dute. Horrela hasiko dira bere egunik okerrenak, Madrilgo kaleetan barrena; orduan, aurre egin beharko dio bere errealitateari eta aldatu ala hiltzeko erantzukizunari.
Javier Fuentes-León
Peru-Kolonbia-Frantzia-Alemania 
102 min.
Miguel herrixka bateko arrantzalea da, ezkonduta dago eta haurra izango du laster; baina ezkutuan, maitasun-harreman bat du Santiago margolari kanpotarrarekin. Miguelek dilema handi bati egin beharko dio aurre Santiago itsasoan itotzen denean eta hil ondoren itzuli eta bere gorpua bilatzeko eskatzen dionean, herriko erritualen arabera lurperatu eta bere arimak atseden har dezan. Hark eskatutakoa egiten badu Santiagorekin zuen harremana argitara aterako da, eta Miguelen ezkon-bizitza eta izen ona hondatuko dira. Ez badu egiten, ordea, Santiago betirako noraezean ibiliko da.
Michel Franco
Mexiko-Espainia 
90 min.
Daniel eta Ana neba-arrebak izateaz gain, lagun onak ere badira. Biak beren bizitzako une oso garrantzitsuak bizitzen ari dira eta elkarri laguntzen diote. Ana ezkontzear dago eta Daniel nerabezaroan sartu da bete-betean; heldua izaten ikasten eta bere nortasuna definitzen ari da. Gertakari dramatiko batek beren nahiei eta beldurrei aurre egitera behartuko ditu. Anai-arrebentzat ezer ez da lehen bezala izango. Bien arteko harremana, ezkontza planak eta familiaren funtzionamendua mehatxupean egongo dira Danielek eta Anak ezkutatzen duten sekretua dela-eta.
Israel Adrián Caetano
Argentina 
77 min.
Marianak ez du bere izena gustuko eta nahiago du Gloria deitzea. Bere gurasoak banandu egin ziren berak urtebete egin baino lehen, eta orain, banandutako bikote asko bezala, berriz ere etxe berean bizitzera behartuta daude, ez daukatelako lan duin bat. Cristinak, haren amak, etxearen zati bat alokatu dio senar ohiari beste diru-sarrera bat izateko. Franciak, beren etxeetatik oso urrun joango ez diren pertsonei buruz hitz egiten digu, beren etxeetan, nola hala, kanpoan dauden gauza itsusietatik babesten diren horiei buruz, hain zuzen. Bitartean, Marianak, musika jarriko du gurasoak eztabaidatzen ez entzuteko. Lehen, haurtxoa zenean, entzun ez zituen eztabaida horiek, babesgabeen lasaialdia dira orain.
Alejandro Fernández Almendras
Txile-Frantzia-Alemania 
89 min.
Uda amaierako egun luze bat da; Txile hegoaldeko nekazari familia bateko lau kide borrokan ari dira bizi diren mundu aldakorrera egokitzeko. Mundu horretan bideojoko bat edo soineko berri bat litro bat esne edo baso bat ardo bezain baliotsuak izan daitezke. Mundu berri globalean, tradizioaren eta modernitatearen arteko mugak lausotzen ari dira eta balioak azkar aldatzen dira.
Cristián Jiménez
Txile-Portugal-Frantzia 
105 min.
Negua da Valdivian. Merkataritza-gune bateko guardia lapur elegante batekin maiteminduko da. Funtzionario saiatu bat langabeziarako trebatzeko tailer batera bidaliko du bere enpresak. Eskiatzaile itsu batek ikusmena berreskuratuko du eta, bat batean, hiriak izutu egingo du. Negua aurrera doa. Inguruko guztiak irreala dirudi: ilusio optikoak.
Santiago Loza
Argentina 
80 min.
Emakume batek bere gorputza medikuntzako ikasleei eskaintzen die beren praktiketarako. Gazte horietako bat obsesionatu egingo da emakumearekin. Jarraitu egingo du; haren bila ibiliko da. Elkar ezagutuko dute. Elkar aurkituko dute. Elkarrekin leku ezezagun baterako bidaia luzeari ekingo diote. La invención de la carne bi pertsonaia horien arteko harreman arraroaren deskribapena da. Urruneko lekuak. Soinu txikiak, keinuak, misterioa. Limiteetatik sortuko den bidea. Ibilbideak eta haiek dakarten nekea.
Gustavo Montiel Pagés
Mexiko-Argentina 
93 min.
Juan argazkilari obsesiboa da, munduarengandik isolatu da eta bere emazte ohia eta semea Argentinako Patagonia eskualdeko eremu izugarrian erretiratuta eduki ditu. Aita ezin hobea da, dedikazio handikoa eta maitekorra, baina bere aita rola mehatxupean dagoela sentituko du, ustezko desleialtasun bat dela-eta etxetik bota duen Mar-ek, Leo seme txikiarekin alde egin nahi duela esaten dionean. Ondorioz, Juanen obsesioa gaixotasun kriminal bilakatuko da.
Nicolás Pereda
Mexiko-Kanada 
90 min.
Gabino, mudantza kamioi bat gidatzen duen gaztea, bere ama Teresarekin bizi da eta harekin harreman hotza du. Amak Gabino anai zaharrena Miguel bezalakoa izatea nahiko luke. Miguel ez da inoiz bisitan etortzen, ordea. Teresaren ama bakarrik hilko da bere etxean. Bi aste geroago, Teresak eta Gabinok haren gorpua aurkituko dute eta inori ezer esan gabe lurperatuko dute.
Julia Solomonoff
Argentina-Espainia-Frantzia 
92 min.
La Boyita ur gainean ibiltzeko gaitasuna duen roulottea da, etxe anfibio moduko bat, eta zalantzarik gabe, nerabezaroan sartzear dagoen Jorgelinarentzako babeslekua. Aitarekin oporretara joango da landara, eta han, Mario ezagutuko du, Jorgelinak erantzun ezin dituen galderak egingo dizkion mutikoa.
Ciro Guerra
Kolonbia-Argentina-Alemania-Holanda 
117 min.
Ignacio Carrillo juglareak hainbat urte eman zituen herrietan eta eskualdeetan barrena bere akordeoiarekin kantuak eramaten. Orain, Kolonbia iparraldeko eskualdean zehar bere azken bidaia egitea erabaki du, instrumentua bere irakasle zaharrari itzultzeko, hura ez gehiago jotzea erabaki baitu. Bidean Fermínekin egingo du topo. Gazteak ilusio bakarra du bizitzan: Ignacioren urratsak jarraitzea eta hura bezalakoa izatea. Bakardadearekin nekatuta, Ignaciok onartu egingo du gaztearen laguntza, eta elkarrekin ekingo diote Majagualetik (Sucre) Taroarako bidaiari, Guajirako basamortua zeharkatuta. Bidean Karibe kulturako hainbat gauza ezagutuko dituzte, eta abentura eta aurkikuntza ugari biziko dituzte. Ignaciok berea ez bezalako bide bat erakutsi nahi dio Fermini, horrenbeste bakardade eta tristura bizi ez ditzan, baina horretarako bere patuaren deiari egin beharko dio aurre; hark oso bestelako etorkizuna baitauka prestatuta maisuarentzat eta ikaslearentzat.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: