European Distributors: Up Next! ekimenak 2008an izandako arrakasta ikusita, European Film Promotion (EFP) erakundeak eta Donostia Zinemaldiak aurten ere lekua egingo diote Europako herrialde txikietako banatzaileei laguntzeko programari, irailaren 18tik 21era. Ekimenaren helburua Europan zehar Europako filmen banaketa sustatzea da, baita banatzaileen eta merkataritza agenteen arteko harremanak estutzea ere. Izan ere, Europako film gehienek arazo izugarriak dituzte oraindik ere beraien herrialdeetatik kanpoko zinema aretoetara iristeko.
Aurtengoan, banaketari dagokionez antzeko arazoak dituzten Europako herrialde txikietako banatzaile independenteen egoeran jarriko du arreta ekimenak. EFPko kideek eta Donostia Zinemaldiak hautatutako zortzi banatzaile izango dira Donostian, merkatuaren indarguneak eta ahulguneak aztertzeko eta herrialde bakoitzaren berezitasunak ezagutarazteko asmoz. Horrez gain, etorkizunean antzerki obrak banatzeko aukerak ere aztertuko dituzte. European Distributors: Up Next! programak Europa Distribution sarearekin elkarlanean egiten du lan.
Ekimena Europar Batasuneko MEDIA programak finantzatzen du. Media programako kide gisa, Variety aldizkariak ekimenerako aukeratutako banatzaileek zinema independenteari egindako ekarpena azpimarratuko du.
European Distributors: Up Next! programarako aukeratutako banatzaileak 2009
Herrialdea | Izen-abizenak | Enpresa |
Belgika | Annemie Degryse | Lumière |
Finlandia | Peter Toiviainen | Sandrew Metronome |
Islandia | Isleifur Thorhallsson | Green Light Films |
Irlanda | Siobhán Farrell | Eclipse Pictures |
Mazedoniako JEO | Tatjana Curcinska Pepeljugoska | Manakifilm |
Norvegia | Kjetil Omberg | Euforia |
Portugal | Gil Santos | Ecofilmes |
Serbia | Zoran Stanković | MegaCom Film |
Ekimenean parte hartu duten EFPko kideak honakoak dira:
Film Center Serbia, Finnish Film Foundation, Flanders Image, ICA Portugal, Icelandic Film Centre, Irish Film Board, Macedonian Film Fund, Norwegian Film Institute
Kontaktua
European Film Promotion
Donostia Zinemaldia
Europar Batasunaren eta bertako kide diren erakundeen MEDIA programaren laguntza jasotzen du EFPk. Horrez gain, sustapen eta harreman publikoetako jarduerek Centre National de la Cinématographie (CNC) erakundearen laguntza jasotzen dute . European Distributors: Up Next! ekimenak, gainera, Donostia Zinemaldiaren eta Variety aldizkariaren laguntza jasotzen du. Hanburgon kokatutako bulegoak, berriz, Alemaniako Gobernu Federaleko Kultura eta Prentsa Arloko komisarioaren eta Hanburgoko Kultur, Kirol eta Prentsa Sailaren finantziazioa jasotzen du.