AMAIERAKO KOMUNIKATUA
SALES OFFICE 2007
Lanbide-jardueraren gorakada nabarmena
Donostiako 55. Zinemaldian
2007/10/24 |
|
|
Sektoreko profesionalen lanbide-jarduerak gorakada nabarmena izan du Donostiako Zinemaldiaren 55. edizioan. Industriako 1.200etik gora akreditatuak (2006. urtearekin alderatuta pittin bat igo den kopurua, baita ordezkatutako enpresa eta herrialdeen kopuruari dagokionez ere) maizago hurbildu dira Sales Officera, alegia Kursaal Elkarguneko bulegora, bisitaldi-kopurua urte batetik bestera 2.000 bisitalditik ia 3.000ra hazi delarik.
Profesionalen partaidetza nabarmen handitu da bai Zinema Mugimenduan 3 ekitaldian, bai Zinema Eraikitzen 12 ekimenean, baita Pirinioez Haraindiko Koprodukzio Foroan ere.
Aurten ere, bideoteka maila handian baliatu da, 1.400 ikustaldi inguru izan ditu 170 filmez osaturiko katalogoak.
2007. urtean proposatutako bi ekimenek, informazio profesionalaren trataera hobetzeko Sales Officen eta Variety aldizkariaren arteko lankidetza, eta egunero ospatutako Happy Hours direlakoak, oso harrera ona izan dute akreditatuen artean.
Zinema industriako profesionalen, erosleen eta saltzaileen neurrira antolaturiko zerbitzuak eskaini ditu berriz ere Sales Officek, Kursaal Elkargunearen erdi-erdian kokaturiko 500 m2-ko gunean, kontaktuak eta bilerak, filmen ikustaldiak eta hauen promoziozko materialen erakusketa erraztearren.
Sales Officek honakoen lankidetza eskertzen du: Europar Batasuneko Media Programa, EGEDA (Ikus-entzunezko Ekoizleen Eskubideen Kudeaketa Erakundea), ICEX (Kanpo-merkataritzaren Espainiako Institutua), Madrid Film Commission eta Cinema Do Brasil.
|
BERTARATUAK
- 1.210 akreditatu Sales Officen (2006an: 1.208)
- 797 enpresa (2006an: 717)
- 58 herrialde (2006an: 53)
- 2.939 bisitaldi Sales Officera Zinemaldiaren hamar egunetan zehar (2006an: 2.092)
BIDEOTEKA
- 168 film eskuragarri (2006an: 166)
- Guztira, 1.391 ikustaldi (2006an: 1.438)
- Gehien eskatutako filmak:
- Mataharis (Espainia, Sail Ofiziala)
- Caótica Ana (Espainia, Euskal Zinearen Eguna)
- Dos Miradas (Espainia, Made In Spain)
- Déficit (Mexiko)
- Lucio (Espainia, Zabaltegi )
- Párpados Azules (Mexiko, Horizontes)
- Aurora Boreal (Mexiko, Horizontes)
- Cosmos (Espainia, Zabaltegi)
- Ladrones (Espainia, Made In Spain)
- El Asaltante (Argentina, Horizontes)
- Una novia errante (Argentina, Horizontes
KOMUNIKAZIOA
Estreinako aldiz, Donostiako Zinemaldiak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Variety aldizkariarekin, zeina Sales Officeko zine-industriari buruzko informazioa Zinemaldiaren Egunkarian idazteaz arduratu baita.
Zinemaldiko egoitzetan banaturiko edizio inprimatuaz gainera, informazio honen guztiaren berri jasotzeko aukera izan da web ofizialeko Sales Office atalean, www.sansebastianfestival.com, baita Variety aldizkariaren web gunean ere: www.Variety.com.
Zinemaldia bitartean, “Newsflash” direlakoek zinemaldiaren sail ezberdinetan hautaturiko pelikulek komunikabideetan izandako oihartzunaren berri eman dute egunero.
JARDUERAK
Zinema Mugimenduan 3
Zinema Mugimenduan filmaketa amaieran edo postprodukzio aldian dauden film luzeei irekitako Donostia Zinemaldiko ekimen bat da, beti ere Aljeria, Egipto, Jordania, Libano, Maroko, Palestina, Siria, Tunisia eta portugaleraz mintzo diren afrikar herrialdeetako zinemagileek egindako lanei zuzendua. Amiens (Frantzia) eta Friburgoko (Suitza) zinema jaialdiek Tarifako Afrikar Zinemaren Mostrarekin lankidetzan antolaturikoa.
82 bertaratutako, 68 erakunde, 17 herrialde. (2006an: 59 bertaratutako, 39 erakunde, 14 herrialde)
Egitaraua:
- Recycle, Mahmoud Al Massad (78 min) (Jordania)
- Nos lieux interdits, Leila Kilani - Lehen bertsioa (80 min) (Maroko)
- Je veux voir, Khalil Joreige eta Joana Hadjithomas (70 min) (Libano)
- Salt of This Sea, Annemarie Jacir – Lehenbiziko irudiak (40 min) (Palestina)
- Aurkezpenak: Amiens, Friburgo eta Tarifako zinemaldiak; Avándalus, Andaluziako Ikus-entzunezko Ekoizpenen Ataria, eta Arabiar Etxea.
Sariak:
- Hautaturiko lau filmak gaztelaniazko azpititulatu baten etekina izango dute Arabiar Etxearen eskutik, 13.000 euroko zenbateko oso batez.
- Mahmoud Al Massaden RECYCLE filmak (Jordania), honako etekinak jasoko ditu:
- CNCren (Frantses Zinematografiaren Zentro Nazionala) postprodukziorako laguntza, 15.000 euroko zenbateko batez
- Mikros Imagek eskainitako kalibratze digital bat
- Swiss Effects eta Kodak Suisse enpresek eskainitako puzte bat
- Titra Filmek eskainitako frantses eta ingeleseko azpititulatu bat
- Friburgoko zinemaldiak eskainitako 35mm-ko kopia ba
- Anne-Marie Jacir-en SALT OF THE SEA filmak (Palestina), honako etekinak jasoko ditu:
- CCMren (Marokoar Zinematografia Zentroa) postprodukziorako laguntza bat, zenbatekoa produkzioarekin adostuko delarik
- 15.000 euroko postprodukziorako laguntza bat, Parisko MACTARI (www.mactari.fr) nahasketa auditorioak eskainia
- Amiensgo zinemaldiak eskainitako 35mm-ko kopia ba
Hautaturiko zinemagile guztiek Donostiako Zinemaldiak eta Tarifako Afrikar Zinemaren Mostrak antolaturiko Zinema Mugimenduan urteroko biran parte hartzeko aukera izango dute Argentinan, Kolonbian eta Mexikon zehar. Cervantes Institutuak, bestalde, jatorrizko egitarau bat proposatuko du bere nazioarteko sarerako, orobat Zinema Mugimenduan eta Zinema Eraikitzen ekimenetako filmak eta zinemagileak uztartuz.
Zinema Mugimenduan 3 – Amaitutako filmak izenpeko atalak Jean-Pierre Lledóren ALGÉRIE, HISTOIRES À NE PAS DIRE eta Saïd Ould-Khelifaren VIVANTES film aljeriarrak proposatu ditu.
Zinema Eraikitzen 12
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak eta Toulouseko Zinema Latinoamerikarren Topaketek postprodukzio aldian dauden latinoamerikar eta espainiar film luzeentzako antolaturiko hitzordu profesionala.
198 bertaratutako, 127 erakunde, 21 herrialde (2006an: 184 bertaratutako, 124 erakunde, 18 herrialde)
Egitaraua
- Acné, Federico Veiroj (Uruguai, Argentina, Espainia, Mexiko)
- A festa da menina morta, Matheus Nachtergaele (Brasil, Argentina, Portugal)
- La extranjera, Fernando Díaz (Argentina)
- Gasolina, Julio Hernández Cordón (Guatemala)
- Sol na neblina, Werner Schumann (Brasil)
- Una semana solos, Celina Murga (Argentina)
Sariak
- Industriaren Zinema Eraikitzen Saria: Gasolina, Julio Hernández Cordón (Guatemala). Estudios Exa, Kodak (Zinema profesionaleko atala), Mediapro, Molinare Madrid, No problem Sonido Technicolor Entertainment Services Spain eta Titra Film enpresek film irabazlearen postprodukzioa osatuko dute, ingelesez azpititulatutako 35mm-ko kopia bat erdietsi arte.
- TVE saria: Acné, Federico Veriroj (Uruguai, Argentina, Espainia, Mexiko), eta Sol na Neblina, Werner Schuman (Brasil). Film irabazleen emankizun eskubideen erosketan datzana.
- Casa América saria: Gasolina, Julio Hernández Cordón (Guatemala). 10.000 euro gordinez hornitutako postprodukziorako laguntza.
- Signis saria: La extranjera, Fernando Díaz (Argentina). 25.000 dolarez hornitutakoa, Latinoamerikako Postprodukzio Zinematografikorako VI. Signis Lehiaketaren baitan.
- CICAE saria: Gasolina, Julio Hernández Cordón (Guatemala). AFCAEk Frantzian dituen mila zinema aretoen babesa (eta gero atzerrian) “Cinediversidad” operazioaren eremuan.
- Zinema Eraikitzen ekimeneko film guztiek nazioarteko zabalkundea izango dute Cervantes Institutuko mundu mailako sarearen bitartez.
Pirinioez Haraindiko III. Koprodukzio Foroa
IBAIAk (Ikus-entzunezko Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea) Sales Officeren koordinazioarekin antolaturikoa. Bost dokumental egitasmoren eta fikziozko beste bosten aurkezpena.
107 parte-hartzaile, 65 erakunde (2006an: 74 parte-hartzaile, 54 erakunde)
- Documentalak: “La Chanson de Roland”, “Contando el tiempo. Las paredes de Munttogorri”, “Che Guevara Attitude”, “Life and Film. (The laberynthine biographies of Voftech Jasny)” eta “Nadar”
- Fikziozkoak: “Les veus del pamano”, “Cámera Obscura”, “Luna Lunera”, “Salim, the animal magician” eta “Reykjavik”
Mintzaldien egitaraua:
- EGEDA ikus-entzunezko ekoizleen zerbitzura: Audiovisual SGR, Filmotech, Aribsan, Fernando Gonzálezen eskutik.
- Herrialde txikiak Europan, Susan Newman-Baudaisen eskutik (Europako Ikus-entzunezkoen Behatokia).
- Irlandako “kasua”, Simon Perryen eskutik, Irish Film Boardeko Zuzendari Nagusia, eta solasaldia Angela Bosch (Catalan Films & TV), Ferran Tomas i Olalla (Institu Catalá de les Industries Culturals – ICIC) eta Iñaki Gómezekin (Eusko Jaurlaritza).
Moderatzaile: John Hopewell, Variety Españako zuzendaria.
Sales Officen egindako bilera profesionalak
- nTrade Meeting bilera Love Across the Borders lemapean.
- Europar Ekoizleen Klubaren lan saioak.
- MEDIA Antena Euskal Herriaren informazio saioa: Media programaren laguntzak europar ekoizle independenteei.
- Spain Film Commissionen bilera.
- Cinema do Brasil eta FAPAEren (Espainiako Ikus-entzunezko Elkarteen Federazioa) arteko bi aldeko bilerak.
- MEDIA Programako ordezkarien bilera europar banatzaileekin.
- Olivier-René Veillonen (Ile de France Film Commission) bilera Zinema Mugimenduan 3ko zinemagile parte-hartzaileekin.
- Ile de France Film Commissionek eta Madrid Film Commissionek antolaturiko koprodukzioko otordu franko-espainiarra, Unifranceren partaidetzarekin.
- Raíces Programaren Urteko Bilera.
- Zinema Eskolen VI. Nazioarteko Topaketa: First Team fundazioaren “Speed Meetings”.
- Europa Distributionen bilerak (Europako Banatzaile Independenteen Sarea)
Bestelako jarduera profesionalak eta aurkezpenak
- European Films Crossing Borders. Ikus-entzunezkoen nazioarteko banaketa eta sustapenean espezializaturiko trebakuntza-programa trinkoa.
- Mahai-ingurua: “Kontsumo zinematografiko berriak”
- Pirinioez Haraindiko III. Koprodukzio Foroaren prestakuntza bilerak.
- Panavision argazkilaritza tailerra, Affonso Beato eta Alfonso Cuarónen eskutik.
- Donostiako Sustapeneko Ikus-entzunezko Berrikuntza Poloaren aurkezpena.
- Espainiako Elkarte Bideografiako Independentearen (AVEI) aurkezpena.
- Ciudad de la Luz-en bigarren eta hirugarren faseen aurkezpena.
- EAVEren (European Audiovisual Entrepreneurs) aurkezpena.
- Lux sariaren aurkezpena.
- FAPAEren prentsaurrekoa.
- Cancúngo zinema jaialdiaren aurkezpena.
- Objetivo Canarias-en aurkezpena: Ikus-entzunezko sektorearentzako aukerabide berriak.
- Animadrid-en aurkezpena.
- Andaluziar Ikus-entzunezkoaren II. Eguna.
- Abycine-ren aurkezpena.
- Las Palmasko zinema jaialdiaren aurkezpena.
Happy Hours
- Cinema Do Brasil
- Objetivo Canarias
- Presentación de Cine en Construcción 12
- Zinema Eskolen VI. Nazioarteko Topaketaren aurkezpena
- Galicia Terra de Cine
- Catalan Films & TV
Sales Officen kokaturiko lan guneak
- Catalan Films &TV
- Cinema do Brasil
- Egeda
- Madrid Film Commission
- Media
- Objetivo Canarias
- Televisión Española
- Vereda Filmes
- Zinema Eraikitzen 12 / Zinema Eskolen VI. Nazioarteko Topaketa