AMAIERAKO KOMUNIKATUA - SALES OFFICE 2005
- Zinemaldira bertaratutako zine-industriako profesionalen areagotzea.
- Bideotekako erabiltzaile kopuruaren gorakada ikusgarria, zeinak monitore digital berrien ezarpenarekin bere eskaintza teknikoa hobetu duen.
- Jarduera profesionalen egitarau mamitsua (Zinema Mugimenduan, Zinema Eraikitzen 8, Pirinioez Haraindiko I. Koprodukzio Foroa, hala nola, hainbat bilera eta aurkezpen Kursalean).
- 3 argitalpen profesional guztiz erabilgarri: Bertaratuen zerrenda, Espainiako Zine-industriaren Gida eta Bideotekako pelikulen Katalogoa.
Sales Officek ondorego erakundeen lankidetza eskertu nahi du: Europako Batasunaren Media Programa, EGEDA (Ikus-entzunezko Ekoizleen Eskubideen Kudeaketa Erakundea), ICEX (Kanpo Merkataritzako Espainiar Institutua) eta Filmanova.
BERTARATUAK
- 1.104 lagun Salesek akreditatuak (2004an 920 lagun)
- 679 enpresa (2004an 550 enpresa)
- 45 herrialde
- 950 pertsonek bisitatu zuten Sales Office Zinemaldiko hamar egunetan.
BIDEOTEKA
- Vhs eta dvd erreproduzitzailedun hamabi kabina klasiko.
- Bideotekak irudien kalitatea nabarmen hobetzen duen pelikulen digitalizazio sistema bat estreinatu du, HORIZONTES LATINOS ataleko pelikulentzat erreserbatutako hiru pantailetan.
- 255 pelikula eskuragarri.
- 800 ikuskatze guztira (2004an 450 ikuskatze):
- 625, 12 kabina klasikoetan.
- 175, 3 pantaila digitaletan.
- Pelikula eskatuenak:
- Toro negro (Mexiko, Horizontes): 38 ikuskatze
- Vinicius de Moraes (Brasil, Horizontes): 25 ikuskatze
- La demolición (Argentina, Horizontes): 24 ikuskatze
- La sagrada familia (Txile, Horizontes): 21 ikuskatze
- Cinema, aspirinas e urubus (Brasil, Horizontes): 19 ikuskatze
- How the Garcia Girls Spent Their Summer (Estatu Batuak, Horizontes): 18 ikuskatze
Sangre (Mexiko, Horizontes): 18 ikuskatze
- Géminis (Argentina, Horizontes): 17 ikuskatze
Jogo subterraneo (Brasil, Zabaltegi): 17 ikuskatze
Monobloc (Argentina, Horizontes): 17 ikuskatze
- Aguaviva (Espainia, Especiales Zabaltegi): 16 ikuskatze
Romántico (Estatu Batuak, Horizontes): 16 ikuskatze
- Alma Mater (Uruguai, Horizontes): 15 ikuskatze
Como pasan las horas (Argentina, Horizontes): 15 ikuskatze
- Oyun (Turkia, Zabaltegi): 14 ikuskatze
SALES OFFICEKO PROIEKZIO ARETOA
- 26 izenburu proiektatu ziren guztira teknologia digital berrienaz hornitutako eta soilik zine-industriako akreditatuentzat erreserbatutako areto honetan.
KOMUNIKAZIOA
- Zinemaldia bitartean, zinemaldiko sail ezberdinetan hautaturiko pelikulen oihartzun mediatikoaren berri eman da egunero “Newsflash”en bidez.
- Zinemaldiaren aldizkariak xehetasun osoz aurkeztu du zinemaldiko sail ezberdinetan parte-hartutako zortzi herrialdetako zinemaren egoera: Belgika, Frantzia, Austria, Argentina, Txekiar Errepublika, Brasil, Hego Korea eta Danimarka.
- Zinemaldiaren web-orriak egunero jaso du Sales Officerekin zerikusia duen informazioa.
JARDUERAK
- Zinema Mugimenduan
Magrebeko eta portugaleraz mintzo diren afrikar herrialdeetako zinegileen proiektuen aurkezpen eta amaitu gabeko pelikulen inguruan garatu da hitzordu profesional berri hau, Amiens (Frantzia) eta Friburgoko (Suitza) zinemaldien eskutik.
- 91 lagun, 53 erakunde, 14 herrialde.
- Egitaraua:
Afrika, Latinoamerika eta Europako zinemagile eta profesionalen arteko solasaldia:
- Alberto García Ferrer (AECI): sarrera
- Yto Barrada eta Cyriac Auriol: Tangerreko Zinemateka (Maroko) Zinema Independentearen erakusleiho gisa.
- Corinne Rufet, Commission du Film de l’Ile–de-France (Frantzia): zinema independenteari laguntzen.
- Mohamed Chouikh: Magreb Films zinemagileen elkarte berria.
- Claudia Triana de Vargas (Proimágenes en Movimiento): Magrebeko zinema Kolonbian eta alderantziz.
- May Silva (Andaluziako Ikus-entzunezko Fundazioa): Pelikulen zirkulazio erregularra Andaluzian eta Guía de lo Audiovisual de Andalucía-ren bigarren alearen aurkezpena.
- Mohammed Latrèche: zine-banaketa Aljerian.
- Cristina Matos Silva (ICAM): Cabo Verdeko zine-jaialdi berriaren aurkezpena.
- Joseph Giralt (Mediterraniaren Europar Institutua), jardueren egitaraua.
- Mohammed Bakrim (CCM): Marokoar Zinematografia Zentroa, Hegoalde-Hegoalde koprodukzio-estrategia baten zerbitzura.
- Ruy Guerra (zuzendaria), Bruno Stroppiana (ekoizlea): Brasilen zinea egitea
- Film luzeen aurkezpena:
- L’Andalou, Mohamed Chouikh (Aljeria) proiektuan
- Fanon, Abdelkrim Bahloul (Aljeria) proiektuan
- Mariage du loup, Jillani Saadi (Tunisia) posprodukzioan
- Jardim do outro homem, Sol de Carvalho (Mozambike) posprodukzioan
- Mabrouk s’en va t’en guerre, Abdellatif Ben Ammar (Tunisia) proiektuan
- Fi Intidar Pasolini, Daoud Aoulad Syad (Maroko) proiektuan
- WWW – What a wonderfull World, Faouzi Bensaidi (Maroko) errodagean
- Sariak:
- Sol de Carvalhoren O jardim do Outro Homen (Mozambike) filmak Zinematografia Zentro Nazionalak emandako 15.000 euroak jasoko ditu Frantzian posprodukzioa gauzatzeko zuzenduak. Parisko Mactari enpresak 15.000 euroko kreditu bat emango dio eta Amiensko zinemaldiak filmaren 35 mm.-ko kopia bat ordainduko du.
- Jilani Saadiren Mariage du loup (Tunisia) filmak Swiss Effects, Kodak Suitza eta Friburgoko Nazioarteko zinemaldiaren saria eskuratu zuen, euskarri digitaletik 35 mm.-ko pelikulara bihurtzean (30.000 euroko gutxi gorabeherako balioa) eta 35mm.-ko kopia batean datzana.
- Mohamed Chouikhen L’Andalou (Aljeria) filmak Marokoar Zinematografia Zentroaren laguntza izango du, bereziki proiektuaren posprodukzioari ekiterakona.
- Zinema Mugimenduaneko parte-hartzaileek agiri bat sinatu zuten Zinemaldiko ekimen berri honi ongi etorria emateko, euren proiektuak sormenaren eta zabalkundearen eremuetan batera lantzea ahalbidetzen baitie.
Zinema Mugimenduan ekimenak ondoko erakundeen laguntza estimagarria eskertzen du: Institut Europeu de la Mediterrània, Nazioarteko Kooperaziorako Agentzia Espainiarra (AECI), TV5, IledeFrance Film Commission, Swiss Effects, Kodak Suisse, Fundación Audiovisual de Andalucía, Ateliers du Cinéma Européen (ACE), Instituto do Cinema, Audiovisual e Multimédia (ICAM).
- Zinema Eraikitzen 8
Toulouseko Zinema Latinoamerikarren Topaketak eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak batera antolatutako hitzordua, posprodukzio aldiari ekiterakoan zailtasunak dituzten latinoamerikar eta espainiar film luzeei laguntzeko.
- 165 lagun, 129 erakunde, 14 herrialde.
- Egitaraua:
- É proibido proibir, Jorge Durán - Brasil
- El Rey de San Gregorio, Alfonso Gazitúa - Txile
- El baño del Papa, Enrique Fernández, César Charlone - Uruguai
- El telón de azúcar, Camila Guzmán - Francia - Kuba
- El violín, Francisco Vargas - Mexiko
- Esas no son penas, Anahí Hoeneisen, Daniel Andrade – Ekuador
- La perrera, Manuel Nieto - Uruguai - Argentina - Kanada
- Sariak
- Industria Teknikoen Zinema Eraikitzen Saria: Estudios EXA, Molinare, Technicolor Entertainment Services Spain, Kodak (Zine Profesionaleko Atala), Titra Film eta No Problem Sonido enpresek Jorge Duránen E proibido proibir (Brasil) pelikularen posprodukzioa euren gain hartuko dute.
- Casa de América Saria Latinoamerikako Zinemaren Posprodukzioari laguntzeko 9.000 euro gordinez hornitua, Francisco Vargasen El violín (Mexiko) filmari egokitu zaio.
- CICAE Saria, arte eta entseguko zine-aretoen nazioarteko sareak emana, Francisco Vargasen El violín (Mexiko) filmeari.
- TVE Saria, Espainian eta Andorran emisio-eskubideak erostean datzana, Camila Gumánen El telón de azúcar filmeari.
- SIGNIS Sariak (Komunikaziorako Mundu mailako Elkarte Katolikoa), bakoitzarentzat 25.000 estatubatuar dolarrez hornitua, Jorge Duránen É proibido proibir (Brasil) eta Francisco Vargasen El violín (Mexiko) filmeei.
- Bruesa Taldearen babesarekin eta ondokoen laguntzarekin: Ateliers du Cinéma Européen (ACE), Casa de América, Centre National de la Cinématographie (CNC), Confédération Internationale des Cinémas d’Art & Essai (CICAE), Estudios Exa, FNAC, Fondation GAN, Cervantes Institutua, Interreg III Frantzia-Espainia, Kodak (Zinema Profesionaleko Atala), Marché du Film, Molinare, No Problem Sonido, Programa Ibermedia, Sacem, Signis, Technicolor Entertainment Services Spain, Titra Film, Union Latine.
- Europa, Zinema eta eskualdeen eguna
Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, berariazko jardunaldi bat eskaini zaio instituzio eta erakunde publiko ez estatalek zinema egitasmoen sorreran, garapenean eta amaitzean jokatzen duten funtsezko zereginari.
- Pirinioez haraindiko I. Koprodukzio Foroa: 12 proiektu zinematografikoen aurkezpena Katalunia, Euskadi, Aragoi, Akitania eta abarrekin lankidetzan.
- 84 parte-hartzaile, 54 erakunde
IBAIAk (Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea), Zinemaldia beraren, Donostiako Udal Sustatze Elkartearen Film Commissioen bidez eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren lankidetzarekin antolatua.
- Osoko bilera
- 86 parte-hartzaile, 59 erakunde
- Gipuzkoako Foru Aldundia: Zerga-politikaren zeregina zinematografiari laguntzerakoan.
- Eiken Bank: Sormenaren kudeaketa euskal ikus-entzunezko klusterrean.
- Europar Ikus-entzunezko Behatokia: Issues on Public Film Funding in Europe.
- Barcelona Plató Film Commission: Bartzelona eta «El Perfume», hirian filmatzea.
- CICAE: 50 urte jardunean arte eta entseguko zinemaren alde Europan. Balantzea eta etorkizuna.
- Claude Miller eta Claude-Eric Poirouxen arteko topaketa (Europa
Cinémas), Urteko Europar Pertsona Ospetsua sariak.
- Galiziako Ikus-entzunezko Partzuergoa: Eskualdearteko koprodukziorako europar eredu berriak.
- KURSAAL: Cicae-ren oroipena, Amalur sariak eta Urteko Europar Pertsona Ospetsua.
- Bilera profesionalak Sales Officen
- Europar Ekoizleen Elkartea
Europar ekoizleen lan-topaketak, zeinetan euren proiektuak banakako hitzorduetan aurkeztu dituzten, balizko ekoizlekideak aurkitu eta industriaren barruan harremanak sortzeko.
- Spain Film Commission
Espainiako Film Commission ezberdinetako 17 kideak ohiko saioan bildu dira Zuzendaritza Batzorde berria aukeratzeko.
- Zinematografiei Laguntzeko Funtsak
Ibermedia eta ICAA, CNC eta Frantziako Kanpo Arazoetarako Ministerioko ordezkariak (Fonds Sud-eko arduradunkideak), Cannesko zinemaldiko Cinefondation eta Gotemburgo eta Amiensko zine-jaialdietako ordezkariekin bildu dira, eta proiektu zinematografikoentzako laguntza-funtsei buruzko baterako web-orri bat sortzeko aukera aztertu dute.
- Ibermedia programa. Ibermedia Programak deituriko lan-bilera, zeinean Iberoamerikar Zinematografiaren Arbitrajerako Batzordea eta Iberoamerikar Ekoizle Gazteen Sarea sortzeko aukera hizpide izan diren.
- Funts Erroen Batzorde Mistoaren Bilera (Galizia, Katalunia, Argentina)
- Ile de France Film Commissionek eta la Madrid Film Commissionek antolaturiko koprodukzioen otordu franko-espainiarra.
- Aurkezpenak
- “Cuentos de Cine” atal pilotuaren aurkezpena.
- FECEren (Espainiako Zinemen Federazioa) prentsaurrekoa: txarteldegietako datuak biltzeko sistema automatiko berri baten aurkezpena.
- NOTODOFILMFEST.COMen aurkezpena, interneteko zine-jaialdia.
- Zinema Eraikitzen 8-ren ongi etorri koktela.
- Zinema Eskolen IV. Nazioarteko Topaketaren ongi etorri koktela.
- Saharako Nazioarteko Zinemaldiaren aurkezpena.
- Zinemaldi Pro kokaturiko lan-guneak:
- Tinko Filmeak
- ANICA
- Valentziako Erkidegoko Film Commission eta Ciudad de la Luz
- Zinema Eraikitzen
BABESLEAK:
SALES OFFICE – ZINEMALDIKO AGENDA PROFESIONALA (2005)
- Igandea, irailak 18
- 15:00 – Europar Ekoizleen Elkartearen lan-bilera
- Astelehena, irailak 19
- ZINEMA MUGIMENDUAN
Magrebeko eta portugaleraz mintzo diren afrikar herrialdeetako zinegileei zuzendutako urteroko hitzordu profesional beri bat, Europako bi zine-jaialdirekin lankidetzan, Amiensekoarekin (Frantzia) eta Friburgokoarekin (Suitza), eta hauek herrialde hauetako zinegileei laguntzeko duten ohitura dela medio, proiektu hauei nazioarteko aukera berriak zabalduko zaizkie.
- 11:30 – Zinegile eta profesional afrikar, europar, eta latinoamerikarren arteko solasaldia, arloko esperientzia jakinen gainean. AECIek proposatua.
- 13:30 – Zinemaldiko zuzendariak eta Ile de France Film Commissioneko presidenteak eskainitako ongi etorri bazkaria.
- 15:30 – Proiektuen aurkezpena.
- Asteartea, irailak 20
- 10:00 – Spain Film Commissionen bilera
- 14:30 - Zinematografiarako Laguntza Fondoen Bilera
- 17:00 – “Cuentos de Cine” atal pilotuaren aurkezpena
- Irailak 20 asteartea eta irailak 21 asteazkena (Principe zinetokiak)
- ZINEMA ERAIKITZEN
Toulouseko Zinema Latinoamerikarren Topaketek Donostiako Nazioarteko Zinemaldiarekin batera antolatutako hitzordu honek, behin filmatuta egonik posprodukzio aldiari ekiteko zailtasunak dituzten latinoamerikar eta espainiar zinegile independenteen pelikulen amaitzea erraztea du helburu.
- Asteazkena, irailak 21
- 13:00 – FECEren prentsaurrekoa (Espainiako Zinemen Federazioa)
- 14:00 - Ile de France Film Commissionek eta Madrid Film Commissionek eskainitako koprodukzio bazkaria.
- 17:00 – Notodo Film Festival-ren aurkezpena
- Euskal Zinemaren Eguna (Principe zinetokiak)
Film luzeak, laburrak eta Euskal Filmategiko funtsetako lan dokumental bat.
- Osteguna, irailak 22
- EUROPA, ZINEMA ETA ESKUALDEAK
Donostiako 53. Nazioarteko Zinemaldiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, berariazko jardunaldi bat eskainiko dio instituzio eta erakunde publiko ez estatalek zinema egitasmoen sorreran, garapenean eta bukaeran Europa mailan jokatzen duten funtsezko zereginari.
- 10:00 – Pirinioez Haraindiko I. Koprodukzio Foroa, jarraian koktela
“Lau haizetara” deituriko ikus-entzunezko eta zinema koprodukziorako foro berriak, IBAIAk (Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea) Zinemaldiaren baitan antolatua, Pirinioetako Lan-komunitatea (Akitania, Andorra, Aragoi, Katalunia, Euskadi, Languedoc-Roussillon, Midi Pyrénées eta Nafarroa) osatzen duten lurraldeen arteko koprodukzioak sustatzea du helburu. Halaber, CTP barruan kokaturiko enpresekin koprodukzio harremanak ezarri nahi dituzten edo lurralde hauetan filmatu nahi duten beste eskualde edo herrialdeetako ikus-entzunezko egitasmoak eskuartean dituzten enpresak erakarri nahi ditu.
- 11:00 – Sustrai Funtseko Batzorde Mistoaren Bilera
- 15:30 - Europa, Zinema eta Eskualdeen osoko bilera:
Politika Fiskalaren zeregina zinematografiaren babesean
EIKEN BANK: Sormenaren kudeaketa euskal ikus-entzunezko klusterrean.
Issues on Public Film Funding in Europe.
Bartzelona eta “El Perfume”: Hirian filmatzea
CICAE: 50 urte jardunean arte eta entseguko zinemaren alde Europan. Balantzea eta etorkizuna.
Claude Miller eta Claude-Eric Poirouxekin topaketa (Europa Cinemas)
Eskualdearteko koprodukziorako europar eredu berriak
- 19:00 – Sari-emateak
CICAE: 50 urte lekuan bertan jardunean
Urteko Euskaldunaren Ama Lur Saria: Benito Ansola, Lekeitioko zinemaldiaren zuzendaria
Urteko Europar Pertsona Ospetsua: Claude-Eric Poiroux / Claude Miller (Europa Cinemas)
- Ostirala, irailak 23
- 10:00 – Urteko Espainiar Zinemaren Maratoia
- Aurkezpena
Saharako Nazioarteko Zinemaldia
BABESLEAK:
Donostiako 53. Nazioarteko Zinemaldiak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, berariazko jardunaldi bat eskainiko dio instituzio eta erakunde publiko ez estatalek zinema egitasmoen sorreran, garapenean eta bukaeran Europa mailan jokatzen duten funtsezko zereginari.
Ostegunean, hilak 22an, ondorengo ekitaldiak egingo dira:
- LAU HAIZETARA – Pirinioez Haraindiko I. Koprodukzio Foroa
- 10:00 – 10:30
Harrera eta Aurkezpenak
Joxean Arbelaitz, Eusko Jaurlaritza
Enrique Ramos, Donostiako Sustapena
Mikel Olaciregui, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia
Verónica Sánchez, MEDIA Antena Euskal Herriako zuzendaria
Juan Bautista Berasategi, IBAIAko presidentea
- 10:30 – 12:00
Lehenengo pitching-blokea (6 proiektu)
- 12:00 – 12:30
Atsedenaldia
- 12:30 – 14:00
Bigarren pitching-blokea (6 proiektu)
- 14:00
Koktela (Presentación invitación necesaria)
- 15:30 – 18:30
Profesionalen bilera
- OSOKO BILERA (15:30 – 18:30)
- 15:30 – 15:45
Politika fiskalaren zeregina zinematografiaren babesean
Imanol Agote - Kultura Zuzendaria, Gipuzkoako Foru Aldundia
- 15:45 – 16:00
EIKEN BANK : Sormenaren kudeaketa euskal ikus-entzunezko klusterrean
Inazio Oliveri (Universidad de Mondragón)
Bingen Zupiria • Director ETB
Emilio Ibarra • Broadcaster
Itxaso Atutxa • 3KOMA (Productora)
Karmelo Vivanco • BALEUKO (Productora)
Salvador Rodriguez • Director comercial de Pausoka y Responsable de EIKEN BANK
Itziar Mena • EIKEN
- 16:00 – 16:20
Issues on Public Film Funding in Europe
Teresa Hofert de Turegano ? Europar Ikus-entzunezko Behatokiaren analista
- 16:20 – 16:50
Bartzelona eta « El Perfume » : hirian filmatzea
Julia Goytisolo - Barcelona Plató-ko zuzendaria
Constantin Film Produktion GMbH ekoizleko ordezkaria
Edmon Roch -« El Perfume »ren ekoizle ordezkari, Ikiru Films
- 17:00 – 17:30
CICAE : 50 urte jardunean arte eta entseguko zinemaren alde Europan. Balantzea eta etorkizuna
Pierre Todeschini - CICAEko presidente, Annecy Cinéma Italien Jaialdiko zuzendari-fundatzaile
Patrick Brouiller - AFCAEko presidente, Frantzia
Mimmo Dinoia - FICEko presidente, Italia
Detlef Rossmann - AG KINO GILDEko presidente, Alemania
Michail Bakolas - ABFCAEko presidente, Belgika
- 17:30 – 18:00
Claude Miller eta Claude-Eric Poiroux-ekin Topaketa (Europa
Cinémas)
Europar Pertsona Ospetsua
- 18:00 – 18:30
Eskualdearteko koprodukziorako europar eredu berriak
Nacho Varela - Gerentea, Galiziako Ikus-entzunezko Partzuergoa
Jorge Algora - Adivina Producciones eta AEGAko lehendakariorde (Galiziako Ikus-entzunezko Enpresen Elkartea)
Xavier Marcé - ICICko zuzendaria
John Hopewell - Variety Españako zuzendaria
Galiziako Ekoizle Independenteen Elkarteko ordezkaria, AGAPI
- 19 :00
Kursaal 2 : Sari-banaketa
CICAE: 50 urte lekuan bertan jardunean.
Urteko Euskaldunaren Amalur Saria:
Benito Ansola, Lekeitio zinemaldiaren zuzendaria.
Urteko Europar Pertsona Ospetsua:
Claude-Eric Poiroux / Claude Miller (Europa Cinémas).
URTEKO EUROPAR PERTSONA OSPETSUA SARIA
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiak urteroko Sari bat sortu zuen iaz, publikoarentzat oro har ezezagunak diren arlo desberdinetatik europar zinemari bultzada erabakigarria emateagatik nabarmendu den Europar Pertsona Ospetsua baten jarduera goresteko.
Urteko Europar Pertsona Ospetsua saria, irailaren 22an emango da, Europa, Zinema eta Eskualdeen jardunaldiaren amaierako ekitaldian. Bigarren edizio honetan, saria Claude Miller eta Claude-Eric Poiroux-i egokitu zaie, europar zinemaren zabalkundearen mesedetan, Europa Cinéma erakundeko zuzendaritzatik egindako lanagatik, eta ez bakarrik Batasunaren barruan, baita Latinoamerikan eta Magreben ere.
CLAUDE MILLER
1942an Parisen jaioa, 1968 eta 1975 bitartean Truffauten film guztien ekoizpen zuzendari izan zen. Bere lehen luzeak, La meilleure façon de marcher (1975), Patrick Dewaere protagonista zuenak, Zesar sari bat lortu zuen 1976an. Urte horren eta 1987 artean, lau pelikula zuzendu zituen. 1987an ekoiztetxe propioa sortu eta La Petit voleuse burutu zuen, François Truffauten gidoi baten gainean, Charlotte Gainsbourg aktore protagonista zuena. 1992an L’accompagnatrice zuzendu zuen, eta 1994an, berriz, Le sourire. La classe de neige (1998) lanak Cannesko Epaimahaiaren Sari Nagusia eskuratu zuen eta 1999an La chambre des magiciennes-ek Berlingo zinemaldiko FIPRESCI saria. Bere bi azken lanak, Betty Fisher et autres histoires (2001) eta La petite Lili (2003), nazioarteko jaialditan saritu dituzte. 1998 eta 1999a bitartean, Claude Miller ARP erakundeko lehendakari izan zen. Gaur egun, Europa Cinémako presidente eta SACDko Zine Batzordeko kide delarik.
CLAUDE-ERIC POIROUX
Zinemarekiko bere zaletasunak zinemazale batentzat ez ohikoa den alor baterantz bideratu zuen, pelikulen erakusketara, alegia. 1975ean, bere jaioterrian, Angeresen, Le Club sortu zuen, filmak jatorrizko bertsioan ematen zituen zine-areto bat. Areto honen arrakastak 80eko hamarkadako hasieran gune berri bat zabaltzea ahalbidetu zion, 400 Coups, eta bertatik Premiers Plans zinemaldiaren sorrera bultzatu zuen 1989an, europar zinemaren talentu berri ugari aditzera eman dituen jaialdia. Europar zinemaren zabalkundea filmen erakusketa bidez laguntzeko beharraz jabetu zen lehen pertsonetako bat izan da Poiroux. Europar Batasunak proiektua onartu zion eta 30 zine-aretoko sare txiki batekin hasitako abentura, 1.500 areto bilakatu dira egun, europar egile zinema erakusten duten zazpi mila pantailekin. Egun, Premiers Plans Zinemaldiko Ordezkari Nagusi eta Europa Cinémako Zuzendari Nagusi lanetan batera dihardu Poirouxek.