72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Volker Schlöndorff
 
91 min.
Louisiana, 70eko hamarkadako bukaera. Norbaitek Beau Bouton basetxetar zuriari tiro egin dio Mathu maizter beltzaren etxe ondoan, eta hau susmagarri bihurtu da. Candy Marshall gaztea haren lintxamendua eragozten saiatuko da inguruko txaboletan hainbestean bizi diren agure zaharrak bilduz. Horrela, hilketaren ustezko 18 egile itxarongo dute sheriffaren etorrera.
Volker Schlöndorff
 
84 min.
Baal, poeta lirikoa, besteen bizkarrera bizi da. Zakarra, trauskila, egozentrikoa eta zeharo itsusia da, baina olerkiak idazten badaki eta honela, emakumeak liluratzen ditu. Argitaratzaileak mesprezatzen ditu eta etengabe dabil edanean. Bakarrik Eckartek, haren kamarada eta lagun fidelak, ulertzen eta onartzen ditu haren umore aldaketak.
Volker Schlöndorff, Gisela Grischow
Alemania 
180 min. Saila
Schlöndorffek 1988 eta 1992a bitartean egin zuen sei atalez osaturiko dokumental hau. Bertan, Billy Wilderri bere bizitza eta lanari buruz eginiko elkarrizketa luzea egiten zaio. Zinegile bien arteko berba pelikula zatiekin eta Schlöndorffen iruzkin jakintsuekin osatzen da. Emaitza: Apartamentua-ren zuzendariaren talentu eta nortasun anitzaren erretratu zuhur eta entretenigarria.
Volker Schlöndorff
 
136 min.
Willy Loman adinean sartutako eta lanean arrakastarik ez duen saltzaile bat da. Maleta erakusgaiez beteta abiatzen da etxetik eta normalean deusik saldu gabe itzultzen da bere emazte ulerkorrarengana. Azkenik, bizitza alferrik galdu duela konturatuko da. Lehen begirunea zioten bere bi semeek frakasatutzat daukate orain.
Volker Schlöndorff
 
97 min.
Baltikoa, 1919, gerra zibileko urteak. Erich von Lohmond ofizial prusiarra Kratoviceko gaztelura helduko da mertzenario talde batekin, komunisten aurka borrokatzeko asmoz. Bertan, Sophie von Reval kondesa ezagutuko du; emakumea ofizialaz maitemindu eta bere sentimenduak aitortuko dizkio. Baina libre izaten jarraitu nahi duen Erichek uko egingo dionean, Sophie limurkeriatan hasiko da beste mertzenarioekin.
Volker Schlöndorff
 
87 min.
Austrohungariar inperio garaian gaude, XX. mende hasieran. Törless gaztea, barnetegi bateko ikaslea, Beineberg eta Reiting bere gelako gidariekin dabil. Egun batez, euren ikaskide batek, Basini-k, Beineberg-i dirua ostu diola konturatzean, honek eta Reitingek beti nahi dutena egitea behartuko dute, lapurreta ez salatzearen ordainetan. Törless irain horien behatzaile pasibo bihurtuko da.
Volker Schlöndorff
 
102 min.
1822. urtea. Hessen Garaian, Kombach herritik gertu dagoen haizpitarte batean, sei nekazarik dukearen zerga-dirua daraman gurdian lapurreta egingo dute. Hauxe da nekazari arras txiro hauen zazpigarren lapurreta-saioa, kontrako baldintzengatik orain arte beti lapurreta zapuztu baitzaie. Azkenik lortzen dutenean, ez dira euren bat-bateko aberastea zuhur erabiltzeko gauza izango.
Volker Schlöndorff
 
118 min.
Abel Tiffauges gizon inozo eta barnerakoia da, nagusiekin baino gehiago umeekin identifikatzen dena. II. Mundu Gerra bitartean, naziek preso hartu eta Hermann Göringenen aginduetara jarriko dute. Gero, aleman gazteentzako heziketa-eremu militar batera bidaliko dute, non instrukzioa egin dezaten ume berriak ?ehizatzeaz? arduratuko den.
Volker Schlöndorff , Rainer Werner Fassbinder , Alf Brustellin , Hans Peter Cloos, Alexander Kluge, Maximiliane Mainka, Edgar Reitz, Katja Rupé, Peter Schubert, Bernhard Sinkel
 
123 min.
Hans Martin Schleyer patronaleko lehendakariaren bahiketa eta hilketa, palestinar talde batek Lufthansako ?Landshut? hegazkina bahitu izana edo Andreas Baader, Jean-Carl Raspe eta Gudrun Ensslin terroristen suizidioa bezalako gertakariek Alemania aztoratu zuten 1977ko udazken partean. Schlöndorffek, beste hamar zuzendariekin batera, dokumental batean bildu zituen gertakariok.
Volker Schlöndorff
 
145 min.
Dazing, 1927. Bere hirugarren urtebetetzean, egundoko adimena duen Oskar Matzerath gazteak, hazten ez jarraitzea deliberatuko du nazismoa ezagutzeko zorian dagoen mundua gogoko ez duelako. Pertsona helduen aurkako bere protesta latorrizko danbor zuri eta gorri bat etengabe joz, eta kristalak hausteko moduko oihuak botaz adieraziko du.
Volker Schlöndorff
 
110 min.
Georg Laschen kazetaria Beirutera doa Hanburgoko egunkari baten gerra-korrespontsal moduan, familia atzean utzita denboraldi mugagabe baterako. Hondakinetan dagoen hirian Alemaniako enbaxadako enplegatu bat, arabista zale amorratua, ezagutuko du, eta harekin hasiko duen harremanak bere ezkontza nahiz bizitza profesionala gezurran eta autoengainuan oinarritzen direla ulertaraziko dio.
Volker Schlöndorff
 
103 min.
1970. Mendebaldeko Alemanian Rita Vogt izuekilea Altzairuzko Oihala zeharkatu eta AEDan desagertuko da, Stasi-k emango dion identitate berripean. Ondorengo urteetan, bere ametsa bizitzen saiatuko da babes eman dion herrialdean, baina gertakari politikoen bilakaera dela-eta, beti harrapatuta izatearen mehatxua berarekin eramango du.
Volker Schlöndorff, Margarethe von Trotta
Alemania 
106 min.
Inauteri garaian gaude eta, giltzazain diharduen Katharina Blum gazteak, polizia atzetik segika daukan Ludwig Götten iheslaria ezagutuko du. Lehen begiratuan maitemindu eta gaua elkarrekin igaroko dute. Biharamunean, polizia Blumen etxean oldarka sartuko da, baina Götten garaiz ohartu eta arrastorik utzi gabe desagertuko da. Orduan, komisarioaren susmoak neska errugabearen gainean egokituko dira.
Volker Schlöndorff
 
75 min.
Telebistarako dokumental honek Schlöndorffek Horst Wendlandt alemanari, 80 pelikula baino gehiagoren ekoizle beteranoari eginiko elkarrizketa biltzen du. Zinegile biak zinema aleman zahar eta berriaz hitz-aspertuan dihardute eta arte zinematografikoaren izaerari eta helburuari buruzko ikuspuntu erabat desberdinak mahaigaineratzen dituzte.
Volker Schlöndorff
 
63 min.
Raymond Benyonek, baliabiderik ez duen marinako ofizial batek, Georgina Gressiren istorioa gogoratzen du, zeinarekin isilpean ezkondu baitzen, aitaren borondatearen kontra eta sekula inori ezkontzaren berri ez ematearen baldintzapean. Georginak bakarrik dakizki ondorio larriak ekarriko dituen eskakizun horren arrazoia: senarrarengandik gero eta gehiago aldentzen da, harekin bizitzeari uko egingo dion arte.
Volker Schlöndorff
 
117 min.
Mexikon hegazkin-istripu batetik bizirik atera ondoren, Walter Faber injinerua Europarantz abiatzen da. Kontinente Zaharrera doan ontzian Elisabeth gaztea ezagutuko du. Parisen berriz ere ustekabean elkartuko dira eta Elisabethen etxera, Atenasera, autoz joatea erabakiko dute, Frantzia eta Italia zeharkatuz.
Volker Schlöndorff
 
100 min.
Michael Kohlhaas zaldi-saleroslea Wittenberg-eko azokara doa bere morroi Herserekin animaliak saltzera, baina gaztelura iristean Herse eta bi zaldi utzi beharko ditu bidesari moduan. Kohlhaas azokan dagoen bitartean, morroia eta zaldiak gogor jipoituko dituzte. Hori ikustean, Kohlhassek auzitegira joko du, baina ate guztiak itxita aurkituko ditu.
Volker Schlöndorff
 
87 min.
Ohera joateko arropa erazten dagoela, Mariek bere senargaia Hansen bisita izango du, hura gehiago ikusi nahi ez duen arren. Hansek ere harremana bukatu nahi du, baina azken aldiz oheratu nahi du neskarekin. Mariek ezetz dio eta, liskarrean daudela, pistola bat hartu eta Hans hilko du. Gau horretan bertan, Mariek Günther topatuko du, eta diru-truk hilotza desagertaraz dezan konbentzituko du.
Volker Schlöndorff
 
115 min.
Kartzelan bi urte igaro ondoren, Harry Barber bere bizitza berregiten saiatuko da akatsik egin gabe. Haatik, Rhea ezagutuko du, Malroux milioidunaren emazte gazte eta erakargarria, bere alabaorde Odette bahitzeko laguntza eskatuko diona. Bahiketaren kontua Odette beraren ideia izan denez, eta antza arrisku handirik ez dagoenez, Harryk tratua onartuko du 50.000 dolarren truke.
Volker Schlöndorff
 
101 min.
Urteetan ezkonduta egon ondoren, Elisabeth Junker gaztea dibortziatu egingo da, etxekoandre izateari utziz eta hizkuntzak dakizkien idazkari moduan lan bat aurkitzeko itxaropenaz. Lan bila dabilen bitartean, kantu eta ballet-eskolak hartzen hasiko da, noizbait musika-izar bihurtuko dela amestuz. Haatik, lan-egoerak berehala jarriko du bere lekuan.
Volker Schlöndorff
 
108 min.
Etorkizuneko Amerika erregimen totalitario batek gobernatutako herrialdea da, non emakume gazteak euren emankortasunaren arabera aukeratzen diren eta gizarte maila goreneko emakume antzuen seme-alabak sortzeko hezten dituzten. ?Dontzeila? horietako bat, Kate, zeinari senarra fusilatu eta alaba bahitu zioten, Fred komandantearen etxera bidaliko dute hari ondorengoak emateko.
Volker Schlöndorff
 
53 min.
Ogroa filmaren soinu-banda egiteko Pianoa pelikularen konpositorearengana jo baino lau urte lehenago, Schlöndorffek honako lan hau burutu zuen telebistarako, Hanburgon emandako kontzertua biltzen duen Nymanen Songbook diskoan oinarriturik. Musikariak, bere ohiko banda eta Ute Lemper kantariaren laguntzaz, Paul Celan, Arthur Rimbaud eta William Shakespearen olerkietan oinarritutako piezak jotzen ditu.
Volker Schlöndorff
 
111 min.
Charles Swann hogeita hamar urte inguruko aberats, jantzi eta nagi samarra da, XIX. mende bukaerako Parisko aristokraziaren jaietan maiz dabilena. Ezkongabea eta emakumezalea izanik, bizitza zeharo aldatuko zaio zalantzazko iragana duen Odette de Crécy-z itsuki maiteminduko denean. Harenganako obsesioak eta hura galtzeko beldurrak Parisko gauean murgilaraziko du.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: