72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Alan Rudolph
AEB 
113 min.
Lucky Mann etxebixitzetan konponketak egiteaz bizi da eta senarrak kanpoan direla, emazte bakartiekin amodiozko menturak izaten ditu. Oraingo honetan, Mariannekin endredatuko da, Jeffrey negozio-gizon gazte eta misteriotsuaren emazte erreprimituarekin. Dena den, Lucky eta Phyllisen, B saileko filmeetako aktoresa izandako bere emaztearen arteko harremana pikotara joan zorian da. Jeffrey eta Phyllisek, norberak bere aldetik, beren ezkontideak elkartuko diren hoteleraino jarraitzen dituzte eta, deskuiduan, elkar ezagutu eta harremanetan hasiko dira. Lau pertsonaien bizitzak gurutzatu eta gauzak betirako aldatuko dira. 
Marcelo Piñeyro
Argentina 
127 min.
Istorioari hasiera bi heriotzek ematen diote. Lehena Costa Makantasis epailearena, auzitegiko eraikinaren zabaltzatik erortzen denarena. Bigarrena Ana Muroren heriotza, zeinaren gorpua gau bereab labankadaz josita Makantasiren etxean aurkitzen duten. Epailearen hiru semeek hiltzailetzat qaitortzen dute bere burua. Hildako magistratuaren lankide batek, Teller epaileak, kasua argitu beharko du hiru anaiek ehundutako armiarma-sarea askatuz eta bi heriotzen arteko loturak ezarriz. 
Andreas Gruber
 
117 min.
Simon Granderath hilik aurkitu dute bere apartamentuan. Monika, Luxenburgon bizi den haren alaba bakarra, hileta antolatzeko eta paperak zuzentzeko iristen da. Monikak bere etxera eta betiko bizimodura itzuli nahi du lehenbailehen. Haatik, aita apenas ezagutzen zuela ohartu eta hura ezagutu zuten pertsonak aurkitzen saiatuko da. Bere ita nolakoa zen ikertuz doan heinean, bere nortasun propioan murgilduz doala konturatuko da. 
Mario Camus
Espainia 
115 min.
Kantabriako herriska bateko etxezar zahar baten istorioa da, alargun batek bere bizitzako azken urteetan maitatu zuen Lola izeneko emakume heldu bati utzi diona. Mateo, alargunaren seme eta oinordekoaren jabetza-eskakizunek eta honek Lolarekin aspalditik dituen zinikusiak gertakizunak zertaratu eta emakumearekin harremana duten zenbait pertsonaien esku hartzea eragingo du: Clementina bere iloba, Colo ezkuko arrantzalea, Valerio abokatua, kontrabandista-talde bat... eta bere bizitzara azaldu berri diren bi mutiko: bata espainarra eta bestea, bosniarra. Lehenak, bere gurasoek baztertuta eta maitasun-beharrean sentitzen denez, bigarrenaren nortasuna hartuko du, gerra, indarkeria eta gorrotozko mundu batetik datorrena ordezkatuz. 
William Nicholson
Erresuma Batua 
103 min.
Bi atzerritarrek, suitzar tutoresa ederrak eta lur-jabe ingeles batek, hiru egun igarotzen dituzte elkarrekin Frantizako iparraldean itun sekretu bat zertaratzen: ingelesak neskaren aitaren diru-zorrak kitatuko ditu, honek ordainetan seme bat ematen badio. Zazpi urte beranduago, gizonak jakin gabe, neska hura kontratatzen dute erditu zuen alabaren tutore gisa jarduteko. Estreineko elkarrakdian sortutako erakarpen sutsua atzera piztuko zaie. 
John Sayles
AEB 
128 min.
Fuentes, bere herrialdeko historioa botitzaz ezjakin, hirian bizi den sendagile aberatsa da. Bere ikasle izandako batek zinkatuta, landa-medikuntzan iharduteko trebatu zituen zenbait ikasleren bila abiatzen da eta "gizon armatuek" hil egin dituztela jakingo du. Conejo, kalean abandonatutako mutil koskorrak, bide-erakusle gisa jaurdingo du. Hartara, Domingo erantsiko zaie, ejerzitoko iheslaria berau, eta Portillo, fedea galdutako apaiza. Taldea osatzeko Graciela batuko zaie, soldatuen bortxatu zutenik hitzik esaten ez duen emakumea. Azkenik, Cerca del Cielora iristen dira, oihanean ezkutatutako herriska kalamastrara. 
Paddy Breathnach
Irlanda 
107 min.
Git kartzelatik atera eta berehala istilutan sartzen da, Tom French mafia-buruak egintza kriminal bat egitera derrigortzen diote, bere aitona garbitu berri duen zital halakoa. Dena gaizki dabil basamortu eta lokaztietan zehar Frank Grogan, munduko bahiturik berritsuena daramatela. Bunny eta Giten arteko harreman gatazkatsua barezten hasi orduko ezbai moral handi bati aurre egin beharko diote... zeinaren azpian diru kontu susmagarriren bat antzeman daitekeen. 
Xavier Durringer
Frantzia 
117 min.
François, antolatutako delinkuentzia-sare bateko buruaren semea, tiroketa batetik osorik irtengo da bere lehenengo lapurretan. aitaren lagun batengana jotzen du orduan babes bila, eta honek Rufin gaztea jartzen dio bizkartzain. François eta Rufin gaizkile-taldeen arteko gatazka arriskutsuan korapilatuko dira Parisko gaueko taberna-zuloetan, bizitza hutsaren pare estimatzen den bazter horietan. 
Luis Buñuel
Frantzia- Italia 
98 min.
Neskame baten egunkaria-rekin 30eko urteetako frantziar burguesía probintziarren pentsamolde eta moraltasunari heldu nahi izan diot. Nire ustez, burgesiaren morala ezmorala da, hoirra hor gure areiroa. Guztiz bidegabeak diren gure gizarte-erakundeetan oinarritutako morala, hala nola, erlijioa, aberria, familia, cultura, azken finean, “gizartearen zutabeak” esaten zaien horiek. Neskame baten egunkaria filmeari dagokionez, berezkoak ditudan gaiak eta nire benetako interesak islatzen dituelakoan nago.Luis Buñuel, Agustín Sánchez Vidalen Luis Buñuel. Obra cinematográfica liburuan aipatua.
Adrian Lyne
Frantzia 
140 min.
Humbert Humbert emakumeei gizon fina iruditzen zaie, bikaina eta xarmaduna; baina zoritxarreko maitasun baten oroitzapena bihotzean iltzatuta darama. Haurtzaroan Annabelez itsu-itsuan maitemindu zen, baina neska hil egin zen. Haren heriotzak oso hunkitu zuen mutikoa eta heldutakoan, harekin ahaztu ezinik dirau. Urte batzuren buruan, Igalaterra Berriko hiri batean irakasle gisa hasi eta Charlotte izeneko alargun mardul baten apopilo-etxean finkatu da. Humberti Charlotten alaba, Lolita, gustatuko zaio, Annabel gogoratzen dion hamabi urteko neskatza. Amak apopiloa konkistateari ekingo dio, hau Lolitarekin saiatuko da ordera. baita lortuko ere. Halako bikote bitxia Estatu Batuetan barrena abiatuko da eta Humberten ametsetako paradisua infernu bilakatuko da. 
Lehiaketatik kanpo
Adolfo Aristarain
Espainia - Argentina 
135 min.
Martin Echenique zine-zuzendari argentinarrak hogei urte daramatza Madrilen. Familiaren usadioa jarraituz, bere semeak ere Martin du izena, baina jendeak H (Hatxe) esaten dio aitarengandik bereiztearren. Hatxek 19 urte ditu eta argentinan amarekin bizi da; ez du ikasten, ez lanik egiten ere; kalerik kale gitarra jotzen ibiltzen da, bere amak familia berri osatu eta Hatxe Madrilera bidaltzen duen arte. Bertan Alicia ezagutuko du, Martinen amorantea, eta honen lagun onena den Dante izeneko aktorea. Martin oso jende sutsuarekin bizi den arren, berak ez du ezer sentitu nahi. Maitatzen duenak min hartzeko arriskua baitauka, eta horrek sekulako beldurra ematen dio. 
Marleen Gorris
AEB 
100 min.
Istorioa Londresen 1923ko udako egun batez gertatzen da. Clarissa Dallowayk 1890ean landan igarotako uda gogoratzen du, gazte eta eder izanagatik, gizonen arreta erakartzen zuenekoa. Orain, Dalloway andreak bere Londreseko etxean ospatuko duen festarako azken zehaztasunak prestatzen dihardu. Baina duela hogeita hamar urte errefusatu zuen ezkongai guapoa ustekabean itzultzean, bere egitasmoak zeharo aldatuko dira. Bere bizitza sekula ikusi ez duen gazte baten bizitzarekin modu bitxian korapilatzen hasiko da, eta mutilaren presentziak bere baitan ukatu ezin duen egia esnaraziko du. 
Inaugurazioa
P. J. Hogan
AEB 
102 min.
Julianne eta Michaelek, unibertsitate garaietatik oso lagunminak direnak, tratu bat egin zuten behin: 28 urte betetzean bikoterik aurkitu ez bazuten, elkarrekin ezkonduko zirela. Une hartan txantxa zirudien... bietako batek agian serio esan bazuen ere. Adin horretara iristean, Michaelek "nirekin ezkondu nahi duzu?" delako galdera egiten du. Arazo bakarra, galdera hori Julianne ez den beste norbaiti egiten diola: Kimmy zoragarriari, ederra ezezik, oso aberatsa ere badenari. Juliannek ez du inoiz argi izan zer nahi zuen, galtzen ari denaz ohartzen den arte. Lau egun besterik ez dauzka orain, eta bere adimen zorrotza Michael berriro berreskuratzeko. 
Lehiaketatik kanpo
Peter Sehr
Alemania - Frantzia 
104 min.
Miriamek tronpeta jotzen du soilik emakumeez osaturiko Berlingo banda batean. Pierrez, zientzilari frantses batez dago maiteminduta, baina Johnez enamoratzen da halaber, Ingalaterran hazitako hargin batez, nahiz et a Zimbabweko pasaportean daukan. Miriamek Pierre bihotzez maite du, baina ezin ditu Johnekiko bere sentimenduak itoarazi. Jacob Frischmuth marinel judutar zahar bat da, Simon bere anaia bezalaxe, Ella Beckmann alarguntsa xarmantak liluratzen duena. Hiruren artean aurkikuntza bat egingo dute, hartara, Miriam, Pierre eta John, hiru amorante gazteei lagunduz. 
Roman Chalbaud
Venezuela 
90 min.
Auzune marjinal batean, Adonai izeneko poeta elbarri batek olerkeriak errezitatu eta musika eta albisteak ematen ditu Pandemonium Irratiaren bidez. Irrati honen azpiegitura guztia bozgorailu bat da. utzitako eraikin batean gainean kokatua dagoena. Bertan bizi da Adonai bere amarekin, Carmín, eta umetan jaso zuten eta bere amorantea den Demetria "La Perra"-rekin. Carminek, halere, Radamés izeneko beste seme bat du begiko, ustelkeria-delitu batengatik giltzapetuta dagoena. Radamések dollarrez betetako maleta bat ematen dio bere amari. Onésimo eta Hermes, Demetriaz maitemindutako arlote gazte pareak, neskak xaxatuta, maleta lapurtuko dute. 
Claude Chabrol
Frantzia - Suitza 
105 min.
Víctor eta Betty Frantzian barrena doaz autokarabana batean. Bikote ezohiko eta surrealista samarra osatzen dute, munta txikiko timatzaileak dira... harik eta egun batez, gogoz kontra bada ere, nazioarteko diru beltzeko trafiko-kontu batean nahasiko diren arte. Orduantxe hasiko dira komedia dibertigarri honetako benetako "komeriak": nahasteak, trikimailuak, behin eta berriz errepikatzen diren egoerak... Suitzatik Karibera diruz betetako maleta baten arrastoaren atzetik garamatzatenak. 
Lavinia Currier
AEB 
93 min.
Napoleonen Egiptoko kanpainetan parte hartu zuen Augustinek aintzinako zibilizazio galdu baten monumentuak marraztu nahi zituen Venture artista basamortuan barrena gidatzen du. Mameluko eta beduinoen erasoak jasan ondoren eta arezko ekaitz batek astindu eta gero, bi gizonak hondar artean galtzen dira. Bere indarrak ahitzear dituenean, eta ia itsututa, artistak bere buruaz beste egiten du. Augustin kobazulo batean ezkutatzen da gaua igarotzeko asmoz, eta esnatzen denean, lehoinabar baten gordelekua dela konturatzen da izuturik. Ustekabean, animaliak babestu egingo du eta bere janari eta bizitkia gizonarekin banatuko ditu. 
Steve Box
Erresuma Batua 
10 min.
Music-hallaren garaian oso ospetsu izandako txakur-hezitzaile bat zokoratzen du zinearen sorrerak. Aldaketei egokitzeko gogor borrokatu beharko du, bere ordura arteko bikotekidea zine mutuko izar bilakatzen den bitartean. Hau guztia Aardmanen animazio-ekoizpenen berezko umore ukituaz kontatua. 
Lehiaketatik kanpo
Klausurako filma
David Fincher
AEB 
131 min.
Nicholas Van Orton arrakasta nadiko negozio-gizona da, aspalditik ikusten ez duen anaia baten urtebetetze-oparia jasotzen duena. Oparia joko berri eta misteriotsu bat da, zeinean partaideek arau bakar bat duten kontuan hartzekoa: araurik ez dagoela, alegia. Aldi berean, Van Orton jokoan harrapatuta dagoela eta dagoeneko atzera egiteko beranduegi dela ohartuko da. 
Lehiaketatik kanpo
Mark Peploe
Frantzia - Erresuma Batua - Alemania 
98 min.
Axel Heyst, Samburango irla tropikal urrunean bizi den tipo bakarzaleak, soilik emakumez osatutako orkestra ibiltari baten zuzendari den Ziangiacomoren atzaparretatik arreskatatzen du Alma ederra. Funtsean, orkestra hori emakumezkoren salerosketa estaltzeko da, eta Ziangiacomo hotel bateko jabeari, Schombergi, neska saltzeko asmoz zebilen. Neskarekiko grinak eta Heystez mendeku hartzeko nahiak ernegatuta, Schombergek hiru atzerritar maltzur bidaltzen ditu Samburanera. gertakariak Heyst eta Almaren maitasunezko istorioa eragotziko du, ondorio tragikoak sortaraziz, orobat. 
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: