"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Napoleonen Egiptoko kanpainetan parte hartu zuen Augustinek aintzinako zibilizazio galdu baten monumentuak marraztu nahi zituen Venture artista basamortuan barrena gidatzen du. Mameluko eta beduinoen erasoak jasan ondoren eta arezko ekaitz batek astindu eta gero, bi gizonak hondar artean galtzen dira. Bere indarrak ahitzear dituenean, eta ia itsututa, artistak bere buruaz beste egiten du. Augustin kobazulo batean ezkutatzen da gaua igarotzeko asmoz, eta esnatzen denean, lehoinabar baten gordelekua dela konturatzen da izuturik. Ustekabean, animaliak babestu egingo du eta bere janari eta bizitkia gizonarekin banatuko ditu.