"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
François, antolatutako delinkuentzia-sare bateko buruaren semea, tiroketa batetik osorik irtengo da bere lehenengo lapurretan. aitaren lagun batengana jotzen du orduan babes bila, eta honek Rufin gaztea jartzen dio bizkartzain. François eta Rufin gaizkile-taldeen arteko gatazka arriskutsuan korapilatuko dira Parisko gaueko taberna-zuloetan, bizitza hutsaren pare estimatzen den bazter horietan.