tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > The Industry Club > Koprodukzio Foroa > Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa
Irailaren 22, 23, 24 eta 25
Izen-ematea 2019ko apirilaren 15tik ekainaren 15era
  • Zer da?
  • Zer proiektu aurkez daitezke?
  • Sariak

Donostia Zinemaldiak Europa-Latinoamerika I. Koprodukzio Foroa jarri zuen abian 2012an. Honako hauek ditu helburu nagusi Foroak: ikus-entzunezko proiektuen garapena bultzatzea, profesionalen arteko lankidetza sustatzea eta nazioarteko merkatu berrien irekitzea bultzatzea.

Koprodukzio Foroa garatzen ari diren proiektuei zuzenduta dago, eta han Europako zein Latinoamerikako zinema-proiektuek har dezakete parte.

Proiektuen arduradunek, pitching saioetan, zinemagintzako kideei aurkez diezazkiekete beren egitasmoak; horretarako, agenda pertsonalizatua izango dute, profesionalekin hitzorduak zehaztearren.

Foroan bertan, zenbait ekimen izango dira; alde batetik, parte-hartzaileen artean topaketa informalak sustatzeko, eta, bestetik, ikus-entzunezko industriaren gaur egungo eta etorkizuneko funtsezko alderdien inguruko esperientziak eta ezagutza trukatzeko.

Horrez gain, elkargune bat eskainiko die Donostiara etorriko diren industriako profesionalei, eta matchmakers talde bat izango da harremanak errazteko.

Donostiako foroari jarraipena emanez eta Canneseko Zinema-jaialdiko Marché du Film ekimenarekin eta Argentinako Zinemaren eta Ikus-entzunezko Erakundearekin (INCAA) sinatutako Forjando Alianzas lankidetza-hitzarmena dela-eta, proiektu hauetako batzuek nazioarteko ibilbidean aurrera egin ahal izango dute; dela Ventana Sur jaialdiko merkatuan, dela Cannesko Producers Network sarearen hurrengo edizioan. Ibilbide horrek nabarmen lagunduko die filmoi nazioartean sustatzen.

Harremanetarako:


Garatze-bidean dauden zinema-proiektu europar eta latinoamerikarrak aurkez daitezke deialdira. Europako proiektuek zuzeneko lotura izan beharko dute Latinoamerikarekin; adibidez, Latinoamerikako ekoizpen-etxe baten partaidetza, filmaketaren kokapenak han egotea edo gidoian jorratutako gaiak harekin lotura edukitzea.

Proiektuek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Gutxienez 60 minutu irauten duten proiektuak, baita zinemarako film plataforma nagusi gisa duten transmedia proiektuak ere. Ez dira ez-fikziozko proiektutzat joko kazetaritzako edo informatzea helburu duten ikus-entzunezko erreportajeak. Proiektuek gutxienez 60 minutuko iraupena izatea, eta transmedia proiektuen oinarri nagusia film zinematografikoa izatea.
  • Proiektuek finantzaketaren % 20 ziurtatua izatea.
    Kontuan hartuko da proiektua foro batean aurkezten den lehen aldia izatea, ekoizpen-etxeak aurrez nazioarteko koprodukzio bat gutxienez egin izana, formatuei dagokienez berritzaileak izatea, banatzeko eta finantzatzeko formula berriak proposatzea eta zuzendariak aurrez amaitutako lanak biltzen dituen dokumentazio osagarria aurkeztea.

Izena emateko baldintzak:

  • Europaren eta Latinoamerikaren arteko Koprodukzio Foroaren Araudia onartzea
  • Online bidezko izen-ematea
  • Ondoko agiri hauek (euskaraz edo gaztelaniaz edo ingelesez) aurkeztea:
    • Ekoizlearen oharra - 2 orri gehienez
      Zergatik sartu den ekoizlea proiektuan. Ekoizpenaren planteamendu eta kronograma orokorra.
    • Zuzendariaren oharra - 2 orri gehienez
      Zergatik sortu zen proiektua eta ikus-entzunezko zer ikuspegi duen.
    • Tratamendua - 8-12 orri bitarte
      Filmeko argumentuaren tratamendua, egitura dramatikoa eta pertsonaien garapena.
      Ez-fikzioko filmak: proiektuaren sorkuntza-egitura.
    • Aurrekontuaren laburpena (eurotan)
      Filmaren aurrekontu orokorra, partiden arabera laburtuta.
    • Finantzaketa-plana (eurotan)
      Finantzaketa-planean (orri bat gehienez) filma finantzatzeko aurreikusi diren iturriak jaso eta dagoeneko eskuratu diren aurrekontu-zenbatekoak zehaztu behar dira. 


Informazio gehiago: industryclub@sansebastianfestival.com


Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko Proiektu Onenaren Saria

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren diru-saria 10.000 euro gordinekoa izango da proiektu irabazlearen ekoizle nagusiarentzat, banku edo nazioarteko txeke bitartez, betiere eurotan.

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Fororako aukeratzen diren proiektu guztiek izango dute Proiektu Onenaren Saria irabazteko aukera, berariazko akordioen esparruan aurkeztu diren proiektuak izan ezik.

Proiektu Onenaren Saria. Araudia (2018)

 

Europa-Latinoamerika Koprodukzio foroa. EFADS-CACI Saria

Europa- Latinoamerika koprodukzio foroko EFACs-CACI Sariak 20.000euroko dirusari bat hartzen du barne, irabazten duen proiektuaren ekoizle nagusiarentzat.

Europa-Latinoamerika VII. Koprodukzio Fororako aukeratzen diren proiektu guztiek izango dute saria irabazteko aukera.

Araudia (2018)

 

Koprodukzioaren Garapenaren Eurimages Saria

Koprodukzioaren Garapenaren Eurimages Saria, 20.000 euroko saria, film luzeentzako 20.000 euroko saria, Europar koprodukzioa proiektu baten hasierako faseetatik bultzatzeko Funtsaren rola sustatzeko sortu da. Hautagarriak izateko, proiektuak Donostia Zinemaldiko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan hautatuak izan behar dira. Eurimages-en herrialde kide batean ezarritako produktore batek proiektu hautagarriak Foroan aurkeztu behar ditu, eta gutxienez beste Eurimages-en herrialde kide bat gehitzeko asmoa ere izan behar du.

Araudia (2018)

 

ARTE Kino International Prize

ARTE International Prize, 6.000 euro gordinekoa, proiektu irabazlearen ekoizle nagusiari emango zaio.

ARTE etxeak babesten du saria.

ARTEko ordezkariak Europa - Latinoamerika Koprodukzio Forora joango dira ARTE Kino International Prize saria ematera.

Ekitaldirako sailkatutako proiektu guztiek parte har dezakete ARTE Kino International Prize, lankidetza berezien esparruan aurkezten direnek izan ezik.

Saria indarreko zerga-araudiari lotuta egongo da.

Araudia (2018)


Aurreko edizioak
Sustatzaileak:
Gobierno vasco

Laguntzaileak:

Epe-Apv Etxepare Europa Distributión IBAIA ibermedia www.latamcinema.com Zineuskadi
Producers Network Ventana Sur ARTE CACI EFADs EURIMAGES

Industria Saila ondorengoen babesarekin:
Media Partner:
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea