"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
ZINEMA ESKOLEN SARIAREN EPAIMAHAIA
Zinema Eskolen Nazioarteko Topaketaren sarien helburua zinemagintzaren teknika eta lengoaia ikasteko gogoa duten ikasleen etorkizuneko lanak bultzatzea eta babestea da. Horrez gain, aukeratutako laburmetraien internazionalizazioa eta distribuzioa bultzatzea ditu helburu.
Berariazko epaimahai batek, euskal zentro ikasleek eratuta, HUHEZI-ko irakasle batek koordinatuta eta Orona Fundazioko Garapen Zuzendaritzak zuzendutakoa, Orona Saria banatuko du Topaketako laburmetrai berritzaileenari. Honekin, 5000 euroko saria emango zaio laburmetraiaren zuzendariari.
Bestalde, epaimahai berezi batek, Topaketan parte hartuko duten eskoletako ikasleez osatutakoak, eta zinema munduko profesional ezagun bat buru izango duenak, Panavision Sariaren irabazlea aukeratuko du. Sari honekin, irabazleak bi sariren artean aukeratu ahalko du; lau astez filmatzeko RED Epic kameraren eta Primo lente estandarren lagapena edo 10.000 euroko mailegua Panavision materiala alokatzeko. Saria hautatutako film laburraren zuzendariari emango zaio.