Miguel Ángel Jiménez
Nino Tbilisi kanpoaldeko eremu zabalak zeharkatzen ari da. Georgiar neskatilak bere bizitza aurrera ateratzeko ahalegina egingo du, baina ez da lan samurra izango. Kaukaso aldeko mendi urrunetan, Beqa bakartiak Errusiako bonbardaketetatik errefuxiatuta dagoen bere iloba Tazo-ren bisita jasoko du. Gerra hotsen oihartzunek irauten duten bitartean, isiltasunez eta zigarroz beteriko kontakizun gazi-gozo honek zeharkatuko ditu bi bizitzak.
Pablo Agüero
Argentina-Frantzia
77 min.
Anne Pariseko neska gazte bat da. Haurdun eta erditzear dago, eta senar argentinarrak utzi egin du. Gainera, senarraren aitona heldu berri da Argentinatik, bere etxean geratzeko prest. Horrenbestez, umea izateko zorian dagoen neska frantziarrak heriotzatik gertu den zahar bohemioarekin bizi beharko du derrigor. Ez dute inolako antzekotasunik; izatekotan, 77 Doronship-en ametsa besterik ez.
Jeon Kyu-hwan
Oh Seongcheul baldintzapeko askatasun egoeran dago, eta orkatilan daraman detektagailuak egoera hori gogorarazten dio uneoro. Bere deabruen aurka borrokatzen du bizitza gogorra eramanez, obran lanean. Kim Hyeongdo, hautsitako gizona da. Familia-gizon honek berekin darama edozein aitaren amesgaiztorik handiena izango litzatekeen esperientzia baten pisua. Errutinan oinarrituriko bizimodua edukiko du, ustekabean, Seongcheulekin topo egiten duen arte. Orduan, mendekua hartzeko desioak menperatu egingo du.
Enrique Buchichio
Leo bere burua onartzeko eta bere sexu-joerak zehazteko prozesuan murgilduta dago. Egun batean Carorekin aurkituko da, eskolako ikaskidea eta Leok gustuko zuen neskarekin. Orain, hura ere krisian dago. Ustekabeko topaketa honek ondorioak izango ditu bakoitzak bere buruarekin dituen gatazketan, baina bietako inork ez du jakingo besteari zer gertatzen zaion benetan.
Tomasz Emil Rudzik
Nazionalitate ezberdinetako hiru ikasleren bideek Municheko ikasle-egoitza bateko igogailuan egingo dute bat. Elkar ezagutzen ez dutenez, ez dute inoiz jakingo zer antzekotasun dituzten elkarren artean: Clara, Motek, eta Sin kanpotarrak dira Alemanian. Hiruek bilatzen dute besteen onarpena eta bero pixka bat; ?etxe? deitzen dugun sentimendu horren printza txiki bat besterik ez bada ere.
Xabi Molia
Elsak lantxoak egiten ditu han eta hemen hilabete amaierara iristeko. Gauez, autobusak garbitzen ditu garaje bakarti batean; egunez, bikote gazte baten haurra zaintzen du. Lanpostu finko bat aurkitzeko helburuarekin, inongo arrakastarik ez duten elkarrizketetara aurkezten da. Haren bizilaguna Mathieu ere lan bila dabil eta elkarrizketetan porrot egiten aditua da. Egun batean, Elsa, bizi den etxetik botako dute. Orduan, inolako ziurtasunik ez duen bizitzari emango dio hasiera, lagun bakar gisa landare bat eta loreontzi bat dituela. Noizean behin, Mathieuk, onartu ezin dituen maitasun eskaintzak egingo dizkio. Guztia bertan behera uzteko tentazioak baso batera bideratuko du Elsa; Mathieuk hantxe aurkitu du babesa eta bere aterpea eraiki du.
Philippe Van Leeuw
Kigali, genozidioaren lehenengo eguna. Ruandarrak elkar masakratzen ari dira eta mendebaldarrek alde egingo dute herrialdetik. Belgikar familia batentzat haurtzain gisa lan egiten duen Jacqueline izeneko tutsia nora joan ez dakiela geratuko da. Teilatuan ezkutatuta, hiltzaileengandik alde egitea lortuko du. Bitartean, herrian, Jacquelinen seme-alabak modu basatian hilko dituzte. Bere bila dauzka hiltzaileak eta basoan ezkutatzea erabakiko du. Han zauriturik dagoen gizon batekin egingo du topo, hura sendatu eta bizia salbatuko dio, baina Jacqueline lur jota dago eta ez die kasurik egingo esker oneko kideak adorea emateko egiten dituen saiakerei. Ezer gabe geratu da, fedea ere galdu du eta ideia bakarra du buruan: guztiarekin akabatzea.
Elisabet Cabeza, Esteve Riambau
Aktoreek, magoek bezala, ez dute beren trikimailuen berri ematen. José María Pouk salbuespen bat egin du, Orson Welles interpretatzen duen obra bat prestatzen ari dela kamera bati filmatzen uztean. Màscares filma banbalina artean gertatzen da, publikoak ikusten ez duen tokian, alegia; hala, aktoreak bera izateari utzi eta interpretatzen duen pertsonaia izateari helduko dio. Trikimailudun magia, baina magia azken batean.
Miraz Bezar
90eko hamarkada da eta Turkia aldeko Kurdistanen gaude. Maiatzeko gau batean, Diyarbakir inguruko errepide huts batean, Gülistan izeneko hamar urteko neskatilaren eta haren anaia Firat-en bizitzek erabateko aldaketa jasango dute: haien aita, kazetari politikoa, eta ama, beren begien aurrean akabatuko dituzte Estatuko segurtasun indarrek. Gainerako senide guztiak gerran galdu dituztenez, Gülistanek eta Firatek ahal duten bezala biziraun beharko dute.
Rigoberto Perezcano
Andrés Mexikoko mugara heldu da hura zeharkatu eta AEBetara iristen saiatzeko. Muga zeharkatzeko saiakera batetik bestera konturatuko da iritsi den herria, Tijuana, ez dela leku erraza. Itxaroten duen bitartean Andrések bere sentimenduei egin beharko die aurre, herrian utzi zuenari eta Tijuanan aurkitu duenari: Cata, Ela eta Asensio.
Matias Armand Jordal
A story about a father and his son?s journey through a landscape of sorrow, after they tragically lose the one person they love the most. It?s about how they deal with their new everyday life without her, and their strain to win control over the new situation. Incapable of getting over losing his wife, the father desperately turns to the child welfare services. When his son is temporarily sent to an orphanage, he isolates himself and refuses to have anything to do with his surroundings, or even with his own son. But the boy refuses to give up hope that one day they can become a family again and fights bravely to bring his father back to life.
Tom Harper
David eta Emily lagun-minak dira eta betidanik bizi izan dira karabana kanpamentuan. Davidek Emily alde egitera behartu dutela jakiten duenean, kostaldean urrun dagoen kobazulo batean ezkutatzeko laguntza eskainiko dio. Dena den, sekretu inuzentea zena, gero eta nahasiago egingo da, eta David gertaera ororen ikusle izango da, poliziak desagertutako laguna inguratzen duen bitartean. Emilyren alde egiteko benetako arrazoia ezagutzean, Davidi mundua eroriko zaio gainera. Bere kontroletik kanpo dagoen egoeran murgilduko da eta lagun onenagatiko sentimenduak gero eta arraroago bilakatuko zaizkio; ondorioz, zerbait egitea erabakiko du Davidek.
Zhang Huilin
Beijingen, udako arte eskolako gela batean, Ocean eta Wang Jing lagunak dira. Musikan eta neskengan pentsatzen ematen dute eguna. Ocean amaren jostundegian bizi da eta anaia kartzelan du, zehaztu gabeko delitu bategatik. Marrazketa klasean neska bat ezagutuko dute, Sugar. Hark, bi lagunek baino sofistikatuagoa eta eskarmentu handiagokoa dirudi. Hiruen arteko harremanaren inozentzia jostalari eta axolagabeak sentimendu konplexuagoetara eramango ditu.
Jabi Elortegi
Bartzelona erdialdeko kaleetan izan zuen istripuak zapuztu egingo dio Ainhoari piano karrera. Bizitza sentimentalak ere ez dio poztasun handirik ematen: istripua izan baino pixka bat lehentxeago Imanol ezagutu zuen, baina Ainhoak sentimenduak adierazteko zuen zailtasunak eragotzi egin zion bere bizitza harekin partekatzea. Bere beldurren arrazoia hamabost urterekin ikusi zuen ETAren atentatua da.