Rafael Bregmanek (13 urte) birjintasuna galdu du, baina sekula ez dio neska bati musurik eman. Bere ametsa lortzeko akneari aurre egin beharko dio, bere baldartasuna eragotzi, lotsa gainditu eta nerabezaroa onartu.
Maria Bartzelonan bizi den izaera goibel eta isileko emakume argentinarra da. Bere aitonaren heriotzak, bizirik zirauen bere azken senideak, Argentinako bazter galdu batera itzultzea behartu du, Indio Muertora. Eremuko bakardadea areagotuz haize etengabea eta hauts-lainoak nagusi diren parajera heltzen da Maria, bidaia amaigabe baten ondoren. Ustekabean, Mariak bertan gelditzea erabakiko du.
Filmak Santinhoren istorioa kontatzen du, Amazonas Garaiko ibaertzeko komunitate bateko buruzagi espiritual bihurtua, bere amaren suizidioaren ondoren egindako ?mirari? baten ondorioz. Filma sekta honetan sartutakoen erretratu intimoa da, baita gizakiak fedea ?sortzeko? nahiz heriotzaren lazturaren aitzin zentzu bat bilatzeko gaitasunarena ere.
Hiru gazte noraezean doaz gasolina gutxi daukan auto batean. Nerabe zarenean, adiskidetasuna traizioaren, etsipenaren eta ezaugarri anbibalenteko elkartasunaren arteko mugarri dela erakusten du bidaia honek. Ezusteko haurdunaldi baten berri azaltzen duen istorio intimista ere bada, eta nola zintzotasun nahiz estutasun-une laburrek gazteria definitu eta herrialde bat deskribatzen duten.
Ume talde bat (7 eta 14 urte bitarteko anai-arreba eta lehengusuak) etxe batean bakarrik gelditzen dira egun batzuetarako country (urbanizazio itxia, segurtasun pribatu eta alanbre-hesiz inguratua, kirol instalazioak eta bestelako zerbitzuak barne dituena, segurtasun eta bizikidetza-arau propioak izateaz gainera) baten barnean, gurasoen artarik gabe. Haurtzaroaren berezko egunerokotasun xaloaren eta itxialdiak sortzen dien basatasunaren kronika da egun horietakoa.
Bere emaztearengandik banandu eta bahituta egon ondoren, Pedro bere bizitza berregiten saiatuko da Hego Brasilgo itsasbazterrean. Bertan, haur-prostituzioaren eta adin txikikoen trafikoaren biktima izandako neska gazte bat ezagutuko du.
Formulario hau betez ematen dizkiguzun datu pertsonalak Donostia Zinemaldiak –webgune honen arduradun gisa– tratatuko dituela jakinarazten dizugu. Eskatzen dizkizugun datu pertsonalak jasotzearen eta tratatzearen helburua gure albiste-buletina bidaltzea da. Interesdunaren baimenaren bidez legitimatzen da. Donostia Zinemaldiak bakarrik bidaliko dizkizu mezuak eta zure datuak ez dizkiegu hirugarrenei emango. Ematen dizkiguzun datuak EBn dauden Mailrelayren (marketinerako posta elektronikoko hornitzailea) zerbitzarietan kokatuta egongo direla jakinarazten dizugu. Ikusi Mailrelayren pribatutasun-politika. Formularioan nahitaezko gisa agertzen diren datuak jartzen ez badituzu, baliteke zure eskaerari erantzun ahal ez izatea. Datuak eskuratu, zuzendu, mugatu eta ezabatzeko eskubideak gauzatzeko, hona jo dezakezu: privacidad@sansebastianfestival.com. Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta xehatua gure pribatutasun-politikan kontsulta dezakezu.