72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Donostia Saria
Donostia Saria
Liv Ullmann
Suetzia 
195 min.
Gazte-gazte zelarik, Anna Teologiako ikasle zen Henrikekin ezkondu zen. Orain bere emozio-beharrek ito larrian daukate, baina bere hutsegiteaz soilik bera baino gazteagoa den Tomas ezagutzean ohartuko da. Bere harreman debekatuak aspaldi ez bezala bizirik sentiraraziko du, baina bere zoriontasuna aldi berean bere sufrikarioa ere bada. Bi mundu ezberdinetan harrapatuta, azkenean Jacobengana jotzen du, sendotza eman zion apaizarengana, harekin aspaldiko lagunen konfiantza baitu; baina Jacoben aholkuek ondorio dramatikoak izango dituzte. Film honetan egindako antzezpenagatik, aurten Donostia Zinemaldiko Epaimahai Ofizialeko partaide den Pernilla Augustek Chicagoko jaialdiko Silver Hugo saria lortu zuen, eta Aktore onena izendatu zuten Valladolideko jaialdian, bertan Liv Ullmannek FIPRESCI Saria irabaziz.
Liv Ullmann
Norvegia - Alemania - Suetzia 
180 min.
XIV. mendearen hasieran, Gudbrandsdal norvegiar haranean, Kristinek bizimodu lasai eta babestua darama Jørundgårdeko etxaldean bizi baita, lur-jabe garrantzitsua den Lavrans bere aitarekin, Ragnfrid bere amarekin, Ulvhild bere ahizparekin, Arne bere lagun onenarekin, eta bere xalotasuna eta printzesa-manerak zaintzen dituen zerbitzari sorta batekin. Kristin familiaren izen handia eta ohorea gordetzeko hezitu dute eta ezbairik gabe onartuko du bere aitak berau beste lur-jabe baten seme den Simonekin ezkontarazteko eskubidea. Harik eta bere bizitzan Erlend zaldun gaztea azaltzen den arte.
Edvard Hambro
 
77 min.
Liv Ullmannen erretratua, aktore, zine-zuzendari, giza-eskubideen defendatzaile eta gizabanako moduan. Hambrok ikuslea agertokiaren atzean jartzen du Ullmannek Private Confessions zuzendu ahala, Ingmar Bergman berak bere gurasoei buruz idatzitako pelikula berau. Jarrera honek Ullmann eta berriki zendu den Bergmanen arteko kolaborazioaren esanahiaren inguruko aparteko begirada liluragarri bat eskaintzen digu. Erretratuan sakontzeko, Hambrok Liv Ullmanni Bosniarako bidaietan lagundu zion, bertan UNICEFen mandatuz errefuxiatuen aldeko lan bat burutu baitzuen. Ullmannekin Broadwayn lan egindako jendeari eginiko elkarrizketak eta Hollywooden eginiko pelikulen pasarteak ere biltzen ditu.
Liv Ullmann
Danimarka - Norwegia - Suetzia  
150 min.
XIX eta XX. mendeen arteko familia judu-daniar baten istorioa kontatzen du, oso tradizionalak diren gurasoen alaba bakarra den Sofieren pertsonaian arreta jarriz. Ederra, argia eta talentu handikoa, etorkizuneko ametsez beterik dago. Pintore batekin sutsuki maitemintzen da, Højbyrekin, baina hau judua ez denez, gurasoek Sofie Jonasekin ezkontaraziko dute, eta honek neska mendialdeko herriska batera eramango du, ordura arte ezagutu duen girotik urrun oso. Seme bat izango dute, baina bikote-bizitzak huts egiten du, eta Jonasen buru-osasunak txarrera egiten du. Umea hazitakoan, Sofiek bere burua funtsezko erabakiak hartzera behartuko du. Liv Ullmannek zuzendari gisa egindako pelikula hau Montrealgo jaialdian Epaimahaiaren Sari Bereziaren eta Publikoaren Sariaren irabazle izateaz gain, Mar del Platako jaialdiko Film onena izendatu zuten.
Liv Ullmann
Suetzia - Italia - Alemania - Finlandia - Norwegia 
155 min.
Bergman izeneko idazle batek berari gertatutako amodiozko istorio baten oroitzapenetan oinarritutako errelato bat garatzeko zailtasunak ditu. ?Ahots? batek hitz egiten dio eta Bergmanek Marianne izeneko aktore batean haragitzen du, pertsonaia honen bidez narrazioa gauzatuz: Marianne Markusekin dago zoriontsu ezkonduta, orkestra-zuzendari ospetsu batekin, eta biek bederatzi urteko alaba bat daukate, Isabelle, eta elkarren laguna den David, haien etxera maiz gerturatu eta neskatoaren ipuin-kontalari maiteena dena. Gau batez, Markus bidaia batean dagoela, David bisita egitera dator ohi duenez, baina oraingoan gauzak aldatuko dira: Marianne eta Daviden artean ordura arte maitasun platonikoa izan dena, bat-batean zerbait diferente bihurtuko da.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: