72SSIFF - 2024ko irailak 20/28
Hizkuntzak
Babesle
Ofizialak
Media
Partner
Filmak
Filmak
Robert Siodmak
Alemania 
71 min.
Hella eta Peter, ezkondu ahal izateko adina diru ez duen bikote bat da. Mendebal Berlingo, deskalabru hutsa den, pentsio burges batetan bizi dira, beste batzuren artean, errusiar emigratu potobero batekin, zorrak jandak baroia, music-halleko bi dantzari eta behe auzotako berritsu batekin. Denbora errealean, nahaskeria giro itogarri eta bakardade jasangaitza deskribatzen da, zeina bi maitaleen elkar banaketaren marku bilakatuko bait da.
Robert Siodmak
Alemania 
90 min.
Edgar, hamairu urtetako gaztetxo osasuntsu eta orekatua, Miramar delako Helvetiar jauregian ostaturik da bere amarekin, emakume ezti eta printzipala bera. Lekuaren bizimodu patxadatsua, bertan diren etxetiarrek, nagusi eta gainbeherak, Edgar bere denbora pasa propioak sortzera bultzatuko dute: abentura liburuak irakurri eta Fritzekin adiskide eginten da, hamalau urte dituen zerbitzari bihurria. Orduan, izen haundiko auto gidari bat heltzen da hotelera, Herr von Haller, zeinak behingoz hautsiko du haurrak nagusien munduarengan duen sinesmena. Iritsiberri neskazale bere amarekin gustatzen da eta haurraz baliatu ere emakumearengana hurbiltzeko zeinak, emeki emeki, galai finaren xarmei etsi eta bide ematen bait die.
Robert Siodmak
AEB 
87 min.
Steve Los Angelesera itzuli da urtebetean bere borondatez atzerriratua egon ondoren; bere emazte-ohia, Ana, ahaztekotan. Ezkontzak zazpi hilabete besterik ez zuen iraun Anaren luxuzko nahaikerien zioz, zeintzu Steve zorrez leporaino utzi bait zuten, bera kamioi blindatuen gidari besterik ez zela. Itzultzerakoan, Rondo Clubean aurkitzen du apainki jantzita. Slim Dundeeren emaztea da orain, Bunker Hilleko gangster ospetsu bat. Steve, oraindik ere Anaz maiteminduta, beregan hurbildu asmoz berealdiko lapurketa egitea proposatzen dio Dundeeri. Auto bildatuan, atrakuaren ibilbidean, Stevek flash-back eran hasiko du, Anarekiko maitasun itsuaren errelatua.
Robert Siodmak
AEB 
95 min.
Siziliar jatorrizko gaizkile bat, Martin Rome, poliziarekin izandako tiraketaren ondorioz jasandako zauriengatik St. John ospitalean ingresaturik da. Martin erabat osatuko denaren esperantzak urriak dira oso, baina bere onera itzuliko da baita Vittorio Candela tenenteak interrogatuko ere, Martinen krimenak argituko dituenaren agindua eman zueneko lagun zaharra. Gansterra Grazia andrearen harribitxiak lapurtzeaz eta beronen hilketa leporatzen zaizkio. Martin-ek estutasun handiko orduak espero ditu. Inguraturik eta irteera ezean dago. 
Robert Siodmak
Alemania 
98 min.
Herfort, errebolber baten iluste soilaz ikaratzen den galtzailea da, zeinak zorrez josita egonik suizidatu asmo egiten baitu. Arma eskuetana bere bururantz alboratzerakoan, ispiluaren aurrean, Janitscheckren irudia dakusa bertan isladatua, aitzakiak dituen lapur batena: goseak dago eta. Herfort hunkitu egiten da, bata ideia bat bururatu ere: lapurrak ustekabean hiltzen badio, bere bizitza aseguruaren herena jasoko du. Janitscheck onartu eta kontratu bat sinatzen dio. Herfort bere azken orduez gozatu nahiarik, jaialdi batetara joan eta Kitty aurkitzen du, bere ametsetako emakumea. Orain jadanik ez du hiltzerik nahi, Janitscheck ordea kontratua gauzatzeko asmo sendoa dauka.
Robert Siodmak
Alemaniako Errepublika Federala 
97 min.
Urte berri eguna mendebal Berlinen. 1955. Poliziak begirada galduko gazte bat, Pauline, atxilotzen du. Odolaz zikindutako pasaporte faltsua besteriz ez darama. Beronen estezko bizilagunak, Anna eta Karl, komisaldegira deituak dira neska identifikatzekotan, une hartan Paulinek zaplasteko bat ematen dio Annari arrazio antzemangarririk gabe. Hau doilotu ere ez da egiten. Bere senarraren garamonlaz, zaplastekoaren zergatia dio aspaldian gertaturiko istorio baten harian, zeinean semea azaltzen du errurik gabeko pertsonaia bakar bezala.
Robert Siodmak
Alemania 
74 min.
Erwin taxilaria eta Annie, honen emaztea, etxebizitzat duten teilatondo umilean zinemara joateko prestatzen ari dira larunbat gau batez. Haserre txatxu batek ordea pikutara bidaltzen ditu bikotearen astebururako planak. Ondorioz Erwin Wolfgangekin bilduko da, ardo banatzaile honekin karteta jolastu eta garagardoa edanez gaua igarotzera. astean zeharreko errutinaz nolabait ihes egiteko, bi adiskideek Brigitte dendaria eta Christel manikiarekin abentura bat izango dute igande goizez.
Robert Siodmak
Frantzia 
91 min.
Mathilde Mollenard, andere burges dirukoi eta ziztrina, bere bi semearekin Dunkerqueko giro gris eta monotonoan bizi delarik, jakingo du bere senarra, Shangaien diharduen marinela berau, arma kontrabandoan sartuta dabilela. Untzigintza kanpainak, Mollenardez susmati, etxera bidaliko du sei hilabetez. Mathilde etsipenak dakusa bere senar doilor eta zakarra berriro jasan behar izatearen ideia. Itsas otsoak bestalde, bere marinelekin, hamparen munduarekin, opiotokiekin eta gauarekin estuki lotua, etzera itzultzeaz beldur da, itxura sozialak gorde dituen mundua besterik ez delako.
Robert Siodmak
AEB 
87 min.
New Yorkeko kafetegi batetan, Scott Handersonek emakume ezezagun bat gonbidatzen du berarekin gaua pasatzera. Berak baiezkoa ematen dio, galderik eta izekin gabe izango denaren baldintzaz. Hurrengo goizean, etxera itzultzerakoan Brigada Kriminaleko hiru inspektore zain ditu, emaztea itoa izan dela esaten diote. Susmo guztiak bere gain doaz, noski. bere koartada bakarra bezperan egon zeneko emakume ezezaginarena da, alabaina ez du honen arrastorik batez.
Robert Siodmak
Frantzia 
111 min.
Polizia gutun igorle ezezagun bat aurkitzen saioa da, zeinak "zure azken dantzatik ordainduko duzu" esaldia izkiriatuz amaitzen ditu eskutitzok. Hamaika neska dagoeneko, kabaret dantzariak, desagertu dira arrastorik utzi gabe; poliziaren ustez hiltzaileak prentsa iragarkien bidez erakar litzake bere biktimak. Adrienne, maniako sexualaren biktimetariko baten lagunak, polizia laguntzea erabaki eta egunkarietan, emakumeei buruz, azaltzen diren iragarki guztieri erantzuten hasten zaie bere kasa.
Robert Siodmak
AEB 
80 min.
Robert Siodmak
AEB 
104 min.
Vallo kapitaina piratak armaz beterik harraparu berri duen untzia arakatzen du; bertan Gruda baroia doa, Antiliar Irletako errebolta saialdial zanpatzekotan Espainiako erregeak bidalia. Gruda aske utzia izango da, Vallok "Libre" izeneko erreboltariari armak saldu nahi dizkiolako. Hala ere, espainolen eskuetatik askatu beharko du lehenik Cabra Irlako erreboltaria. "El Libre"k Consuelo izeneko alaba xarmanta dauka eta kapitaina honez maitemintzen da. Untzilagunen borondatearen kontra, Vallo zapalduen alde jarri eta erreboltaren gidari eraikiko da ideia eta arma berriekin.
Robert Siodmak
AEB 
85 min.
Asesinatua izan aurretik, Peralta Doktorea emakume eder batekin ikusia izan zen, zeinaren nortasuna azkarki ezagutua izango baita. Ruth Collins du izena, biktimak bere kontsulta zuen egoitza berbereko egunkari saltzailea. Bera da susmagarri printzipala, baina beronek dioenez paseiatzen zebilen bakarrik krimenaren orduan. Stevenson detektibearen harridura sekulakoa izango da Ruthek ahizpa bxki bat duela jakiterakoan. Inspektoreak bixki arazotan aditua den psikoanalista batengana jo eta jakin izango du Peralta doktoreak bi ahizpetarik batetan eskizofrenia arrastoak aurkitu izan zituela. Hor dago koxka, bietarik zein den gaisoa argitu beharko du, orain.
Robert Siodmak
AEB 
100 min.
Clive Marshall, Ahaldun Nagusiari atxekia, alkoholaz ito saio ditu bere ezkontidearekiko arazoak. Thelma Jordon lan egiten duen bulegora heltzen da hartara -emakume dotore eta ederra, gogorra baina zentzuala aldiberean-, bere izebaren etxean gertaturiko lapurketa saioa salatzera, andere bitzi eta dirudunaren mandatuz. Thelmak bete-betean liluratzen du Marshall, zeinak bere lan eta ezkontza aspergarriei irtenbidea -gaitziki faltsua- aurkitu izana uste baitu. Maitale bihurtuak, Thelmak, Tony Laredo neskazale lotsagabearengandik banabdurik dagoela esaten dio. Gau batez, emakumeak hotsegiten dio ezeba asesinatua eta bere harribitxi baliotsuez kendua izan dela esanaz. Begi neurriz Laredo dirudi susmagarririk logikoena.
Robert Siodmak
AEB 
105 min.
Itxura txarreko bi tipo oldarka sartzen dira gau batez new Jerseyko kafetegi batetan. Enplegatuak eta bezeroak izutu ondoren, Ole Anderson akabatzera etorri direla azaltzen dute, sekula santan ikusi ez duten suediar bat eta gauero kafetegi hartan afaltzen omen duena. Gizona azaltzen ez denez, gansterrek ospa egiten dute. Nick, tabernan gertatutakoa ikusi duen bizar gazteak, Anderson aipatua bizi deneko etxera egiten du korri, haren biziaren gain den mehatxuaz jakinaren gainean jartzeko. Anderson gertatuaren berri izaki ez da larritzen eta bere gelako iluntasunean geratzen zaie zain. Flash-back edo atzera-begirada teknikaren bitartez ikusleak protagonistaren erreakzio bitxiaren berri izanen du. 
Robert Siodmak
AEB 
83 min.
Hiru emakume itorik suertatu dira astebete eskasetako epean eta biktima guztiak eder baina elbarriak zireneko kointzidentziaz. Helen capel, Warren andrearen laguntza andere moduan dihardu aipatuaren etxean, zeina mutua geratu zen aspaldi gabe jasandako shock bortitzaren eraginez. Gau batez, polizia batetk Warren andrearen etxerantz doazela aurkitzen ditu hiltzailearen urratsak, non bere seme Steverekin bizi baita atsoa, gazte ziniko eta itzulkorra berau; bere suhi Albert, kimikako irakasle; Blanche, Alberten idazkaria eta Steven maitale; lorezaina eta honen emazte alkoholikoa. Inortxok ez du etxetik atera edo sartzerik izan. Blanche upelategian hilik azaltzen da eta ateak barrutik hertsirik zirauten.
Robert Siodmak
AEB 
80 min.
Harry Quinceyk, umeek Harry osaba deituraz ezagutzen dutena, bere jaioterria abandonatu nahi du psikiatrik osatetze batetan sartzeko. Trenbidearen geltokian dagoelarik garai bateko emaztegaiarekin, Deborah, topo egiten du, zeinak senarra hil zaiola eta libre dagoenez berarekin ezkontzeko prest dagoela proposatzen bait dio. Harryk gomutara dakartza atzera ezkontide zireneko hausturaren misterioa eta aldiberea Hester-enhilketa, Harryren arreba zena.
Robert Siodmak
AEB 
85 min.
Philip Marshall morroi zintzo eta onetsua da eta jadanik ez du biziaz poz askorik espero. Tabako bulego batetan lan egin eta bere emazte Corarekin, emakume dominatzaile eta arrunta, eta beraien seme johnekin bizi da; Johnek hogeita bost urte ditu eta bere aitaren bizi arrazio bakarra da. Halako batean, familia giroa gehiago jasan ezinik semeak hanka egiten du Kanada alderantz. Biziki zamindurik, Philipek ezkontohea abandonatzea erabaki eta Johnena izan zeneko gelara joaten da, Coraren haserre amorruatuaren aurrean. Hurrengo egunean neska bat ezagutzen du, pareko deritzon beste arima bakartia. Etxera itzultzerakoan emazteari aurre egin beharko dio, egoera konpondu ahal izateaz ziur dena.
Robert Siodmak
Alemania 
95 min.
Brentek bere lagun Walteri -Gerdaren neba, Breten maitale sekretua den neskatza polita- aitortzen dio, bere arrebaren eskua eskatzeko Ernarekin harremanak eten beharko lituskela, hots, bere aurreko neskalaguna. Ernaren apartamenduko giltzak ematen dizkio Walteri bien arteko banaketaren beharra planteia diezaion. Biharamunean ordea polizia bila joaten zaio etxera eta atzilotu egiten dute. Antza, erna erahil egin dute, eta sarraskiaren ondoan Breten botoi bat aurkituta izan da. Bienert magistratuaren aurrera eramana, Walteren aita hain zuzen, Brentek ez du aitortzen bere lagunari eman zizkiola ernaren apartamenduko giltzak eta ondorioz espetxeratua izango da.
Babesle Ofizialak:
Media Partner:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak: