"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Erwin taxilaria eta Annie, honen emaztea, etxebizitzat duten teilatondo umilean zinemara joateko prestatzen ari dira larunbat gau batez. Haserre txatxu batek ordea pikutara bidaltzen ditu bikotearen astebururako planak. Ondorioz Erwin Wolfgangekin bilduko da, ardo banatzaile honekin karteta jolastu eta garagardoa edanez gaua igarotzera. astean zeharreko errutinaz nolabait ihes egiteko, bi adiskideek Brigitte dendaria eta Christel manikiarekin abentura bat izango dute igande goizez.