"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Mathilde Mollenard, andere burges dirukoi eta ziztrina, bere bi semearekin Dunkerqueko giro gris eta monotonoan bizi delarik, jakingo du bere senarra, Shangaien diharduen marinela berau, arma kontrabandoan sartuta dabilela. Untzigintza kanpainak, Mollenardez susmati, etxera bidaliko du sei hilabetez. Mathilde etsipenak dakusa bere senar doilor eta zakarra berriro jasan behar izatearen ideia. Itsas otsoak bestalde, bere marinelekin, hamparen munduarekin, opiotokiekin eta gauarekin estuki lotua, etzera itzultzeaz beldur da, itxura sozialak gorde dituen mundua besterik ez delako.