"Z365" edo "Zinemaldia urte osoan" Zinemaldiaren apustu estrategiko berria da, non talentu berrien bilaketa, laguntza eta garapena (Ikusmira Berriak, Nest); formakuntza eta zinema-ezagutzen transmisioa (Elias Querejeta Zine Eskola, Zinemaldia + Plus, Zinemagileen elkarrizketa); eta ikerketa, dibulgazioa eta pentsamendu zinematografikoa (Z70 proiektua, Pentsamendua eta eztabaida, Ikerketa eta argitalpenak) elkartzen diren.
Edgar, hamairu urtetako gaztetxo osasuntsu eta orekatua, Miramar delako Helvetiar jauregian ostaturik da bere amarekin, emakume ezti eta printzipala bera. Lekuaren bizimodu patxadatsua, bertan diren etxetiarrek, nagusi eta gainbeherak, Edgar bere denbora pasa propioak sortzera bultzatuko dute: abentura liburuak irakurri eta Fritzekin adiskide eginten da, hamalau urte dituen zerbitzari bihurria. Orduan, izen haundiko auto gidari bat heltzen da hotelera, Herr von Haller, zeinak behingoz hautsiko du haurrak nagusien munduarengan duen sinesmena. Iritsiberri neskazale bere amarekin gustatzen da eta haurraz baliatu ere emakumearengana hurbiltzeko zeinak, emeki emeki, galai finaren xarmei etsi eta bide ematen bait die.